257/2013 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, 320 eredua onesten duena, hots, “Nafarroakoaz besteko araudiko sozietateen gaineko zerga” izenekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak, 2013ko apirilaren 17an, bi foru agindu eman zituen: 134/2013 Foru Agindua, 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 artean hasitako zergaldietako Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren -establezimendu iraunkorra- autolikidaziorako S-90 eredua onesten duena, eta 135/2013 Foru Agindua, Sozietateen gaineko zergaren autolikidaziorako 220 eredua onesten duena aipatu zergaldietarako bateratze-araubidea aukeratu duten talde fiskalentzat. Bi foru agindu horien arabera, sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek edo finkagune iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboek eta Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren arabera bi administrazioei batera ordaindu behar dieten eta araubide komuneko araudia aplikatzen duten talde fiskalek fitxategi bat bide telematikotik igorriz aurkezten ahalko dituzte beren aitorpenak. Zein administrazioren araudia aplikatzen den, administrazio horrek eredu bakoitzarentzat zehazturiko erregistro-diseinuetara egokituko da fitxategi hori. Nafarroako Zerga Ogasunak webgunean eskaintzen duen inprimakia da aurkezteko beste bide bat.

Orain arte, fitxategia bide telematikotik igortzea zen aurkezteko modu bakarra, eta horrek problemak sortu ditu, problema teknikoak Zerga Administrazioari, eta problemak zergadunei, balidazio kontrolek gorabeherak izan baitituzte. Beraz, komenigarritzat jo da aurkezteko beste bide bat jartzea, aukerakoa, Nafarroako Gobernuaren web atarian den inprimakiaren bidez. Horri esker, informazioa tratatzeko lana errazten zaio Nafarroako Zerga Ogasunari, eta zergadunek bete beharreko tramitea errazagoa eta azkarragoa da.

Foru agindu honek, hortaz, webeko inprimaki eredu hori onestea du helburua. Haren baldintza orokorrak eta aurkezteko prozedura lehenago aipatutako bi foru aginduetan ere zehazten dira (apirilaren 17ko 134/2013 Foru Agindua eta apirilaren 17ko 135/2013 Foru Agindua) .

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarriak baimena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan foru lege horren 90. artikuluan aipatzen diren zergadun eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak baliabide elektroniko, informatiko eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR