1/2009 FORU AGINDUA, urtarrilaren 22koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Toki Administrazioko Departamentuko zuzendari nagusiaren eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ezartzen du departamentu bakoitzeko titularrak foru agindu baten bidez izendatuko dituela zuzendari nagusiak, idazkari tekniko nagusiak edo zuzenean kontseilarien mende dauden beste organo batzuetako titularrak kanpoan direnean, eritasun edo ezintasunen bat dutenean edo karguak hutsik daudenean horien ordez aldi baterako arituko diren ordezkoak.

Artikulu horretako 6. idatz-zatiaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten direnak izan ezik.

Horrenbestez, aipatu legearen artikulu horrekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren ordez haren mendeko zerbitzuetako zuzendariak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

    1. Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatzeko Zerbitzua.

    2. Toki Azpiegituren Zerbitzua.

    3. Toki Entitateentzako Aholkularitza eta Lankidetza Zerbitzua.

  2. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, departamentuko idazkari tekniko nagusiaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR