9/2010 FORU DEKRETUA, otsailaren 22koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura eta Nafarroako Mendekotasun Agentziaren Estatutuak aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen; haren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari esleitutako eskumenen erabilera dagokio familiari, adingabearen babesari, gizon eta emakumeen arteko berdintasun politikei, garapenerako nazioarteko lankidetzari eta gizarte gaiei buruzko arloetan, besteak beste.

Alde horretatik, kontuan hartu behar dugu Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak, beste gai askoren artean, gizarte zerbitzuen sistema publikoaren egitura duela xede, eta lehen aldiz egiten dela, lege lerruneko arau batean, gure Foru Komunitateko laguntza mailen osoko erregulazioa.

Aipatu legezko arau horren berrikuntzen artean figura berri bat sortu gogo da, gizarte zerbitzuen zentroak alegia. Lehen osasun laguntza sostengatzeko zerbitzu gisa taxutu dira barrutietan jarduteko, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren mende egonen dira, Iruñeko kasuan eta plan estrategiko orokorretan ezar daitezkeen beste kasuetan izan ezik.

Gizarte zerbitzuen zentro horiek abian jartzeko (lantalde tekniko espezializatuak haietan integratuko dira), departamentuko organoen arteko gaur egungo eskumen banaketa aldatu beharra dago; izan ere, aipatu zentroak unitate bakar batean zentralizatuko dira, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusian, baita hartan integratuko diren lantalde teknikoen koordinazioa ere.

Bestalde, irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Mendekotasun Agentzia izeneko erakunde autonomoaren Estatutuak onetsi ziren. Erakunde hori Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren mende dago eta mendekotasuna duten edo mendekotasuna izateko arriskuan dauden pertsonei laguntzeko diren gizarte baliabideak kudeatzeko ereduak egituratu eta berrantolatzeko asmoarekin sortu zen.

Estatutu horiek maiatzaren 4ko 50/2009 Foru Dekretuaren bidez aldatu ziren, autonomiarako eta mendekotasunaren laguntzarako Nafarroako sistema abian jarri ahala sortzen diren beharrei egokitzeko asmoz erakunde autonomo horren egitura organikoa.

Sistema abian jartzen joan den neurrian, pilatutako esperientziak erakutsi egin du beharrezkoa dela beste aldaketa bat egitura horretan.

Lehendabizi, Gizarte Zerbitzuen Zorroak eta eskubideen berme sistema berriak indarra hartuz geroztik atzeman diren beharren igoerak Mendekotasun Egoeretarako Prestazioen Zuzendariordetzaren edukia doitzera behartzen duelako eta, gainera, laguntzarako bi eremu ezartzera: batetik, adineko pertsonentzat eta bestetik, desgaitasuna dutenentzat. Bi atal eratzen dira, erantzuna lehenago emateko eta eskubidea duten pertsonei zerbitzuak lehenago esleitzeko; gainera, Concerdep programa abian jartzearen ondorioz, zerbitzuari lotutako laguntza ekonomikoa emateko eginkizuna eta itundutako plaza ematekoa bateratzen dira.

Bigarrenik, Nafarroako Mendekotasun Agentzian, langileen kudeaketan bi eremu, guztiz bereiziak, egin beharra ikusi delako: alde batetik, erakunde autonomo horren mendeko Egoitza eta Haurtzaindegietako langileak, problematika berezia baitute eta kudeaketa berezia behar baitute organismotik beretik eta, bestetik, gainerako langileak, kudeaketa aldetik berezitasunik ez dutenak Departamentuaren gainerako langileen aldean; horien kudeaketa Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikoari dagokio.

Horiek horrela, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2010eko otsailaren 22an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretua aldatzea.

    Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren 5. artikulua (3. atala erantsi zaio) eta 8., 21., 25. eta 26. artikuluak aldatzen baitira. Honela idatzita gelditu dira:

    Bat.-"5. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

  2. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honetako 1. artikuluan zehaztu den eskumen-esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan eta idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen Erregelamenduan ezarritako eskudantziak baliatuko ditu Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariaren goi-zuzendaritzapean, berari atxikita baitago zuzenean, baita indarra duten xedapenek emandakoak eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak agintzen dizkion guztiak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

  3. Horrez gain, aipatu araudiari jarraituz dagozkio eskudantzia juridikoak, tekniko administratiboak eta aurrekontuaren kudeaketari buruzkoak, departamentuan diren erakunde autonomoen gainean, bakoitzaren estatutuetan ezarritakoa ezertan ukatu gabe.

  4. Langileen arloan, dagozkion eginkizunak beteko ditu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen arloan eskudantziak zehazten dituen araudiari jarraituz, bai zuzendaritza nagusiei eta Idazkaritza Nagusi Teknikoari atxikitako langileei dagokienez, bai Nafarroako Mendekotasun Agentziako langileei dagokienez, erakunde autonomo horren mendeko egoitzetako eta haurtzaindegietako langileak izan ezik."

    Bi.-"8. artikulua. Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen eremu materiala.

  5. Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak ditu arlo hauetan:

    -Gizarte gaiak.

    -Garapenerako Nazioarteko Lankidetza.

    -Familia eta adingabearen babesa, plangintzari eta ikerketari dagokienez.

    -Adingabearen babesa eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politikak, toki entitateekiko koordinazio eta lankidetzari dagokionez.

    -Adingabearen babesa, haurrei eta nerabeei...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR