57/2013 FORU AGINDUA, ekainaren 24koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Administrazioko Hezkuntza Departamentuaren menpeko lanbide heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta haien izendapena berritzeko arauak ematen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 3/2006 Lege Organikoaren 113.etik 139.era bitarteko artikuluetan araututa dago ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko prozesua.

Ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak hautatu, izendatu, kargutik kendu eta ebaluatzeko, honako hauetan ezarritakoari jarraituz eginen da: Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 11.5 artikulua, Lanbide heziketako ikastetxe bateratuen oinarrizko baldintzak arautzen dituen abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretua eta, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, lanbide heziketako ikastetxe bateratuak arautzen dituen irailaren 4ko 63/2006 Foru Dekretua.

Hezkuntza Departamentuak abenduaren 2ko 202/2010 Foru Aginduaren bidez arautu zuen nola hautatu eta ebaluatu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak eta nola berritu haien izendapena, eta 1.2 artikuluan aurreikusi zuen lanbide heziketako ikastetxe bateratuak eta lanbide heziketako erreferentzia nazionaleko ikastetxeak ez direla bere xede. Horregatik garatu behar dira Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko funtsezko alderdiak jasoko dituzten arauak, berdintasun, merezimendu, gaitasun eta publikotasun printzipioak betetzen direla bermatzen duen prozedura bat baliatuz.

Hezkuntza Departamentuak profesionalki egokienak direnak bultzatu behar ditu zuzendaritzara, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe bateratu publikoetan ari diren eragile guztien ahalik eta laguntza handiena dutela, aurrean dituzten erronka garrantzitsuei buru egiteko.

Hezkuntza Departamentuaren ardura da, orobat, sistema zorrotz bat finkatzea, izendatzeko proposatzen diren zuzendariak ebaluatzeko. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritakoari jarraikiz, ebaluazio hori positiboa bada, koordinatutako giza taldeak gidatzen segitu nahi duten zuzendari guztien kargua berrituko da, eta horrek aipatu lege organikoan aurreikusitako ondorioak izanen ditu.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

      Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta haien izendapena berritzeko arauak ematea du xede foru agindu honek.

    2. artikulua. Printzipio orokorrak.

    3. Zuzendaria hautatu eta izendatzeko, merezimendu lehiaketa eginen da ikastetxean ematen diren irakaskuntzetako batean irakaslana esleitua duten karrerako irakasle funtzionarioen artean, merezimendu, gaitasun eta publikotasun printzipioei jarraituz, ikastetxeko kide anitzeko organoei kontsultatu ondoren.

    4. Hautapena berdintasun, publikotasun, merezimendu eta gaitasun printzipioei jarraikiz eginen da. Horretarako, batzorde bat osatuko da, non Hezkuntza Departamentuaren eta dagokion ikastetxe bateratuaren ordezkariak izanen diren. Horretarako, Hezkuntza Departamentuak aldian behin deialdia eginen du zuzendari postuak hutsik gelditzen diren ikastetxeetako zuzendariak hautatzeko.

    5. Hezkuntza Departamentuak Hasierako Prestakuntza Programa antolatuko du hautatzen diren zuzendarigaientzat.

    6. Hezkuntza Departamentuak, foru agindu honen eta eranskinen bidez, irizpide objektibo batzuk ezartzen ditu aurkezten diren merezimenduak eta zuzendaritza proiektuak baloratzeko.

    7. Hezkuntza Departamentuak irizpide objektibo batzuk ezarriko ditu zuzendariek egiten duten zuzendaritza lana ebaluatzeko.

    8. artikulua. Parte hartzeko betebeharrak.

    9. Merezimendu lehiaketan parte hartzeko, honako hauek bete beharko dira:

      1. Organikoki Hezkuntza Departamentuaren menpe diren irakasle funtzionarioen kidegoetako batekoak izan beharko dute, eta gutxienez bost urteko antzinatasuna izan karrerako funtzionario gisa irakaskuntzaren funtzio publikoan.

      2. Karrerako funtzionario gisa zuzenean irakatsi izana, bi urtez gutxienez, hautatu nahi den ikastetxe bateratuak ematen dituen irakaskuntzetako batean, Nafarroako lanbide heziketako ikastetxe publiko batean.

      3. Zuzendaritza proiektu bat aurkeztea, honako hauek jasotzen dituena, gutxienez ere:

        –Ikastetxe bateratuaren egoeraren analisia eta, bereziki, haren eta enpresen eta produkzio ingurunearen arteko harremanena.

        –Ikastetxe bateratuaren prestakuntza eskaintzaren analisia, haren lanbide orientazio eta informazio sistemarena eta lanbide gaitasunak atzemateko eta ebaluatzeko prozedurenak.

        –Aurkeztutako zuzendaritza proiektuaren eta haren helburuen zerikusia ikastetxe bateratuaren proiektu funtzionalarekin.

        –Jarduketaren lerro estrategikoak zehaztea, baita planak eta proiektuak ere, zuzendaritza proiektuaren helburuak lortu ahal izateko.

        –Aurkezten den proiektua ebaluatzeko prozedurak.

      4. Zuzendaritza taldeko gainerako kideen izendapen proposamena aurkeztea, interesdunek onartua. Proposamen eta onarpen horiek zuzendaritza proiektua osatuko dute, haren parte direla. 1. eranskinean ezarri da zuzendaritza taldeko gainerako kideak izendatzeko eta proposamen hori onartzeko eredua.

      5. Izangaiak beharrezko espezialitatea izan beharko du aukeratu duen ikastetxe bateratuko plantilla organikoan ageri denaren arabera, ikastetxe horretan behar beste irakastordu eduki ahal izateko.

    10. Deialdi bakoitzari dagozkion eskaerak aurkezteko epea bukatzen denerako bete beharko dira baldintza horiek.

  2. KAPITULUA

    Hautapen prozesua.

    1. artikulua. Hautapen batzordeak eta haien kideak izendatzea.

      Hautapen batzorde bat eratuko da ikastetxe bateratu bakoitzeko, kide hauek izanen dituena:

      –Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria edo hark izendatzen duen pertsona, batzordeburu arituko dena.

      –Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari atxikitako funtzionario bat. Zuzendaritza Nagusi horrek izangaiak aukeratu duen ikastetxean edo haren jatorrizko ikastetxean behin betiko destinoa ez dutenen artean izendatuko du funtzionario hori. Funtzionario hori idazkari gisa arituko da.

      –Hezkuntza Departamentuko ikuskatzaile bat, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak izendatua.

      –Klaustroaren ordezkari bat. Funtzionario hori ezin izanen da hautagai izan, ezta proposatzen diren zuzendaritza taldeko kide ere, eta Klaustroak aukeratuko du berariaz eginen den bilkura berezi batean, non onartzen diren izangai zerrendak jakitera emanen diren.

      –Ikastetxe bateratuko gizarte kontseiluaren ordezkari bat.

    2. artikulua. Irakasleen klaustroa ordezkatzen duena hautapen batzorderako izendatzea.

    3. Klaustroaren ordezkaria klaustroko kideen artetik aukeratuko dute klaustroko kideek beraiek. Horretarako, ikastetxeko zuzendariak klaustroaren bilkura berezi baterako deia eginen du, non onartutako izangai guztiak jakinaraziko diren eta klaustroak hautapen batzordean izanen duen ordezkaritza aukeratuko den.

    4. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR