3/2014 FORU LEGEA, martxoaren 14koa, Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea aldatzen duen martxoaren 20ko 13/2013 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako,

FORU LEGEA, HAURRENTZAKO ETA NERABEENTZAKO SUSTAPENARI, LAGUNTZARI ETA BABESARI BURUZKO ABENDUAREN 5EKO 15/2005 FORU LEGEA ALDATZEN DUEN MARTXOAREN 20KO 13/2013 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen 75.1 artikuluak ezarri zuenez, seme-alabarik gabeko familia-unitateek zuten lehentasuna bi urtera bitarteko haurren adopzio nazionalean. Irizpide horrek, praktikan, bi urtera bitarteko haurrak adoptatzea eragozten zien egoki deklaratutako hainbat familiari, seme-alabak zituztelako.

Lehentasun hori egokia ez zelakoan, Nafarroako Parlamentuak foru lege proposamen bat aurkeztu zuen, Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea aldatzen zuena, bi urtera bitarteko haurren adopzio nazionalean lehentasuna kentzeko seme-alabarik gabeko familia-unitateei.

Seme-alabarik gabeko familien lehentasunari eusteko behin-behineko araubide bat ezarri zen foru lege horren xedapen iragankorrean, lege hori onetsi aurretik adopziorako legezko baldintza eta izapide guztiak –besteak beste, Nafarroako Foru Komunitateko organo eskudunak aitortutako egokitasun psikologikoa eta soziala izatea– beterik zituzten baina adopzioa egiteko deiaren zain zeuden familien egoera errespetatze aldera.

Foru legearen xedapen iragankor hori aplikatzean, ordea, testuaren interpretazio desberdinak egin dira, foru legeak indarra hartzerakoan adoptatzeko zerrendetan inskribatuta zeuden pertsonek lehentasun-hurrenkera gordeko dutela adierazten baitu.

Beraz, ez dadin uler seme-alabarik gabeko familiek betiko izanen dutela bi urtera bitarteko haurrak adoptatzeko lehentasuna, xedapen iragankorraren testua egokitu beharra dago, halako moduan non seme-alabarik gabeko familia horiek, hau da, foru legeak indarra hartu zuenerako Nafarroako Adopzioen Erregistroan inskribaturik egon eta Nafarroako Foru Komunitateko organo eskudunak adopziorako egokitasun psikologikoa eta soziala aitortua zutenek, bi urtera bitarteko haurrak adoptatzeko lehentasunari gehienez ere bi urtez eutsiko baitiote, martxoaren 20ko 13/2013 Foru Legea onetsi zenetik kontatzen hasita.

Bi urteko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR