232/2011 FORU AGINDUA, abenduaren 19koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren martxoaren 28ko 114/2011 Foru Aginduan baimendutako kredituaren egozpena aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, garapen bidean diren herrialdeetan esku-hartze sozial eta ekonomikoak egiteko diru-laguntzetarako deialdia onetsi zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Egoera ekonomikoaren bilakaera eta ekitaldi honetarako diru-sarreren aurreikuspenak direla eta, Nafarroako Gobernuak, 2011ko irailaren 7an hartutako Erabakiaren bidez, aurrekontu egonkortasunaren helburua beteko dela ziurtatzeko, muga bat ezarri zuen gastu ez-finantzariorako, eta horrek ekarri du Nafarroako Gobernuko departamentuek aurrekontu-ekitaldi honetan egin beharreko gastuak murriztea.

Aplika dadin, Nafarroako Gobernuak, 2011ko irailaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, 2011ko ekitaldiko gastuen aurrekontuan zein kreditu atxikipen egin zehaztu zen, defizitaren helburua beteko bada. Halaber, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 4ko 172/2011 Foru Aginduaren bidez, 2011ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak eta Balantze Kontuak itxi, likidatu eta 2012ko ekitaldia irekitzeko arauak onetsi ziren; agindu hura Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 22ko 181/2011 Foru Aginduaren bidez aldatu zen.

Nafarroako Gobernuak azaroaren 30ean hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusiari garapen bidean diren herrialdeetan esku-hartze sozial eta ekonomikoak finantzatzeko diru-laguntzen deialdiaren "B" modalitatea ebazteko. Diru-laguntza deialdi hori Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren martxoaren 28ko 114/2011 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

Erabaki horien ondoriozko gastu doikuntza bi modutara eginen da: batetik, tramitazio egoera edozein izanik ere, irmo bilakatu ez diren proiektuei ez heltzea, edo, bestetik, konpromiso irmoak direnen baldintzak aldatzea, edukia murriztuz edo gauzatzeko epeak luzatuz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.e) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak martxoaren 28an emandako 114/2011 Foru Aginduan baimendutako kreditu-egozpena aldatzea. Foru agindu horren bidez, garapen bidean diren herrialdeetan esku-hartze sozial eta ekonomikoak gauzatzeko diru-laguntzetarako deialdia onetsi zen. Hona hemen aldaketak:

    1. Bigarren oinarrian, "2011ko ekitaldian, helburu horietarako zenbatekoa 10.935.000,00 eurokoa izanen da, guztira" dioen tokian, honela behar du: "2011ko ekitaldian...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR