464/1996 FORU AGINDUA, azaroaren 15ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Tuterako 'Anunciata' Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua ireki eta jarduteko baimena ematen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ikusirik ikastetxearen sustatzailearen izenean Delfina Rodríguez Vázquez andreak aurkeztuta Tuterako "Anunciata" zentroa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatu bezala ireki eta jarduteko baimena eskatuz egin den espedientea,

Irakaskuntza ez-unibertsitarioen alorreko eginkizun eta zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Administraziora eskualdatzeari buruzko abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuan ezarritakoaz baliatuz (1990-09-01eko EAO),

Erregimen orokorreko ikasketa ez-unibertsitarioak irakasten dituzten ikastetxeei gutxieneko baldintzak ezartzen dizkien ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuan (1991-06-26ko EAO) eta ikastetxe pribatuei Nafarroako Foru Komunitatean erregimen orokorreko ikasketa ez-unibertsitarioak irakasteko baimena emateko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuan (1992-08-3ko NAO) xedatutakoa ezarriz,

Nahitaezko denez, ikastetxeak berak zegokion egunean aurkeztutako proiektuaren arabera bere instalazioak berregituratzeko lanak burutu direla eta ekainaren 15eko 749/1995 Ebazpenaren bidez delako proiektua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza emango duten ikastetxeetarako indarreko legerian eskatzen diren gutxieneko baldintzetara egokitzen dela deklaratzen duela kontuan harturik eta Nafarroako irakaskuntza pribatuaren eskola plangintzaren esparru orokorrean Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzuak, Inbertsio Zerbitzura eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak egindako txosten teknikoak ikusita,

Kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautu zituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluak esleitu dizkidan ahalmenak (1983-04-15eko NAO), eta Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzuak proposatuta,

AGINDU DUT:

  1. Baimena ematea Tuterako "Anunciata" Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua ireki eta jarduteko, 1996-97 ikasturtetik aurrerako ondorioekin.

  2. Tuterako "Anunciata" Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari behin betiko baimena ematea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak emateko 1996-97 ikasturtearen hasieratik aurrera, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako egutegiari jarraikiz, irakaskuntza horiek ezartzen diren neurrian, irailaren 5eko 153/1994 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, indarrik gabe gelditzen delarik, beraz, 1996/97 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehenbiziko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR