238/2009 FORU AGINDUA, apirilaren 29koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kooperatiben berregituraketaren esparruan teknikari kualifikatuen kontratazioa sustatzeko 'de minimis' laguntzak emateko 2009ko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak azaroaren 2an emandako 478/2007 Foru Aginduaren bidez, teknikari kualifikatuen kontratazioa sustatzeko "de minimis" laguntzak emateko arauak ezarri ziren, kooperatiben berregituraketaren esparruan, eta 2007ko deialdia onetsi zen.

Kooperatibak berregituratzeko esparrua Nafarroako nekazaritzako kooperatiben sektorea berregituratzeko jarduketa planean mugatu zen. Plan hori Nafarroako Gobernuaren 2006ko maiatzaren 8ko Erabakiaren bidez onetsi zen. Gobernuaren erabaki horretan, gainera, jarduketa planean ezarritako neurriak gauzatzeko konpromiso ekonomikoak jasotzen dira, besteak beste, foru agindu honetan adierazitakoa.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak apirilaren 7an emandako 137/2008 Foru Aginduaren bidez 487/2007 Foru Agindua aldatu eta 2008ko ekitaldiko deialdia onetsi zen.

Foru agindu honen bidez, kooperatiben berregituraketaren esparruan teknikari kualifikatuen kontratazioa sustatzeko "de minimis" laguntzak emateko deialdia egiten da; Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak azaroaren 2an emandako 478/2007 Foru Aginduan ezarritako arauak aplikatuko zaizkio deialdiari.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea ere aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Kooperatiben berregituraketaren esparruan teknikari kualifikatuen kontratazioa sustatzeko "de minimis" laguntzen deialdia, 2009koa, onestea.

  2. Eskaerak aurkezteko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR