118/2008 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan testu-liburuak erosteko, 2008/2009 ikasturteko laguntzetarako deialdia behin betikoz ebazten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak, irailaren 30eko 454/2008 Ebazpenaren bitartez, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan testu-liburuak erosteko 2008/2009 ikasturteko laguntza deialdia onetsi zuen (2008ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 13an), Hezkuntza, Politika Sozial eta Kirol Ministerioarekin batean finantzaturik.

Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren abenduaren 5eko 735/2008 Ebazpenaren bidez, behin-behinekoz ebatzi zen deialdi hori (2009ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 16koa). Laguntzak eman edo ukatzen zituzten eranskinak jendaurrean egon dira aipatu ebazpenean adierazitako iragarki oholetan, eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak beharrezko kudeaketak egin ditu, emandako laguntzak ordain daitezela agintzeko.

Deialdiaren 7.2 arauan ezarritako tramiteak eta epeak buruturik, aipatu deialdiaren 7.3 eta 7.4 arauak betez, eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak 22.1 d) artikuluan esleitzen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. 2008/2009 ikasturtean Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan testu-liburuak erosteko, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren abenduaren 5eko 735/2008 Ebazpenaren bidez behin-behinekoz eman eta ukatu ziren laguntzak behin betikotzat hartzea, salbu eta ebazpen honen I. eta II. eranskinetan, hurrenez hurren, eman eta ukatutako laguntzei dagokienez sartu diren salbuespenak, horiek aldatu egiten baitituzte aipatutako behin-behineko ebazpen hartan heldu zirenak.

    Horrenbestez, deialdian eskatutako baldintza akademiko eta ekonomikoak betetzen dituzten eskaerei erantzun zaie.

  2. Beren eskubideei kalte egin zaiela uste dutenek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasi eta hilabeteko epean.

  3. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzua baimentzea beharrezko urratsak egin ditzan emandako eta ukatutako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR