5/2008 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, abenduaren 29koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateak, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren esparruan tributuak ezartzeko ahalmena erabiliz, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 32. artikuluarekin bat, Estatuan unean-unean indarra duten oinarrizko printzipio, arau substantibo eta formal berak aplikatu behar ditu. Horregatik, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legeari dagozkion aginduak Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko arautegiak araubide arruntean izan duen aldaketara egokitu behar ditu. Estatuko araudia aldatu da eta zenbait berrikuntza ekarri ditu.

Lehenbizi, estatuko araudiak zehazten du merkataritza entitateek enpresaburuaren edo profesionalaren izaera dutela berez, baina betiere kontrakoa frogatu ezean. Horrela, araua Europar Batasuneko jurisprudentziara egokitzen da, izan ere, horrek ez du bide ematen merkataritza entitate bat, berez eta kasu guztietan, enpresaburua edo profesionala dela aldarrikatzeko.

Bigarrenik, enpresako edo lanbideko ondare guztiaren eskualdaketa lotuta ez dagoela adierazten duen agindua aldatzen da, hori ere araua Europar Batasuneko jurisprudenziara egokitzeko asmoz.

Hirugarrenik, kenkaria egiteko eskubidearen erabilerari buruzko eta kenkaria egiteko formazko betebeharrei buruzko aginduen idazketa aldatzen da, inportazioei eta horiei asimilaturiko eragiketei dagozkien kuoten kenkaria egiteko eskubidea noiz sortzen den finkatzeko asmoz.

Azkenik, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren itzulketen gaineko araudiaren artikuluetan aldaketa nabarmenak egin dira.

Zergadunaren aldeko saldoa urte bukaeran eskatzeko sistema orokorra mantentzen bada ere, aldeko saldoa likidazioaldi bakoitza bukatutakoan eskatzeko aukera ematen zaie hala nahi duten zergadunei. Sistema berri hori aukeratzen duten subjektu pasiboek, betiere, hilabetero likidatu beharko dute BEZa. Aukera hori zergadun guztiek erabil dezakete, eragiketen izaera eta bolumena edozein izanda ere.

Entitate multzoen araubide berezia aplikatzen denean ere, itzulketarako prozedura bera erabil daiteke.

Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak 54. artikuluko 1. idatz-zatian xedatzen du, Hitzarmen Ekonomikoarekin bat, tributu araubide arruntaren aldaketa batek behartzen badu Foru Komunitatean Estatuan unean-unean indarra duten arau berdin-berdinak, hots, funtsez eta formaz berdinak, aplikatzera, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Parlamentuak haren esku utzirik, tributu arloko foru legeak aldatzeko behar diren foru legeen mailako arauak ematen ahalko dituela. Legegintzarako eskuordetza Estatuko tributuen aldaketak argitaratzearekin batera egiten dela ulertzen da.

Hori guztia dela eta, legegintzarako eskuordetza hori erabiliz, beharrezkoa da tributu harmonizazioari buruzko legegintzako foru dekretu baten bidez Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzeko behar diren arauak ematea, abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 54. artikuluko 1. idatz-zatiarekin bat.

Hori horrela, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko abenduaren 29an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzea.

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen agindu hauek aldatu dira eta ondoren azaldu bezala gelditu dira:

Bat.-4. artikuluko 2. idatz-zatia.

2. Ondoko hauek enpresa edo lanbide jarduera baten barrenean egintzat hartuko dira:

a) Merkataritza sozietateek egindako ondasun-emateak eta zerbitzu-emateak, enpresaburu edo profesional izaera baldin badute.

b) Subjektu pasiboen enpresa edo lanbide ondarea osatzen duten ondasun edo eskubideak osorik edo partez hirugarrenei eskualdatzea edo haren erabilera lagatzea, are zergari lotua egotea dakarren jarduera ekonomikotik gelditzearen ondorioz egindakoak.

Bi.-5. artikuluko 1. idatz-zatia.

1. Foru lege honetan xedatutakoaren ondoriotarako, ondoko hauek hartuko dira enpresaburu edo profesionaltzat:

a) Artikulu honetako hurrengo idatz-zatian zehazten diren enpresa edo lanbide jarduerak egiten dituzten pertsona edo entitateak.

Dena dela, bakar-bakarrik ondasun-emateak edo zerbitzu-emateak dohainik egiten dituztenak ez dira enpresaburu edo profesionaltzat hartuko, hurrengo letran ezartzen dena deusetan galarazi gabe.

b) Merkataritza sozietateak, kontrakoa frogatu ezean.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR