23/2012 FORU LEGEA, abenduaren 26koa, Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK,

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ONDAREAREN GAINEKO ZERGARI BURUZKO AZAROAREN 19KO 13/1992 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Foru lege honek Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen hiru artikulu aldatzen ditu.

Murriztu egiten ditu subjektu pasiboaren ohiko etxebizitzagatiko salbuespenaren zenbatekoa eta ohiko etxebizitzan aplika daitekeen salbuespenaren gutxienekoa, eta aitorpena aurkeztera behartzen duen ondasunen edo eskubideen balioaren zenbatekoa ere jaitsi egiten du.

Artikulu bakarra.

Bat.-Ondarearen gaineko Zergari buruzko 13/1992 Foru Legearen 5. artikuluko 7. idatz-zatia aldatzen da. Hona testu berria:

"7. Subjektu pasiboaren ohiko etxebizitza, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 62. artikuluan definitzen denaren arabera (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), 250.000 euro arte gehienez ere".

Bi.-Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 28. artikuluko 3. idatz-zatia aldatzen da. Hona testu berria: "28. artikulua. Likidazio-oinarria.

  1. Likidazio-oinarria kalkulatzeko, salbuetsita dagoen gutxienekoagatik zerga-oinarria 311.023,76 euro murriztuko da.

  2. Aurreko idatz-zatian ezarritakoa aplikatzekoa izanen zaie tributuak bai betebehar pertsonalarengatik bai betebehar errealarengatik ordaintzen dituzten subjektu pasiboei."

Hiru.-Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 36. artikulua aldatzen da.

"36. artikulua. Aitorpena aurkezteko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR