13/1998 FORU LEGEA, urriaren 6koa, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak arautzen dituen azaroaren 17ko 16/1986 Foru Legea aldatzen duena

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela:

FORU LEGEA, NAFARROAKO PARLAMENTURAKO HAUTESKUNDEAK ARAUTZEN DITUEN AZAROAREN 17KO 16/1986 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak arautzen dituen azaroaren 17ko 16/1986 Foru Legeak, 12.1 artikuluan, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak Hausteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoak ezarririko epeetan deituko direla xedatzen du, lau urtean behin, maiatzeko laugarren igandean izan daitezen.

1999an, egun hori maiatzaren 23a izanen da, baina ekainaren 13an Europako Parlamenturako hauteskundeak egin behar direnez, Estatuak egokitzat jo du Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa aldatzea, udal eta autonomi hauteskundeak eta Europako Parlamenturakoak bildu eta batera egin ahal daitezen. Horretarako ekainaren 15eko 3/1998 Lege Organikoa aldarrikatu du, lege hari bosgarren xedapen gehigarri bat gaineratzen diona. Horrek agintzen duenez, urte berean, lau hilabete baino gutxiagoko epean, maiatzeko laugarren igandean egin behar diren autonomi hauteskundeak eta Europako Parlamenturako hauteskundeak direnean, hauteskundeak egun berean deitu eta eginen dira, hots, Europako Parlamenturako hauteskundeei dagokien egunean.

Horregatik azaroaren 17ko 16/1986 Foru Legea aldatzea beharrezkoa da, salbuespen bera sartzeko.

Bidezko da, halaber, Nafarroako Parlamenturako Hauteskundeei buruzko Foru Legean Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoko 131.2 artikuluak gastuei ezartzen dien muga sartzea, gastuen baimena eta dirulaguntzen kitapena agindu harekin bat etor daitezen.

Gainera, Foru Lege honek zehaztu egiten ditu alderdi politikoek, federazioek eta koalizioek Kontuen Ganbaran aurkeztu beharko dituzten agiriak, horrek aurkezten zaizkion hauteskunde-kontabilitateak egokitasunez eta gardetasunerako bermerik handienaz ikuska ditzan.

Azkenik, 16/1986 Foru Legeko xedapen iragankorra kendu egiten da. Izan ere, aldarrikatu zenean, aldi baterako zentzua izan zuen, baina gaur egun ez. Gainera, denborazko eperik ezartzen ez duenez, liskarrak sor litezke interpretatzean.

  1. artikulua. Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak arautzen dituen azaroaren 17ko 16/1986 Foru Legeko 12. artikuluko 1. idazatiari beste lerroalde bat gaineratzen zaio, eduki hau izanen duena:

    Urte berean, gehienez ere lau hilabeteko epean, Nafarroako Parlamenturako eta Europako Parlamenturako hauteskundeak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR