114/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Nafarroako Gobernuari prozedura ezartzen diona Nafarroako Unibertsitate Publikoaren unibertsitate ikasketa ofizialen ezarpenerako baimena eman dezan, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren unibertsitate ikasketa ofizialen ezarpena arautu zuen urriaren 13ko 298/1998 Foru Dekretuan, horren bidez ezarri baitzen Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitate ikastetxeak sortu edo onartzeko eta goi mailako ikasketak baimentzeko prozedura.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa eta Unibertsitate ikasketa ofizialen antolamendua ezartzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretua argitaratu izanak, ordea, goian aipatutako foru dekretua garatzeko eta unibertsitateei buruzko Europako araudi berrira egokitzeko premia ekarri du.

Hori horrela, foru agindu honek zehazten duen prozedura erabiliko du Nafarroako Foru Komunitateak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren unibertsitate ikasketa ofizialak baimentzeko Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan.

Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren txostena ikusirik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren proposamenak kontuan harturik,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

  2. Foru agindu honen xedea da urriaren 13ko 298/1998 Foru Dekretuan azaltzen den prozedura garatzea, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren unibertsitate ikasketa ofizial berriak (graduko ikasketak, masterrak eta doktore ikasketak) ezartzeko baimena eman dezan. Aipatu foru dekretuak ezarri zuen Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitate ikastetxeak sortu edo onartzeko eta goi mailako ikasketak baimentzeko prozedura.

  3. Foru agindu hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren unibertsitate ikasketa ofizialen eremuan aplikatuko da.

  4. artikulua. Prozedura.

  5. Nafarroako Unibertsitate Publikoak Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparrura egokitutako unibertsitate ikasketa ofizialen plan orokorraren berri emanen dio Hezkuntza Departamentuari.

  6. Nafarroako Unibertsitate Publikoak unibertsitate ikasketa ofizial bakoitza ezartzeko baimena eskatuko dio Hezkuntza Departamentuari, eta titulu ofizialen egiaztapena eskatzeko memoria erantsiko du, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren I. eranskineko ereduan egina, edo horren baliokide informatikoa aurkeztuko du.

  7. Eskaera hori Hezkuntza Departamentuari aurkeztu ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Unibertsitateen Kontseiluari igorri ahalko dio aipatutako egiaztapen memoria.

  8. Nafarroako Unibertsitate Publikoak txosten, azterlan eta analisiak eman beharko dizkio Hezkuntza Departamentuari, foru agindu honen eranskinetan ezarrita dagoen moduan, hiru hilabeteko epean, egiaztapen memoria Unibertsitateen Kontseiluari igortzen dionetik hasita.

  9. Unibertsitateak, honako agiri hauek jaso bezain laster, Hezkuntza Departamentuari igorriko dizkio:

    1. Gizarte Kontseiluaren txostena.

    2. Nafarroako Unibertsitate Publikoak Kalitatea Ebaluatzeko Agentzia Nazionalari (ANECA) aurkezten dizkion alegazioak, unibertsitate ikasketa ofizialetarako ikasketa planean dagoen hasierako proposamena aldatzen baldin badute.

    3. Unibertsitateen Kontseiluaren ebazpena, ANECAk emandako txostenaren arabera.

  10. Hezkuntza Departamentuak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri eskatu ahal izanen dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari, ikasketa berriak ezartzea komeni den ala ez erabakitzeko.

  11. Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Unibertsitate Publikoari igorriko dio unibertsitate ikasketak ezartzearen aldeko edo kontrako txostena, eta Unibertsitateak hogei egun naturaleko epea izanen du txostenari buruzko alegazioak aurkezteko.

  12. Alegazioak ebatzirik, Hezkuntza Departamentuak txostena aurkeztuko dio Nafarroako Gobernuari.

  13. artikulua. Ezarritako unibertsitate ikasketen jarraipena.

    Graduko unibertsitate ikasketak ezarri eta lau urtera, Hezkuntza Departamentuak jarraipen txostena emanen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR