357/1998 FORU AGINDUA, urriaren 2koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Lekaroz-Elizondo B.H.I.rako 1998-99 ikasturterako garraioko 2 ibilbidea kontratatzeko espedientea ebazten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ikusirik, Inbertsio Zerbitzuaren txostena, Lekaroz-Elizondo B.H.I.rako 2 ibilbideko eskola garraioaren zerbitzuen kontratazioa Leizaran Mariezcurrena Hnos. enpresari esleitzea proposatzen duena, enpresa hori baita uztailaren 22ko 283/1998 Foru Aginduaren bidez (1998ko abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) onetsi zen Administrazio Klausula Partikularren Pleguaren zortzigarren klausulak ezarri baremoaren arabera puntuaziorik handiena erdietsi duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko azaroaren 14ko 13/1986 Foru Legeak eta Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legeak eman dizkidaten eskurantzak erabiliz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluak ematen dizkidan ahalmenen arabera (1983-04-15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) eta 1998ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 21/1997 Foru Legeko 31.2 artikuluan xedaturikoarekin bat.

AGINDU DUT:

  1. Lekaroz-Elizondo B.H.I.rako 1998-99 ikasturterako eskola garraioko 2 ibilbideko zerbitzua Leizaran Mariezcurrena Hnos. enpresari esleitzea. Egun bakoitzeko prezioa 16.050 pezetakoa izanen da (BEZa barne).

  2. Inbertsio Zerbitzuari agindua ematea, esleipen kontratuak gauzatzeko eta erregelamendu bidez ezarritako bermea jartzeko behar diren izapideak egin ditzan.

  3. Honen bidez esleituriko eskola garraioko zerbitzuaren kostua Departamenturako indarra duen gastu aurrekontuko "Eskola garraioa" deritzon...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR