71/2012 FORU DEKRETUA, uztailaren 25ekoa, irakaskuntza arloko zuzendaritza lanpostuaren osagarriaren esleipena arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 105. artikuluan ezarritakoarekin bat, 1997ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 31ko 1/1997 Foru Legearen hamabosgarren xedapen gehigarrian dago ezarririk irakaskuntza arloko zuzendaritza lanpostuaren osagarriaren esleipena ikastetxeetako pertsona bakarreko gobernu lanpostuentzat, baita haren zenbatekoa ere.

2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 19/2011 Foru Legearen hamalaugarren xedapen gehigarriak baimena ematen dio Nafarroako Gobernuari irakaskuntza arloko zuzendaritza lanpostuaren osagarriaren esleipena aldatzeko, lanpostu horien ezaugarriak eta kopurua aztertu ondoren, betiere gastu osoa handitzea ekartzen ez badu azterlan horrek.

Hezkuntza Departamentuak egindako azterlana ikusita, foru dekretu honen espedientean dagoena, eta aipatutako xedapen gehigarrian langileria gastuari eusteko jasotzen den printzipioa errespetatuta, bidezkoa da berrikustea irakaskuntza arloko zuzendaritza lanpostuaren osagarria, Hezkuntza Departamentuari atxikitako ikastetxeetan dauden halako lanpostuei esleitzen zaiena.

Arlo honetan arauak sakabanatuta samar badaudenez, antzeko izaerako lanpostuei beste osagarriak esleitzen zaizkielako (ez baitira ikastetxeak, Hezkuntzari buruzko uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 14. artikuluan eta harekin bat datozenetan zehazten den zentzuan), eta kasu batzuetan lege mailako arau baten bidez erregulatu direlako eta, beste batzuetan, berriz, erregelamendu mailako arau baten bidez, foru dekretu honek horiek guztiak arautzen ditu, kasu batzuetan aipatutako Aurrekontuei buruzko Foru Legearen baimena baliatuta, eta besteetan, erregelamendu bidez aldatzen den gaia delako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 105.1 artikuluak honako hau ezartzen du: "Irakaskuntza arloko zuzendaritza lanpostuaren osagarria, ikastetxeetako pertsona bakarreko gobernu organoei eta izaera berdineko beste lanpostuei esleituko zaie." Hori dela eta, irakaskuntza arloko zuzendaritza lanpostuen antzeko izaera duten beste lanpostuen osagarriaren esleipena ere aldatzen da foru dekretu honetan, hala nola Zubiarte Euskaltegiko zuzendaritza lanpostuak, edo baliabide zentroetakoak eta irakasleentzako laguntza zentroetakoak.

Labur beharrez, foru dekretu honen helburua da irakaskuntza arloko zuzendaritza lanpostuaren osagarriaren esleipen guztiak arautzea, bai ikastetxeetako pertsona bakarreko gobernu organoentzakoak bai antzeko izaera duten beste lanpostuentzakoak. Hori dela eta, ulertu behar da ezen, eta hala zehazten da lehenengo xedapen gehigarrian, foru dekretu honek indarra hartzen duenez geroztik, eranskinean zehazten diren lanpostuek eta ez bestek izanen dutela esleiturik irakaskuntza arloko zuzendaritza lanpostuaren osagarria...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR