416/2013 FORU AGINDUA, abenduaren 20koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, honako foru agindu hauek aldatzen dituena: 219/2008 Foru Agindua, abenduaren 16koa; 223/2011 Foru Agindua, abenduaren 27koa, eta 231/2013 Foru Agindua, ekainaren 18koa. 219/2008 Foru Aginduaren bidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako lan etekinen, enpresa eta lanbide jarduera batzuen, sarien eta errenta-egozpen batzuen atxikipen eta konturako diru-sarreren urteko laburpenerako 190 eredua onetsi zen. 223/2011 Foru Aginduaren bidez, 193 eredua onetsi zen, ondasun higigarrien kapitalaren zenbait etekinengatik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarako eta, zenbait errentarengatik, Sozietateen gaineko Zergarako eta establezimendu iraunkorrei dagokien Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergarako egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena aurkezteko. Halaber, azaroaren 24ko 208/2008 Foru Aginduaren bidez onetsitako 196 ereduaren diseinu fisiko eta logikoak aldatu ziren. ...

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

190 eredua Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako lan etekinen, enpresa eta lanbide jarduera batzuen, sarien eta errenta-egozpen batzuen atxikipen eta konturako diru-sarreren urteko laburpenerako erabiltzen da. Eredu horretan, berariaz bereizten da ordainketa bakarreko langabezia-prestazioen eta gainerako errenta salbuetsien aitorpena. Hona, horrela jokatzeko arrazoia: zergak zuzen kudeatze aldera, zerga-administrazioen arteko informazio trukerako errenta horien artean desberdintzea erabaki da; izan ere, Nafarroan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Testu Bateginaren 7.a) artikuluaren arabera, errenta horiek erabat salbuetsiak bazeuden ere (testu bategina ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), Estatuan 15.500 euro artekoak bakarrik salbuesten ziren, azaroaren 28ko 35/2006 Legeari jarraikiz.

Alabaina, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioak dituen uztailaren 26ko 11/2013 Legearen bidez, aldatu egin da 35/2006 Legearen 7. artikuluko n) letra, honela: lehenago ordainketa bakarreko langabezia-prestazioen salbuespenari aplikatu beharreko 15.500 euroko muga kendu da. Gorago aipatutako 11/2013 Legearen bidez, ekintzaileei laguntzeko eta enpleguaren sorrera eta hazkundea sustatzeko neurriak hartu ziren.

Horrenbestez, kasuan kasuko erakunde kudeatzaileak 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera aitortzen dituen ordainketa bakarreko langabezia-prestazioak erabat salbuetsiak daude tributu arloko bi araudietan ezarritako zerga ordaintzeaz. Hori horrela, 190 ereduan sartzearen ondorioetarako, L gakoa eta 13 azpigakoa erabiliko dira (ordainketa bakarreko langabezia-prestazioak), eta ereduko D gakoa hutsik geratuko da aipatu prestazioei dagokienez. Nolanahi ere, D gakoa mantendu beharko da 2013ko ekitaldiaren aurreko ekitaldietan bidegabeki jasotako prestazioen itzulketak aipatzeko, baldin eta bere garaian aipatu gakoa erabiliz aitortu baziren.

Era berean, 190 eta 193 ereduak aldatzen dira. 193 ereduari dagokionez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 27ko 223/2011 Foru Aginduaren bidez onetsi zen, ondasun higigarrien kapitalaren zenbait etekinengatik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarako eta, zenbait errentarengatik, Sozietateen gaineko Zergarako eta establezimendu iraunkorrei dagokien Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergarako egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena aurkezteko. Aipatu eredua aldatzearen arrazoia hauxe da: zergadunari argitzea zein den eredu horien...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR