13/2012 FORU DEKRETUA, martxoaren 7koa, Kulturaren Vianako Printzea Saria sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

1990ean, Nafarroako Gobernuak Kulturaren Vianako Printzea Saria sortu zuen eta, geroztik, urtero eman da kulturaren eremuan, batez ere Nafarroaren errealitateari loturik, nabarmendu diren pertsona eta erakundeen ibilbide baliotsua goraipatzeko. 1993tik aurrera eta etenik gabe, Borbondar Felipek, Asturiasko eta Vianako printzeak eman izan du saria, eta 2004tik aurrera, bere ezkonta urtetik aurrera alegia, Letizia andrea, Asturiasko eta Vianako printzesa izan du lagun.

2010ean, "Vianako Printzea" saria "Vianako Printzea" Nafarroako nazioarteko sarien barrenean gelditu zen, Elkartasunaren sariarekin eta sortu berria zen Mendekotasunaren Arretaren sariarekin batean, eta 2010eko eta 2011ko edizioetan, batera egin ziren hiru sarietarako deiak eta batera eman ziren.

Egungo egoera ekonomikoaren eta Nafarroako Gobernuak eta, oro har, erakunde publiko guztiek gastuak zorrotz eta austeritatez murrizteko hartutako irizpideen ondorioz, komenigarri da Kulturaren Vianako Printzea Saria lehen zuen formatura itzultzea, xumeagoa eta gastu txikiagokoa eta bi hamarkadatan erabilia izan baita; beraz, ongi errotutako tradizioa du. Bestalde, egoera horrek sariarentzat kopuru txikiagoa ezartzera eramaten du.

Horrenbestez, Lehendakariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko martxoaren 7ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. Kulturaren Vianako Printzea Saria sortzen da, eta urtero emanen da.

  2. Kulturaren esparruko pertsona edo entitate aipagarrien ibilbidea hartuko du aintzat Kulturaren Vianako Printzea Sariak; horretarako, arte plastikoen, musikaren, literaturaren eta abarren arloetan egindako sormen lanari begiratuko dio, baita zientziaren, teknikaren eta ikerketaren arloetan egindako lanari ere.

  3. Kulturaren Vianako Printzea Sariaren diru-zuzkidura Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura edo entitate laguntzaileekin sina litezkeen hitzarmenen kargura finantzatuko da.

    Sariaren diru zuzkidura 25.000 eurokoa izanen da 2012rako, eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak finantzatuko du bere gastuko kontu-sailen kargura, entitate laguntzaileekin sinatzen ahal diren hitzarmenak galarazi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR