Kultur Etxerako langile bat, oposizio-lehiaketa bidez, bitarteko gisa eta lanaldi erdian hartzeko deialdia

SecciónII. Nafarroako Toki Administrazioa
  1. _Arau orokorrak.

    Etxalarko Kultur Etxerako langile bat oposizio-lehiaketa bidez hartzea da deialdi honen xedea, lanaldi erdirako, eta bitarteko gisa lan araubidean, urte baterako.

    Kontratu hau urtebetez luzatzen ahal da.

    1.2. Bete beharrak hauek izanen dira: puntu teknologikoaz, liburutegiaz eta kultur etxean jartzen diren zerbitzuez arduratzea, agintzen zaizkion gainerako egitekoetatik aparte.

    1.3. C mailari dagozkion lansariak izanen ditu, Udalak une bakoitzean erabakitzen dituen osagarriak gehiturik.

    1.4. Asteko lanaldia udal enplegatuendako ezarritakoaren erdia izanen da, eta arratsaldez. Ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta Udalak noiznahi aldatzen ahal du.

    1.5. Lanpostua bete gabe utz dezake epaimahaiak, izangaietatik bakar batek ere lanpostuan aritzeko gutxieneko jakintza mailarik, gaitasunik edo prestakuntzarik ez duela iritziz gero.

    1.6. Kontratuak hamabost eguneko probaldia izanen du.

  2. _Izangaien betebeharrak.

    2.1. Oposizio-lehiaketa honetara onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

    1. Europako Batasuneko edozein estatutako nazionalitatea izatea. Gainerako kasuetan indarrean dagoen legeria aplikatuko da.

    2. 18 urte beterik izatea.

    3. Karguan aritzea galaraziko dion eritasunik edo akats fisiko-psikikorik ez izatea.

    4. Eginkizun publikoetan jarduteko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizi ez izana.

    5. Titulua: goi mailakoa, Informatika Sistemen Administrazioan, edo baliokidea.

    Onartuko dira titulu hauek ere: Unibertsitateko tituluak, informatikari dagozkionak.

    Aurreko baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta oposizioaldian bete behar dira, izendatu arte.

  3. _Eskabideak.

    3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Etxalarko Udalaren idazkaritzan aurkeztu beharko dira. Horretarako hogeita hamar egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Eskabideak deialdi honetan argitaratzen den ereduari lotu behar zaizkio. Haietan izangaiek eskabideak aurkezteko ezarritako epea amaitzen den egunean eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute.

    3.2. Deialdi honen zortzigarren atalean xedatutakoaren arabera, epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduak alegatu beharko dituzte izangaiek.

    3.3. Alegatzen diren merezimenduak jatorrizko edo konpultsatutako agirien bidez frogatu beharko dira, bestela aurkeztu gabetzat joko baitira.

    3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

  4. _Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

    4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Udalaren iragarki oholean argitara dadin aginduko.

    4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda Udalaren iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik, 10 egun balioduneko epearen barrenean, erreklamazioak egiten ahal dituzte eta, akatsik egin badute, haiek zuzendu.

    4.3. Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta haiek ebatzita, alkateak onartu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR