238/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 16koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, 2009an eta 2010ean laguntza, prestakuntza eta ikerketa modalitateetako garapenerako lankidetza teknikorako proiektuak egiteko diru-laguntzetarako dei egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako erakundeek, Foru Komunitatearen gizarte kontzientziaz jabeturik, funtsak ematen dituzte, garapenerako laguntza ofizial gisa, herrialde eta herri pobretuen giza garapen iraunkorrerako elkartasunezko ekarpena egiteko, milurte honetako garapenerako helburuak lortzeko asmoz.

Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legeak nazioarteko lankidetzaren arauak, helburuak eta bitartekoak finkatzen ditu, besteak beste. Bereziki, 14. artikuluak xedatzen du besteak beste funts publikoak erabiliko direla garapenerako lankidetzarako ekintzak sustatzeko.

Nafarroako Lankidetzarako I. Plan Zuzentzaileak lankidetza horren kalitatea hobetzea aurreikusten du, modalitateak eta jarduteko tresnak dibertsifikatuz. Berariaz, aurreikusten du lankidetza teknikoa abian jartzea, laguntza tekniko, prestakuntza eta ikerketa modalitateetan. Haien helburu nagusia Nafarroako lankidetzarekin elkarlanean ari diren herrialdeen berezko garapenean zuzenean edo zeharka diharduten pertsonen eta erakundeen gaitasunak sendotzea da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntza publiko guztiak arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, eta diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko bidea.

Horrenbestez, beharrezkoa da lankidetza teknikorako proiektuak egiteko diru-laguntzei buruzko arauak ezarri eta urtean urteko deialdi baten bidez argitaratzea, diru-laguntza horietan publizitate, gardentasun, konkurrentzia, objektibotasun, berdintasun, bereizkeriarik ez eta kontrol printzipioak bermatzeko, baita Administrazio emaileak finkaturiko helburuak lortzeko eragimena eta baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko eraginkortasuna ere.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.-2009an eta 2010ean laguntza, prestakuntza eta ikerketa modalitateetako garapenerako lankidetza teknikorako proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deialdiaren arauak onestea. Foru agindu honen eranskinean ageri dira.

Bigarrena.-733.623 euroko gastua baimentzea, honela banaturik: 283.623 euro 2008ko ekitaldirako, 2009ko gastu aurrekontuko "Garapenerako lankidetzaren gaineko prestakuntza, ikerketa eta laguntza teknikoa" izeneko 900001-91200-4819-143106 kontu-sailetik; eta 450.000 euro 2010eko ekitaldirako.

Hirugarrena.-Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko ekainaren 16an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

ERANSKINA

2009an eta 2010ean laguntza, prestakuntza eta ikerketa modalitateetako garapenerako lankidetza teknikorako proiektuak egiteko diru-laguntzen deialdiaren arauak

Lehena.-Xedea eta helburua.

  1. Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuak 2007rako eta 2008rako diru-laguntzetarako dei egin du. Horien bidez, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin, unibertsitateekin, prestakuntza eta ikerketa zentro espezializatuekin, sindikatuekin eta enpresaburuen erakundeekin batera garapenerako mila urte honetako helburuak lortzeko behar den gaitasuna sendotzeko proiektuak finantzatuko dira, arau honen 3. atalean aipatzen diren herrialdeen berezko garapenean zuzenean edo zeharka diharduten pertsona edo erakundeenak.

  2. Gaitasuna sendotzea prozesu bat da. Horren bidez, gizabanakoek eta erakundeek jarduera ekonomikoak, ekoizpena, transferentzia teknologikoa, teknikak, prestakuntza, ikerketa edo sistematizazioa arrakastaz kudeatzeko behar den gaitasuna sortu, handitu, egokitu eta luzaz mantentzen dute, diharduteneko eremuetako giza garapen iraunkorra sustatzeko. Nafarroako entitateek prozesu horretan parte hartzen ahal dute aholkularitzaren, prestakuntzaren, gaikuntzaren eta ikerketa aplikatuaren bidez.

  3. Lankidetza Ekonomikorako eta Garapenerako Erakundearen mendeko Garapenerako Laguntza Batzordeak aintzakotzat hartu dituenak izanen dira proiektuak eta garabideko edo trantsizioko herrialde edo lurraldeak.

  4. Proiektuak Nafarroan edo aurreko puntuan aipatzen diren herrialdeetan egin beharko dira. Azkeneko kasu horretan, esku hartzen duen lantalde teknikoa entitate eskatzaileko kideez osatuko da nahitaez.

    Bigarrena.-Aurrekontuetako dirua.

    Horretarako 2009an 283.623,00 euro erabiliko dira, 2009rako Nafarroako Aurrekontu Orokorreko "Garapenerako lankidetzaren gaineko prestakuntza, ikerketa eta laguntza teknikoa" izeneko kontu-sailetik. 2010ean 450.000,00 euro erabiliko dira gehienez.

    Hirugarrena.-Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

    Deialdiko diru-laguntzak hartu ahal izateko, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek, unibertsitateek, prestakuntza eta ikerketa espezializatuko zentroek, sindikatuek eta enpresaburuen erakundeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Pertsona juridikoak izatea, beren izaera juridikoarekin bat legez osatuak. Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak izanez gero, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Espainiako Garapenerako Lankidetzarako Agentziako Garapenerako Gobernuz kanpoko Erakundeen Erregistroan inskribaturik egon beharko dute.

      Gainera, bi entitate edo gehiagoren elkarteek ere hartzen ahalko dute parte, berezko nortasun juridikoa edukita edo ez, eta onuradunak izaten ahalko dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat.

    2. Entitatearen helbidea edo haren ordezkaritza iraunkorra Nafarroako Foru Komunitatean izatea.

    3. Elkartearen helburuak lortzeko aski den egitura, eskarmentua eta antolamendua izatea.

    4. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 13.2 artikuluan aipatutako egoeretako batean dauden entitateak ezin izanen dira deialdi honen xede diren laguntzen onuradun izan.

    5. Elkarteak izanez gero, entitate bakoitzak bete beharko ditu lehen aipatu diren baldintzak.

      Laugarrena.-Lankidetza teknikorako proiektuen betekizunak.

      Diru-laguntzak hartu ahal izateko, entitateek aurkezten dituzten proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    6. Bat etortzea deialdiaren lehen oinarriko helburu eta xedeekin, Garapenaren Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearen 2. eta 3. artikuluetako printzipioekin eta Nafarroako Lankidetzarako I. Plan Zuzentzailearen printzipio eta helburuekin.

    7. Finantzaketaren %20, gutxienez, funts propioetatik, beste administrazio publiko batzuetatik -Nafarroako Gobernuaren beste departamentuen eta erakunde autonomoen funtsak kenduta- edo beste entitate batzuetatik aterako da.

    8. Emandako diru-laguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publikoen laguntzekin batuta, egin beharreko proiektuaren kostua.

    9. Urte bakoitzerako eskatzen den dirua gehienez ere 60.000 euro izanen da, proiektua bakarrik Nafarroan egiten bada, edo 100.000 euro, garabidean dagoen herrialde batean egiten bada.

    10. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR