501/2013 FORU AGINDUA, abenduaren 19koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, nekazaritzako nitratoez ura kutsatua izan dezaketen eremuak berrikusi eta 2014-2017 aldirako jarduketa programa onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ura nekazaritzan erabiltzen diren nitratoen kutsaduratik babesteko, Kontseiluaren 1991ko abenduaren 12ko 91/676/EEE Zuzentaraua onetsi zen.

Zuzentarau hori Espainiako antolamenduari gehitu zitzaion ura nekazaritzako nitratoek eragindako kutsaduratik babesteko otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuaren bidez.

Errege Dekretu horrek 4. artikuluan ezartzen duenez, autonomia erkidegoetako organo eskudunek epe egoki batean eta, gutxienez ere lau urtean behin, aztertu eta, kasua bada, aldatu edo handitu egin beharko dituzte kutsa daitezkeen eremuak, izendatu ziren unean aurreikusi ez ziren aldaketa edo faktoreak kontuan hartzeko. Nafarroako Foru Komunitatean, urriaren 21eko 220/2002 Foru Dekretuaren bidez, nekazaritzako nitratoez kutsa daitezkeen ur eremuak izendatu ziren eta jarduketa programa onetsi zen.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren bidez, ekainaren 5eko 188/2006 Foru Agindua eman zuen, eta kutsa daitezkeen eremu horiek mantentzea onetsi; izan ere, 2006an iraungi zen 4 urteko lehen epealdia.

Gero, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak martxoaren 20an emandako 128/2009 Foru Aginduaren bidez, nekazaritzako nitratoez kutsa daitezkeen eremuak berrikusi ziren, beste eremu bat gehitu zen (Zidacos arroko ureztalurrak), Cortesko eta Fontellasko udalerrietan lehendik zeuden ureztalurretakoak handitu ziren eta Vianako azalera kendu egin zen kutsatzen ahal den eremutik. Aldaketa horiek egiteko aintzat hartu zen udalerri horietako lurpeko uretako nitratoen kontzentrazioaren bilakaera.

Beste alde batetik, Errege Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen du Landa Ingurunearen eta Itsas Ingurunearen Ministerioak eskumena duela kutsaduraren eraginpean dauden edo hala egoteko arriskua duten ur masak definitzeko, eta 4. artikuluak ezartzen du autonomia erkidegoek lurzoruak kutsa daitezkeen eremutzat joko dituztela baldin eta jariatze-urak edo iragazpenak eragina izan badezake kutsaduraren eraginpean dauden edo hala egoteko arriskua duten uraren bidezko nitrato kutsaduran.

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak 2012an nekazaritzako nitratoez kutsatutako eremuak eragiten zituzten lurpeko ur masak zehaztu zituen, edo horren arriskua eragiten zutenak, eta horren berri eman zion Europako Batzordeari.

Zehaztapen hori oinarri hartuta eta Ebroko Ur Konfederazioak bidalitako dokumentazio kartografikoa kontuan hartuta, bidezkoa da kutsa daitezkeen eremuak izendatzea 2014-2017 lau urteko epealdirako. Izendapen berri honek lurpeko ur masekin zerikusia duten bi eremu kutsakor mantentzen ditu; bat kendu du, Ebroko alubioikoa Mendabian; gainera, beste eremu bat izendatu du, lur azaleko ur masa batekin zerikusia duena.

Bestetik, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 30eko 518/2009 Foru Aginduaren bidez, nekazaritzako jardueretako nitratoez kutsa daitezkeen uren eremuetarako jarduera programa onetsi zen 2010-2013 aldirako. Orain, gainera, foru agindu honi erantsitako jarduketa programa deklaratutako eremuetan aplikatzea proposatzen da, deklaratu diren eremu berriak kontuan hartuta.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Ura nekazaritzako nitratoek eragindako kutsaduratik babesteko otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuaren ondorioetarako, lur azaleko zein lurpeko ur masa hauek Nafarroan kutsa daitezkeen eremuak izendatzea:

    1. 2. eremua: 052 Tutera eta Alagón arteko Ebroko alubioiaren lurpeko ur masarekin zerikusia duen eremu kutsakorra da. Eremu horrek Cabanillas, Buñuel, Fustiñana, Ribaforada eta Cortesko udal-mugarteetako katastro-lurzatien multzoa hartzen du, baita Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren arabera ureztalurraren kategoria duten Fontellasko udal-mugarteko 3. eta 6. poligonoetako katastro-lurzatien multzoa ere; orobat, udalerri horietako ureztalurrean lekunetzat jotzen diren lurzatiak, beren katastroko kalifikazioa edozein dela ere.

    2. 3. eremua: 051 Zidakosko alubioiaren lurpeko ur masarekin zerikusia duen eremu kutsakorra da. Tafallako udal-mugarteko 5. poligonoko katastro-lurzatien multzoa, Erriberriko udal-mugarteko 15. eta 16. poligonoetakoa, Pitillasko udal-mugarteko 2. eta 3. poligonoetakoa, Beireko udal-mugarteko 1. eta 2. poligonoetakoa eta Murillo el Cuendeko udal-mugarteko 2. poligonokoa sartzen dira eremu honetan, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren arabera ureztalurraren kategoria badute, baita udalerri horietako ureztalurrean lekunetzat jotzen direnak ere, beren katastroko kalifikazioa edozein dela ere.

    3. 4. eremua: (95) Robo ibaiaren lur azaleko ur masaren arro-isurialdeari lotutako eremu kutsakorra da, errekaren sorburutik Arga ibaian duen bokaleraino. Legarda, Uterga, Biurrun-Olkotz, Ukar, Adios, Eneritz, Muruzabal, Obanos, Gares, Añorbe, Tirapu, Galar eta Zizurko udal-mugarteetan nekazaritzako jarduera edo abeltzaintzakoa duten katastro-lurzatien multzoa hartzen du eremu honek. Haien maldak Robo ibaira doazen erreka-zulo eta ibilguetara eramaten du lur azaleko ura.

    Nekazaritzako nitratoen eraginpeko eremu kutsakortzat jotako lurralde azalerak Nafarroako Datu Espazialen Azpiegituran (IDENA: http://idena.navarra.es) argitaratutako informazio geografikoan ageri dira.

  2. 1. eremua, (048) Ebroko alubioiaren Errioxa eta Mendabia arteko ur masari lotutakoa, eremu kutsakorretik kentzea, Nafarroan eraginpeko eremurik atzematen ez delako; izan ere, eremu horretako ur kalitatearen laginketa eta jarraipen programen bidez atzemandako nitratoen kopuruak beheranzko bilakaera du.

  3. Nafarroako Foru Komunitatean ingurumen arloan eskumena duen departamentuak lanean jarraituko du barruti hidrografikoekin koordinatuta, ur kalitatearen laginketa eta jarraipen programa garatzen eta gauzatzen. Horren barrenean sartuko dira ur laginak hartzea eta konposatu nitrogenodunak determinatzea, nitratoen kopuruaren joera aztertzeko, nitrato bidezko kutsaduraren jatorria atzemateko eta jarduketa programako neurriak eraginkorrak izan daitezen. Esparru horretan aztertuko dira, lehen-lehenik, Zidakos ibaiaren lur azaleko ur masaren (292) kutsaduraren arrazoiak, haren sorburutik Zenborain ibairaino, eta Lodosa eta Tutera arteko Ebro-Aragoiko alubioiaren lurpeko ur masan (049) kutsatuta agertzen diren eremu txikiak.

  4. 2014-2017 epealdiko jarduketa programa onesten da, foru agindu honen 1. artikuluan kutsakortzat jotako hiru eremuetako uraren kutsadura murrizteko eta aurreneurriak hartzeko.

  5. Eremu kutsakorretan kokatutako nekazaritzako ustiategiek ustiategiko liburua izanen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR