58/2011 FORU DEKRETUA, uztailaren 5ekoa, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Foru Komunitateko lehendakariak uztailaren 1ean emandako 10/2011 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen-esparrua finkatu ziren. Hortaz, bidezkoa da departamentu bakoitzaren oinarrizko egitura organikoa ezartzea, gero gehiago garatu badaiteke ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 20.2 artikuluak ezartzen du departamentu bakoitzak zuzendaritza nagusi bat edo gehiago izanen dituela, baita idazkaritza tekniko nagusi bat ere, zuzen-zuzenean kontseilariaren menpe egonen dena. Aurreko lerroaldean xedatutakoa gorabehera, artikulu horretako 3. lerroaldeak adierazten du departamentu guztietan beste organo batzuk ere egoten ahalko direla kasuko kontseilari titularraren menpe. 25.2 artikuluak xedatzen du zerbitzuak zuzendaritza nagusien barrenean egon daitezkeela edo kontseilariaren menpe zuzenean.

Abenduaren 3ko 15/2004 Foru Lege horren 21.2 artikuluak adierazten du zuzendaritza nagusiak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, hala nola bakoitzak eskumenean izanen dituen arloak zehaztea, Nafarroako Gobernuari dagokiola, departamentu bakoitzeko kontseilari titularrak proposaturik.

Abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 100.2 artikuluak adierazten du erakunde autonomoak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu bati edo zuzendaritza nagusi bati atxikita egonen direla.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko uztailaren 5eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren oinarrizko egitura.

  1. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

    1. Afera Juridikoetako eta Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusia.

    2. Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusia.

    3. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia.

    4. Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusia.

    5. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

    6. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    7. Nafarroako Administrazio Auzitegia.

  2. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua (NAPI) izeneko erakunde autonomoa Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuari atxikita egonen da.

  3. Nafarroako Larrialdietako Agentzia izeneko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR