NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 9/2021 FORU DEKRETUA, martxoaren 12koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren otsailaren 23ko 7/2021 Foru Dekretua, SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko zenbait neurri ezarri zituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

61. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 9/2021 FORU DEKRETUA, martxoaren 12koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren otsailaren 23ko 7/2021 Foru Dekretua, SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko zenbait neurri ezarri zituena. Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren otsailaren 23ko 7/2021 Foru Dekretuaren bidez, zenbait neurri ezarri ziren SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren martxoaren 9ko 8/2021 Foru Dekretuaren bidez, erabaki zen neurri horiek martxoaren 25era arte luzatzea, egun hori barne.

Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Kontseiluak martxoaren 10ean egindako Osoko Bilkuran erabaki bat onetsi zuen Osasun Publikoaren arloko Jarduketa Koordinatuen Adierazpenari buruz, 2021eko San Jose festa-eguna eta Aste Santua direla eta.

Erabaki horretan zenbait neurri berezi jaso ziren, aplikatuko direnak 2021eko martxoaren 17tik 21era arte martxoaren 19a jaieguna den lurraldeetan, eta 2021eko martxoaren 26tik apirilaren 9ra arte lurralde osoan.

Osasuneko Estatuko Idazkaritzaren 2021eko martxoaren 11ko Ebazpenaren bidez, xedatu da Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Kontseiluaren erabaki hori argitaratzea, eta, hala, martxoaren 12ko 61. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 217/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri zen. Horren arabera, martxoaren 19a, besteak beste, jaieguna da ondorio horietarako.

Egun horietarako harturiko neurri bereziek, eta, zehazki, San Jose festa-eguna dela eta hartu direnek, funtsean, ez dute alde handirik Lehendakariaren otsailaren 23ko 7/2021 Foru Dekretuaren bidez onetsi zirenekin, dekretu horren bidez zenbait neurri ezarri baitziren SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko. Izan ere, diferentzia bakarra da espazio publikoetan edo pribatuetan elkartzen ahal diren pertsona taldeei buruzko araua. Horri dagokionez, erabaki da espazio publiko itxietan lau pertsona biltzen ahal direla gehienez, eta espazio publiko irekietan, sei pertsona, salbu eta bizikideak baldin badira, kasu batean zein bestean. Gune pribatuetan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR