337/2001 FORU AGINDUA, irailaren 3koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Azpilkuetako (Nafarroa) San Andres parrokiako bost erretaula, hots, erretaula nagusiaren, alboko biren eta aldamenetako beste biren multzoa interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak txostena aurkeztu du, Azpilkuetako (Nafarroa) San Andres parrokiako bost erretaula, hots, erretaula nagusiaren, alboko biren (Errosarioko Ama Birjina eta Santa Barbara) eta aldamenetako beste biren (Bakardadeko Ama Birjina eta Gurutziltzatua) multzoa interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea ireki dadin proposatzeko.

Ekainaren 25eko 16/1985 Legeak, Espainiako Ondare Historikoari buruzkoak, urtarrilaren 10eko 111/1986 Errege Dekretuak, aipatu lege hori partez garatzekoak (urtarrilaren 21eko 64/1994 Errege Dekretuak aldatuak) eta urriaren 3eko 217/1986 Foru Dekretuak, Interes Kulturaleko Ondasunen Deklarazioa arautzekoak (abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuaren bidez aldatuak) ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Azpilkuetako (Nafarroa) San Andres parrokiako bost erretaula, hots, erretaula nagusiaren, alboko biren (Errosarioko Ama Birjina eta Santa Barbara) eta aldamenetako beste biren (Bakardadeko Ama Birjina eta Gurutziltzatua) multzoa interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzea.

  2. Espedientea tramitatzen jarraitzea indarrean dauden xedapenek ezarritako moduan.

  3. Foru Agindu hau interesatuei...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR