4/2010 FORU LEGEA, apirilaren 6koa, Garapenaren aldeko lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako,

FORU LEGEA, GARAPENAREN ALDEKO LANKIDETZARI BURUZKO MARTXOAREN 9KO 5/2001 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Parlamentuak Garapenaren aldeko lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legea onetsi zuen 2001. urtean, Nafarroako Foru Komunitateak garapen bidean dauden herrialdeekin elkartasunez jokatzeko politika publikoa arautzeko.

Nafarroako Lankidetzarako lehenengo Plan Zuzentzaileak bere ildo estrategikoen artean kudeaketaren kalitatea hobetzea sartu du, eta beste helburu estrategiko batzuen ondoan dago Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren aldeko diru-laguntzen arloan indarra duen araudia egokitu eta garatzea.

Xede horretarako, beharrezkoa da Garapenaren aldeko lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legea gaur egungo egoerari egokitzea, zenbait agindu aldatuz. Hala, IV. kapitulua moldatuko da lehenik, Nafarroako Lankidetzarako Plan Zuzentzailearen arabera egokitzeko, bertan lankidetzarako aurreikusi diren modalitateak eta baliabideak jasoz. Halaber, ekitatearen printzipioa jaso da, jada ezarrita zegoen eraginkortasunaren printzipioaz gainera, garapenerako laguntza ofizialaren izaera banatzailea kontuan hartuta. Kapitulu horretan berean sartu dira garapenerako lankidetzari dagokionez diru-laguntzen arloan beharrezkoak diren espezialitateak, laguntza hauek eraginkorragoak izan daitezen eta onuradunentzat bideragarriagoak.

  1. kapituluan lankidetzarako eragiletzat jotzen dira garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak, lankidetzarako funtsen 100eko 95 baino gehiago erakunde horiek kudeatzen baitituzte. Gainera, erakunde horiek nahitaezkoa izanen dute Kanpo Arazoetarako eta Lankidetzarako Ministerioko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan inskribatuta egotea, funts publikoak lortu nahi badituzte.

    Zerga arloan, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen zerga araubidea fundazioen araubidearekin (uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean arautuarekin) parekatu da.

  2. kapituluan estilo eta argitasun arrazoiengatik egin dira aldaketak, eta mugatu egin dira lankidetzarako kontu-sailekin ordaintzen ahal diren gastuak.

    Azkenik, VII. kapitulua aldatu da, garapenaren nazioarteko lankidetzaren arloko arau-hausteak eta zehapenak eguneratzeko, bai isunen zenbatekoak bai zehapen prozeduraren erregulazioa.

    Artikulu bakarra.-Garapenaren aldeko lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legea aldatzea.

    Garapenaren aldeko lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legean aldaketa hauek egin dira:

    Bat.-Honela idatzita agertuko da 3.h) artikulua:

    "h) Garapenerako lankidetzaren arloan eskumenak dituzten Nafarroako administrazio publiko guztiak elkarlanean arituko dira, guztiek batera eskura dituzten baliabide publikoak ahalik eta hobekien aprobetxatzeko".

    Bi.-Honela idatzita agertuko da 10. artikulua:

    10. artikulua. Nafarroako Garapenaren aldeko Kontseilua.

    Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseilua Administrazioaren kide anitzeko organo aholku-emaile eta parte-hartzailea da, Nafarroako Foru Komunitatearen nazioarteko garapenerako lankidetzaren arloko politika zehazterakoan.

    Hiru.-Honela idatzita agertuko da 11. artikulua:

    11. artikulua. Kontseiluan ordezkariak izanen dituzten entitateak edo organoak.

    1. Kontseiluak departamentu eskuduneko kontseilaria izanen du buru eta honakoek izanen dute eskubidea bertan ordezkaritza izateko: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa, zeinak ez baitu inolaz ere izanen kideen gehiengoa; Parlamentuko taldeak (Nafarroako Parlamentuko kide diren edo ez diren ordezkarien bidez); Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa; Nafarroan dauden unibertsitateak; Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten sindikatuak eta enpresa elkarteak eta Nafarroako garapenerako lankidetzako gobernuz kanpoko erakundeak.

    Nafarroako garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen kasuan, haien ordezkaritza Nafarroako garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen Koordinakundearen barruan hautatuko da.

    Kontseiluko kideak izendatzean, gizonen eta emakumeen ordezkaritza paritarioa sustatuko da.

    2. Kontseiluak lehendakariorde bat ere izanen du, kontseiluak berak hautatuko duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkari ez direnen artetik.

    3. Kontseiluaren barruan Batzorde Iraunkorra eratuko da. Beste batzorde edo lan taldeak ere eratu ahalko dira.

    4. Kontseiluaren osaketa, antolamendua eta jardunbidea erregelamendu bidez ezarriko dira, Kontseiluan ordezkaritza duten erakundeak entzun ondoren.

    5. Batzorde Iraunkorraren eta, kasua bada, batzordeen eta lan taldeen osaketa, antolamendua eta jardunbidea Kontseiluaren erabaki bidez ezarriko dira, lehendakariaren proposamenari jarraikiz.

    6. Kontseilua biltzen ahal izanen da gizarte entitateen ordezkaritzak eskatuta, erregelamendu bidez ezarriko denari jarraikiz.

    7. Kontseiluak zilegi izanen du garapenerako lankidetzaren arloko adituen aholkularitza eskatzea.

    Lau.-IV. kapituluaren izenburua honako hau izanen da:

    IV. KAPITULUA

    Baliabideen esparrua

    Bost.-Honela idatzita agertuko da 13. artikulua:

    "13. artikulua. Garapenerako lankidetzaren modalitateak.

    Nafarroako administrazio publikoak, garapenerako lankidetzaren esparruan, modalitate hauen bidez arituko dira:

    1. Lankidetza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR