213/2011 FORU DEKRETUA, irailaren 21ekoa, Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Garapenaren aldeko lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legeak araututako jarduketen bidez, Nafarroako Foru Komunitateak bere egiten du beste herrialde batzuekin lankidetzan aritzeko erantzukizuna, haien garapen integrala bultzatzeko, hango herritarren bizi baldintzak hobetzen laguntzeko eta pobretasun egoerak arindu eta zuzentzeko, giza garapen solidario eta egonkorra bultzatuz, askatasun kuota handiagoak eta hazkunde ekonomikoaren fruituen banaketa zuzenagoa barne direla.

Legearen 10. artikuluan ezartzen da Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseilua dela administrazioaren kide anitzeko organo aholku-emailea eta nazioarteko lankidetzaren politikan parte hartuko duela; 11. artikuluan, berriz, haren osaeran parte hartzeko eskubidea duten entitate edo organoak zein diren ezartzen da. Azkenik, 12. artikuluan, kontseiluaren eginkizunak ezartzen dira.

Gerora, aipatu kontseiluaren gauzatzea arautu zen, maiatzaren 13ko 100/2002 Foru Dekretuaren bidez.

Apirilaren 6ko 4/2010 Foru Legeak partez aldatu zuen martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legea; besteak beste, 10. artikulua aldatu zuen, Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluari buruzkoa. Idazketa berriaren arabera, kontseilua elkarrizketarako eta aholkurako gunea da, eta sustatzen diren jarduketei buruz gogoeta egiteko eta aholku emateko balio du, arlo ezberdinetatik egiten diren ahaleginak batze aldera. Halaber, 11. artikulua, hots, kontseiluaren osaerari buruzkoa, aldatu zen.

Bestalde, apirilaren 6ko 4/2010 Foru Legearen azken xedapenetan bigarrenak adierazten duenez, erregelamendu bat onetsi beharko da Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluaren osaera berria eta funtzionamendua arautzeko.

Hori horrela izanik, beharrezkoa da organo horren erregulazioa araudien berrikuntzetara egokitzea.

Horrenbestez, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren adostasunarekin, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko irailaren 21ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru dekretu honen xedea da Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzea.

  2. artikulua. Izaera eta atxikipena.

  3. Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseilua administrazioaren kide anitzeko organo aholku-emailea da, bai eta Nafarroako Foru Komunitateak garapenerako nazioarteko lankidetzaren arloko politika zehazteko duen organo parte-hartzailea ere.

  4. Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseilua atxikiko zaio garapenerako lankidetzaren arloan eskumena duen departamentuari.

  5. artikulua. Kontseiluaren eginkizunak.

  6. Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Nafarroako administrazio publikoei aholkua eta laguntza ematea garapenerako nazioarteko lankidetzaren arloan.

    2. Garapenaren aldeko lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearen 17. eta 18. artikuluetan aurreikusitako plan zuzentzaileen eta programa operatiboen txostenak egitea, plan eta programa horiek Nafarroako Gobernuari igorri baino lehen.

    3. Garapenerako lankidetzari eragingo dioten legeen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR