112/2013 FORU AGINDUA, abuztuaren 5ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 8ko 52/2012 Foru Agindua aldatzen duena. Hartan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura ezarri zen osasun laguntzaz kanpoko atalen eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez, Osasun Departamentuari atxikitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horien 13.2 artikuluak ezartzen du Osasuneko kontseilariaren foru aginduz ezarriko direla laguntza zerbitzuak, atalak eta unitateak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 8ko 52/2012 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura ezarri zen osasun laguntzaz kanpoko atalen eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen mailan.

Uztailaren 24ko 43/2013 Foru Dekretuaren bidez uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretua aldatu zen (uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen). Egituran egindako aldaketak beharrezkoa egiten du Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 8ko 52/2012 Foru Agindua aldatzea (haren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura ezarri zen osasun laguntzaz kanpoko atalen eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen mailan).

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluak ezarritakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 8ko 52/2012 Foru Aginduaren artikulu bakarra aldatzen da ondoko alderdi hauetan (foru agindu haren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura ezarri zen osasun laguntzaz kanpoko atalen eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen mailan):

Bat.–Bigarren ataleko 1. puntuko d) letra kentzen da.

Bi.–Bigarren ataleko 16. puntua kentzen da.

Hiru.–Hirugarren ataleko 1. puntuko b) letra kentzen da, baita 2. puntuko n) letra ere.

Lau.–Hirugarren ataleko 4. puntua kentzen da.

Bost.– Laugarren ataleko 1. puntuko l), m), n) eta ñ) letrak kentzen dira.

Sei.–Seigarren ataleko 3. puntua aldatzen da. Hona hemen testu berria:

“3. Eriarekiko Harremanetarako Zerbitzuaren egitura.

Eriarekiko Harremanetarako Zerbitzuak osasun laguntzaz kanpoko unitate hauek ditu bere egituran:

  1. Hautemandako Kalitatearen Unitatea.

  2. Nafarroako Ospitaleguneko Eriaren Arretarako Unitatea.

  3. Reina Sofía Ospitaleko Eriaren Arretarako Unitatea.

  4. Beste zentro batzuetako Eriaren Arreta Koordinatzeko Unitatea”.

    Zazpi.–Seigarren ataleko 3.bis puntua eransten da. Hona hemen testu berria:

    “3.bis. Hautemandako Kalitatearen Unitatearen eginkizunak.

    Hautemandako Kalitatearen Unitateak eginkizun hauek beteko ditu:

  5. Laguntza zerbitzuak erabiltzen dituzten herritarren gogobetetasunari buruzko analisi eta azterketak egitea, eta erabiltzaileen arretarako programak prestatzea.

  6. Zentroei laguntza ematea berrikuntzaren atzipen aktiborako proiektuak ezarri eta horien jarraipena egin behar denean, eta proiektu horiek gauzatzeko ere laguntza ematea zentroei.

  7. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eriaren arretarako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR