38/2013 FORU LEGEA, abenduaren 28koa, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZENBAIT ZERGA ALDATU ETA BESTE TRIBUTU-NEURRI BATZUK HARTZEARI BURUZKOA.

Lehenengo artikulua.–Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren manu hauek (Testu Bategina ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen) honelako idazketa izanen dute:

Bat.–7.a) artikulua, azken lerroaldea. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

“Aurreko lerroaldean ezartzen den salbuespenak ondoko baldintzak izanen ditu: subjektu pasiboak, lan sozietate batean edo lan elkartuko kooperatiba batean integratu bada edo merkataritza entitate baten kapital sozialari ekarpen bat egin badio, akzioari edo partaidetzari bost urtean eutsi beharko dio eta, langile autonomoa bada, denbora berean eutsi jarduerari”.

Bi.–7.h) artikulua, azken lerroalde bat gehitzea. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

“Salbuetsita egonen dira, orobat, atzerriko unibertsitateetan Master programak egiteko Nafarroa Bekak”.

Hiru.–17.2.a) artikulua. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

“a) ehuneko 40, bi urte baino gehiagoko sortze aldia duten etekinetarako (aldian-aldian edo behin eta berriz jasotzen direnak ez badira), eta erregelamendu bidez denboran modu irregular nabarmenean jasotakotzat jotzen direnetarako. Etekin horiek zatika kobratzen badira, sortze aldia kalkulatzeko kontuan hartuko da zenbat urtez izan den zatikatze hori, erregelamenduak agintzen duen moduan betiere.

Dena den, lan-harreman arrunt edo bereziaren edo 14.2.c) artikuluak aipaturiko merkataritza-harremanaren edo bi horien iraungipenetik eratorritako lan-etekinen kasuan, murrizketa hori ez da aplikatuko, etekin horien zenbatekoa 300.000 eurokoa edo gehiagokoa denean.

Aurreko lerroaldean ezarritakoaren ondorioetarako, zenbatu beharreko lan etekinaren zenbateko osoa honako hauen batuketa aritmetikoaren bidez zehaztuko da: alde batetik, enpresatik bertatik edo sozietateen taldeko beste enpresa batzuetatik (horietan Merkataritza Kodearen 42. artikuluan aurreikusitako inguruabarrak izan behar dituzte) ateratzen diren lan etekinak, zenbat zergaldiri egozten zaizkion kontuan hartu gabe, eta, bestetik, salbuetsia egon daitezkeen diru kopuruak”.

Lau.–25.1.a) artikulua. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

  1. Erdiesteko beharrezko direnak. Aipatutako ondasun edo eskubideak erosi edo hobetzeko inbertitutako besteren kapitalen interesengatik eta gainerako finantzaketa gastuengatik kendu beharreko zenbateko osoa, baita higiezina konpondu eta mantentzeko gastuengatikoa ere, ez da izanen, ondasun edo eskubide bakoitzean, ondasun higiezina edo eskubidea lagatzeagatik lortutako etekin osoak baino handiagoa. Soberakinaren kenkaria hurrengo lau urteetan egin ahalko da, letra honetan ezarritakoarekin bat”.

    Bost.–25.2. artikulua. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

    “2. Etxebizitzarako diren ondasun higiezinen errentamenduetan, aurreko idatz-zatian adierazitakoari jarraikiz kalkulatutako etekin garbi positiboa ehuneko 40 murriztuko da. Ondorio horietarako, etxebizitzatarako erabiltzen diren ondasun higiezinen errentamendutik ateratzen diren kapital higiezineko etekinen artean sartzen dira sozietate publiko instrumentalaren bitarteko errentamenduari lotzen zaizkion etxebizitzen titularrek lortutako etekinak, arau hauen arabera: Nafarroan Etxebizitza izateko eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 13. artikulua, eta Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituen irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 77. artikulua.

    Subjektu pasiboak aitortutako etekinetan soilik aplikatuko da murrizketa”.

    Sei.–26. artikulua. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

    “26. artikulua. Gozamena ahaidetasuna dagoenean.

    Higiezinen gaineko gozamen eskubideak eratzen direnean ezkontidearen, bikotekide egonkorraren edo hirugarren mailara arteko (hori barne) ahaideen alde, etekin garbia ez da Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren ondorioetarako higiezinak duen balioa baino txikiagoa izanen eta, hala behar izanez gero, aurreko artikuluaren 3. idatz-zatian ezarritako murrizketa aplikatuko zaio etekin horri”.

    Zazpi.–55.1.4 artikulua, azken lerroalde bat gehitzea. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

    “Mendekotasuneko aseguru kolektiboak direnean, 1988ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legearen 77. artikuluari jarraikiz eratuak, aseguruaren hartzaile gisa enpresa besterik ez da agertuko, eta aseguratu eta onuradun izaera langileari egokituko zaio. Enpresak aseguru kontratu horiengatik ordaintzen dituen primek murrizketako muga berekia eta independentea izanen dute, urtean 5.000 eurokoa”.

    Zortzi.–55.1.7 artikulua. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

    “7.

  2. Aurreko puntuetan jasotzen diren murrizketen multzoaren gehieneko muga ondoren finkatzen diren kopuruetatik txikiena izanen da:

    a’) Norberak ekitaldian jasotako lanaren etekin garbien eta enpresa eta lanbide jardueren etekinen baturaren ehuneko 30.

    Nolanahi ere, berrogeita hamar urtetik gorako partaide edo mutualisten kasuan, aurreko portzentajea ehuneko 50 izanen da.

    b’) 8.000 euro urtean.

    Berrogeita hamar urtetik gorako partaide edo mutualisten kasuan, aurreko zenbatekoa 12.500 eurokoa izanen da.

  3. Gainera, muga bereki eta independente gisa, urteko 5.000 euro enpresek mendekotasuna estaltzeko ordaindutako aseguru kolektiboen primetarako; hau da, aurreko zenbakiko azken lerrokadak aipagai dituen aseguru horien primetarako.

  4. Aurreko a) eta b) letretan ezarritako mugak banan-banan eta bereizita aplikatuko zaizkio familia unitateko subjektu pasibo bakoitzari”.

    Bederatzi.–55.5. artikulua. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

    “5. Ondorengo eta aurreko ahaideak, beste ahaide batzuk eta desgaitasuna duten pertsonak zaintzeagatik.

    Familiaren etxean honako pertsona hauek zaintzen lan egiten dutenekin formalizatutako kontratuen ondorioz Gizarte Segurantzari egiten zaizkion kotizazioengatik subjektu pasiboak zergaldian ordaindutako kopuruak:

  5. Hamasei urtetik beherako ondorengoak.

  6. Subjektu pasiboari artikulu honen 4.1 idatz- zatiko a) eta c) letretan ezarritako gutxieneko familiarra aplikatzeko eskubidea ematen dioten pertsonak, edo hamahirugarren xedapen iragankorrean ezarritako moduan pertsona lagundutzat hartzen diren ahaideengatiko murrizketa aplikatzekoa ematen dutenak.

  7. Ezkontza bidezko aurreko ahaideak, anai-arrebak eta osaba-izebak, artikulu honen 4.1 idatz-zatiko a) edo c) letretan aurreko ahaideentzat ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte.

    Murrizketa hau aplikatu ahalko da, orobat, subjektu pasiboa bera zaintzeko sinatutako kontratuen kasuan, baldin eta hirurogeita bost urte edo gehiago baditu edo egiaztatzen badu bere minusbaliotasun maila ehuneko 65ekoa edo handiagoa dela”.

    Hamar.–59.3. artikulua. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

    “3. Epailearen erabakiarengatik beren seme-alaben mantenurako urtesariak ordaintzen dituzten subjektu pasiboek, haien zenbatekoa likidazio-oinarri orokorretik beherakoa denean, 1. idatz-zatian ezarritako eskala bereizirik aplikatuko dute elikagaietarako urtesarien zenbateko osoan eta likidazio-oinarri orokorraren gainerakoan.

    Aurreko lerroaldean xedatutakoa ez da aplikatuko zaintza partekatuko kasuetan”.

    Hamar bis.–62.4 artikulua. Dohaintzengatiko kenkariak. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

    “Fundazioen eta Babes Jardueren Tributu Araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean aurreikusitakoak.

    Trataera bera izanen dute beren seme-alabek ikasten duten ikastetxe itunduetako irakaskuntza-kooperatibei subjektu pasiboek eginiko dohaintzek. Dohaintza horiek, betiere, aipatutako 10/1996 Foru Legearen 33. eta 41. artikuluetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte”.

    Hamar ter.–62. artikuluari 12. idatz-zati bat gehitzea. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

    “12. Biomasa-instalazio termikoetan inbertitzeagatiko kenkariak.

    Erregai gisa biomasa erabiltzen duten eraikinetako instalazio termikoetan egindako inbertsioek, instalazio horiek enpresa- nahiz lanbide-jarduerei atxikita ez daudenean, eskubidea emanen dute inbertsio horien zenbatekoaren ehuneko 15eko kenkaria aplikatzeko.

    Horretarako, beharrezkoa izanen da energiaren arloko organo eskudunak egin diren inbertsioen zenbatekoari buruzko ziurtapen-txosten bat eman dezala, non, halaber, ziurtatuko baita instalazioak zerbitzuan jarri direla Eraikinetako Instalazio Termikoei buruzko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.

    Kenkariaren oinarria txosten horretan ziurtatutako inbertsioen zenbatekoaren arabera finkatuko da, eta 64.1 artikuluan aipatzen den mugari dagokionez eraginetarako hartuko da kontuan.

    Aipatutako instalazioak enpresa- edo lanbide-jarduerei atxikita baldin badaude, kenkaria aplikatuko da sozietateen gaineko zergari buruzko araudian ezarritakoaren arabera eta artikulu honetako 3. atalean ezarritakoarekin bat”.

    Hamar quater.–64.1. artikulua. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

    “1. 62. artikuluko 4. eta 12. idatz-zatietan aipatzen diren kenkarien oinarrien baturak ez du gaindituko subjektu pasiboaren likidazio-oinarriaren ehuneko 30a”.

    Hamaika.–75. artikulua. Zazpigarrena. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

    “Zazpigarrena. 71.1.c) artikuluan aipatzen diren familia unitateen kasuan, aitari edo amari dagokion gutxieneko pertsonala (55.3 artikulua) 2.400 euro handituko da. Igoera hori ez da gertatuko aita eta ama elkarrekin bizi badira eta zaintza partekatuko kasuetan”.

    Hamabi.–78.8 artikulua. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

    “8. Subjektu pasiboak etxebizitza aldatzeagatik hori izateari uzten badio, egotzi gabeko errenta guztiak zerga horrengatik aitortu behar den azken zergaldiari dagokion zerga-oinarrian sartu beharko dira, erregelamendu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR