1/2013 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, otsailaren 13koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 32. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateak, balio erantsiaren gaineko zergaren esparruan bere tributu-ahalmena erabiliz, Estatuan unean-unean indarra duten oinarrizko printzipio, funtsezko arau eta arau formal berak aplikatu behar ditu; hala ere, aitorpena eta diru-sarrerak egiteko bere ereduak onesten ahalko ditu.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 54.1 artikuluan, Nafarroako Gobernuaren araugintzarako ahalmena erregulatzean ezartzen duenez, tributu-araubide erkidearen aldaketa batek behartzen badu, Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoarekin bat, Estatuan indarra duten arau funtsezko eta formazko berberak Foru Komunitatean aplikatzera, Nafarroako Gobernuak tributu arloko foru legeak aldatzeko behar diren foru lege mailako arauak eman ditzake, Nafarroako Parlamentuak eskuordeturik. Aipatu 14/2004 Foru Legearen 54.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuaren xedapenei, aipatu legegintzarako eskuordetzearen ondorio direnean, "tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretu" izena emanen zaie.

Abenduaren 27ko 16/2012 Legeak, finantza publikoak sendotu eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko zenbait tributu neurri hartzen dituenak, eta abenduaren 27ko 17/2012 Legeak Estatuko 2013ko Aurrekontu Orokorrei buruzkoak, aldaketak egin dituzte zenbait zergatan, besteak beste balio erantsiaren gaineko zergan, helburu nagusi batekin, alegia, barruko antolamendua Europar Batasuneko araudira eta jurisprudentziara egokitzea; hori dela eta, beharrezkoa da foru legerian ere egokitzea.

Horrela, arau horiek ezartzen dute berariaz ondasun erkidegoek sustatutako higiezinak erkidegoko kideei esleitzea ondasun entregatzat hartuko dela, haien partaidetza kuotaren proportzioan.

Bigarrenik, finantza errentamenduetako erosteko aukeraz baliatzean egindako eraikin entregetan salbuespenak mugatzen dira, gutxienez hamar urteko iraupeneko kontratua dutenetara.

Horrez gain, salbuespenak aldatu dira legez aitortutako irabazi asmorik gabeko erakundeek edo entitateek beren kideei zuzenean ematen dizkieten zerbitzuetan, bai eta interes ekonomikoko batasunek eta elkarteek beren kideei emandakoetan ere.

Izaera sozialeko entitateen kasuan, izaera aldez aurretik aitortu beharraren ordez, borondatezko eskaera eginen da, eta salbuespenak aplikatuko dira kalifikazioa lortu ala ez.

Batasunaren barruko zenbait eragiketaren sorrarazpen kasuak aldatu dira, eta adierazten da eragiketa horietan, oro har, sorrarazpena gertatuko dela bidalketa edo garraioa egin eta hurrengo hilabeteko 15ean, baina faktura lehenago luzatzen bada sorrarazpena bidalketarekin batera eginen da.

Bestalde, zerga-oinarriaren esparruan ezartzen da epekako eragiketetan aski izanen dela epeetako baten kobrantza premiatzea oinarria alda dadin.

Esparru horretan bertan, aldaketa argigarri batzuk egin dira, enpresaburu gisa jarduten ez duten eta tributu zorra ordaindu gabe duten hartzaileei fakturak zuzentzen zaizkien kasurako, ez daitezen zordun bihurtu Administrazioarekin.

Azkenik, aipatu beharra dago 19/1992 Foru Legearen artikulu batzuetan egindako aldaketa sorta bat, fakturazioaren arloko betebeharrei dagokienez, barne araudia Europar Batasunak gai hauei buruz emandako zuzentarauetara egokitzeko, besteak beste, faktura ordezten duten dokumentuak luzatzeko aukera kentzea eta paperezko fakturek eta faktura elektronikoek tratu berdina izatea.

Adierazitakoarekin bat, beharrezkoa da Foru Komunitateak Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legeari dagozkion aginduak balio erantsiaren gaineko zergari buruzko araudiak araubide erkidean izan duen aldaketara egokitzea.

Aipatu legegintzarako eskuordetzea baliatuz, tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretu bidez ematen da 19/1992 Foru Legea aldatzeko behar den araua, 14/2004 Foru Legearen aipatu 54.1 artikuluari jarraituz.

Foru arauak eta Estatuan parekoa denak indarra hartu eta eragina batera izan dezaten, berariaz xedatu da 19/1992 Foru Legean egindako aldaketek zer egunetatik aurrera izanen duten eragina; bestetik, 14/2004 Foru Legearen 54.4 artikuluaren arabera, atzerako eragina izaten ahalko dute, harmonizazioaren xedeko araubide erkidegokoekin batera indarra har dezaten.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta bi mila eta hamahiruko otsailaren hamahiruan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Foru Legea aldatzea.

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen agindu hauek aldatu dira, eta ondoren azaldu bezala gelditu:

Bat.-8.2 artikulua, bigarrena.

"Bigarrena. Zergaren subjektu pasiboek beraien enpresa edo lanbide ondaretik elkarte, ondasun komunitate edo edozein motatako entitateei egindako diru bidezkoak ez diren ekarpenak, eta horien likidazio edo desegite oso edo hein batekoa dela eta, izaera honetako esleipenak, ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergako "egintza juridiko dokumentatuak" eta "sozietate eragiketak" kontzeptuak erregulatzen dituzten arauei jarraikiz behar den...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR