196/2013 FORU AGINDUA, otsailaren 27koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, mendekotasuna duten pertsonek laguntzaile pertsonala izateko diru-laguntzak arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateak, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44. artikuluaren bidez, eskumen osoa du gizarte zerbitzuen arloan. Horren arabera, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea eman zuen, funtsezko helburua, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, herritarren gizarte ongizatea lortzea zuena. Horretarako, gizarte zerbitzuen sistema bat osatu du, mendekotasuna duten pertsonenganako arreta biltzen duena.

Foru lege hori garatzeko, ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zen. Hala, gizarte zerbitzuen sistema publikoak Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan aplikatzekoak dituen prestazioak zehaztu ziren.

Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroak, I. eranskineko B letran, mendekotasuna duten pertsonek laguntzaile pertsonala izateko diru-laguntzak jasotzen ditu, prestazio bermatu gisa.

Bai foru legearen bai Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroaren oinarrietako bat da mendekotasuna dutenei ohiko ingurunetik ez mugitzeko erraztasunak ematea.

Aurrekontuaren egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuak laguntzaile pertsonala izateko diru-prestazioaren araua aldatu zuen, mendekotasun maila guztietara zabalduz.

Bestalde, Estatuaren ekarpen ekonomikoa murrizteak (uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuan ezarritako maila apalena besterik ez baitu finantzatuko) eta prestazioen zenbatekoak ekarri dute mendekotasuna duten pertsonek laguntzaile pertsonala izateko laguntza ekonomikoaren kalkulua aldatu beharra.

Horrenbestez, foru agindu honen xedea da mendekotasuna duten pertsonek laguntzaile pertsonala izateko laguntza ekonomikoen arauak onestea, adierazitako arau aldaketekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean mendekotasuna duten pertsonek laguntzaile pertsonala izateko laguntza ekonomikoak arautzea.

  2. artikulua. Laguntzaren onuradunak.

    Mendekotasun egoera aitortua duten pertsonek, III. mailakoa (mendekotasun handia) edo II. mailakoa (mendekotasun larria), hurrengo artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte, laguntzaile pertsonala izateko laguntza ekonomikoa jasotzen ahalko dute haien banakako arreta programak hala ezartzen duenean.

  3. artikulua. Laguntza eskuratzeko baldintzak.

    Foru agindu honetan ezarritako laguntzak eskuratzeko, eskaera aurkezten den unean eta laguntza jasotzen den bitartean, jarraian adierazten diren baldintzak bete beharko dira, aurreko artikuluan adierazitako mendekotasun mailaz gain eta Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroaren I. eranskineko B letrako 23. zenbakian adierazten diren gainerako baldintzez gain:

    Adin nagusikoa izatea eta behar dituen zerbitzuak zein diren zehazteko gaitasuna izatea, horiek kontrolatzea eta bere arretaz arduratzen den pertsonari jarraibideak ematea. Legezko ezgaitasunaren kasuan, haren zaintza eta jagoletza dituenari eskatuko zaio baldintza hori.

    Soldatapeko lana edukitzea eta Gizarte Segurantzan alta emanik egotea, edo goi mailako edozein irakaskuntzatan parte hartzea.

    Laguntzaile pertsonal bat kontratatzea, gutxienez 80 ordu hilean.

  4. artikulua. Laguntzaile pertsonalaren baldintzak.

    Laguntzaile pertsonalak, foru agindu honetan ezarritako xedearekin onuradunari zerbitzuak ematen dizkion langilea den aldetik, honako baldintza hauek bete beharko ditu:

    –18 urtetik gorakoa izatea.

    –Legezko bizilekua Espainian izatea.

    –Laguntzaile pertsonal bati eskatzen zaizkion zerbitzuak emateko pertsona egokia izatea.

  5. artikulua. Gaitasun ekonomikoa zehazteko arau orokorrak.

  6. Laguntza ekonomiko honen onuradunen gaitasun ekonomikoa zehazteko, errentari eta ondareari erreparatuko zaie.

  7. Gaitasun ekonomiko pertsonala zehazteko, familia kargak barne, pertsona fisikoen errentari eta ondareari buruzko zergen araudia aplikatuko da, foru agindu honetan adierazten denaren ordezko gisa.

  8. Errentaren eta ondarearen zehaztapenean konputatu behar den aldia izanen da eskaera aurkezten den egunean aitorpena aurkezteko epemuga pasatu den azken ekitaldi fiskala edo, halakorik ezean, azken pentsio aitortua.

  9. Halaber, errentaren eta ondarearen zehaztapenean konputatuko dira mendekotasuna dutenentzako laguntzaren sistemako prestazioetarako eskaera aurkeztu aurreko lau urteetan onuradunak egindako ondare erabilpenak.

  10. Familia unitatetzat honako hau hartuko da:

    1. Senar-emazteek eta adingabeko seme-alabek osatua, salbu eta horiek, gurasoek baimendurik, haiengandik bereizirik bizi badira.

    2. Bikote iraunkor batek osatua, berariazko legeriaren arabera, baita adingabeko seme-alabek ere, salbu eta hauek, gurasoek baimendurik, haiengandik bereizirik bizi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR