236/2011 FORU AGINDUA, abenduaren 20koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Nafarroako Adingabearen Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Azaroaren 8ko 18/2010 Foru Legeak Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea aldatu zuen.

Abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen 112. artikuluak ezartzen du hurrengo kideek, gutxienez ere, osatuko dutela Nafarroako Adingabearen Kontseilua:

  1. Adingabearen babesaren arloan eskuduna den departamentuko kontseilaria, Kontseiluko burua izanen dena.

  2. Adingabearen babesaren arloan eskuduna den departamentuko bi ordezkari. Horietako bat Kontseiluko buruordea izanen da.

  3. Adingabearen babesarekin eta arretarekin lotura zuzena duten gainontzeko departamentuetako ordezkari bana. Zuzendari nagusiaren kategoria izan beharko dute.

  4. Gehienez ere sei ordezkari, bat entitate bakoitzeko, adingabearen babesaren eta arretaren arloan diharduten erakunde edo elkarte nagusietakoak. Nafarroako Gobernuaren Erregistroan inskribatuta egon beharko dute, zein berean.

  5. Gehienez ere sei ordezkari, bat entitate bakoitzeko, adingabeen eskubideak defendatzeko eratutako elkarteetakoak. Administrazioaren erregistroetan inskribatuta egon beharko dute, zein berean.

  6. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lau ordezkari, zeinetatik hiru, gutxienez, kargudun hautetsiak izanen baitira.

    Orobat, esaten da Kontseiluko idazkariak zuzenbidean lizentziaduna eta adingabearen babesaren arloan eskuduna den departamentuko funtzionarioa izan beharko duela, hizpidea duela baina botorik ez.

    Bestetik, adingabearen babesaren arloan eskuduna den departamentuko kontseilariak izendatuko ditu kontseiluko kideak lau urterako, ordezkatutako erakundeen proposamenak kontuan hartuta.

    Horrenbestez, Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen bidez eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 24ko 136/2011 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

    AGINDU DUT:

    1. Honako hauek Nafarroako Adingabearen Kontseiluko kide izendatzea:

  7. Kontseiluko burua: Elena Torres Miranda andrea, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria denez gero.

  8. Adingabearen babesaren arloko departamentu eskuduneko ordezkariak.

    -Buruordea: Javier Monzón Romé jauna, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusia denez gero.

    -Carlos Gimeno Gurpegui jauna, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR