100/2012 FORU AGINDUA, irailaren 11koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, eskaera bakarraren aurkezpena arautzen duena 2012ko kanpainarako, honako hauetarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) finantzatutako nekazaritza eta abeltzaintzako ordainketa zuzenak, Nafarroako Landa Garapenaren Programako zenbait laguntza, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura finantzatutako nekazaritzaren eta ingurumenaren arloko laguntzak, bai eta ordainketa bakarraren eskubideak lagatzearen jakinarazpenak, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak eta zenbait laguntza ordainketa bakarrerako araubidean sartzea ere.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak otsailaren 9an emandako 61/2012 Foru Aginduaren bidez, eskaera bakarraren aurkezpena arautu zen 2011ko kanpainarako, honako hauetarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) finantzatutako nekazaritza eta abeltzaintzako ordainketa zuzenak, Nafarroako Landa Garapenaren Programako zenbait laguntza, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura finantzatutako nekazaritzaren eta ingurumenaren arloko laguntzak, bai eta ordainketa bakarraren eskubideak lagatzearen jakinarazpenak, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak eta zenbait laguntza ordainketa bakarrerako araubidean sartzea ere.

Agindu horren 8. puntuan 520.000 euroko kreditua baimendu zen abeltzaintzako ekoizpen iraunkorrei laguntzeko 2011ko deialdirako, 2011ko Gastuen Aurrekontuko "Behi ume-hazleen ekoizleendako laguntza osagarriak" izeneko 711001 71230 4700 414207 kontu-sailaren kargura. Guztira eskatzen den zenbatekoak baimendutako kreditu hori gainditzen badu, laguntza ematerakoan kontu-sailean erabilgarri dagoen kreditua deialdi honi erantsiko zaio, ahalik eta eskaera gehienei erantzun ahal izateko.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak ekainaren 10ean emandako 228/2011 Foru Aginduaren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 9ko 61/2011 Foru Aginduaren 8. puntua aldatu zen, eta 520.000 euroko kreditua baimendu zen Behi ume-hazleen prima osatzeko laguntzen 2011ko deialdirako, 2012ko Gastuen Aurrekontuko "Behi ume-hazleen ekoizleendako laguntza osagarriak" izeneko 711001 71230 4700 414207 kontu-sailaren kargura, edo horretarako gaitzen den balio bereko kontu-sailaren kargura. Guztira eskatzen den zenbatekoak baimendutako kreditu hori gainditzen badu, laguntza ematerakoan kontu-sailean erabilgarri dagoen kreditua deialdi honi erantsiko zaio, ahalik eta eskaera gehienei erantzun ahal izateko.

Nafarroako 2012. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 19/2011 Foru Legeak gastu ez-finantzarioaren muga bat ezarri zuen ekitaldirako, aurrekontu egonkortasunaren helburua betetzeko.

Egoera ekonomikoaren bilakaeraren eta ekitaldi honetarako diru-sarrera aurreikuspenen ondorioz, aurrekontu egonkortasunaren helburu hori betetzeko, Nafarroako Gobernuak, 2012ko ekainaren 20ko Erabakiaren bidez, irizpide batzuk ezarri ditu, Nafarroako Gobernuko departamentuek aurrekontu doikuntzak egin ditzaten 2012ko ekitaldi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR