7/2010 FORU DEKRETUA, otsailaren 8koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluaren Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamendua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak 14. artikuluan xedatzen du autonomia erkidegoko lege baten bitartez arautuko direla Gizarte Kontseiluaren osaera eta eginkizunak, baita haren kideen izendapena ere, berak ezarritako parametroen barrenean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak 23.1 artikuluan ezartzen duenez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak prestatuko du bere antolaketari eta funtzionamenduari buruzko erregelamendua, eta Nafarroako Gobernuaren esku utziko du, hark onets dezan.

Urtarrilaren 15eko 3/2010 Erabakiaren bitartez, Nafarroako Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak bere antolaketari eta funtzionamenduari buruzko proposamena onetsi zuen.

Horiek horrela, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin bat etorrita, eta Nafarroako Gobernuak 2010eko otsailaren 8ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluaren Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren onespena.

Onetsi egiten da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluaren Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamendua. Testu hori foru dekretu honi erantsi zaio.

Xedapen indargabetzaile bakarra.-Indargabetzen diren xedapenak.

Indargabetu egiten da irailaren 4ko 274/1995 Foru Dekretua, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluaren Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamendua onesten zuena.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2010eko otsailaren 8an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GIZARTE KONTSEILUAREN ANTOLAKETARI ETA FUNTZIONAMENDUARI BURUZKO ERREGELAMENDUA

  1. TITULUA

    Izaera, xedeak eta eskumenak

    1. artikulua. Izaera eta xedeak.

    2. Gizarteak unibertsitatean parte hartzeko duen organo kolegiatua da Gizarte Kontseilua, eta Nafarroako gizartearen eta erakundeen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko harremanetarako elementua izan behar du.

    3. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 3. artikuluaren arabera, Gizarte Kontseiluari dagokio Unibertsitatearen jarduera ekonomikoak eta bere zerbitzuen errendimendua gainbegiratzea, baita gizarteak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren finantzabidean lagundu dezan bultzatzea ere.

    4. artikulua. Araubide juridikoa.

    5. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluaren araubide juridikoa ezarrita dago Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legean, Erregelamendu honetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetan eta aplikazio orokorreko gainontzeko legezko eta erregelamenduzko xedapenetan.

    6. Gizarte Kontseiluaren barne funtzionamenduari buruz, aipatu arauetan aurreikusitakoaren esparruan, hark bere burua antolatzeko ahala du.

    7. artikulua. Eskumenak.

    Legez aginduta dituen xedeak lortzearren, Nafarroako Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoan aurreikusitako eskumenak erabiliko ditu eta, zehazkiago, Nafarroako Unibertsitate Publiko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legean jasotakoak.

  2. TITULUA

    Gizarte Kontseiluko kideak

  3. kapitulua

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluaren osaera.

      Hemeretzi kidek osatzen dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseilua, haietatik seik unibertsitate komunitatea ordezkatzen dutela eta beste hamahiruek Nafarroaren interes sozialak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluaren uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 9. artikuluak xedatzen duenaren arabera.

    2. artikulua. Agintaldia.

      Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 12. artikuluan ezarrita daude Gizarte Kontseiluko kideen aginterako arauak eta hura uzteko arrazoiak.

    3. artikulua. Gizarte Kontseiluko kideen eginkizunen erabilera.

      Kideek Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 11. artikuluan ezarritako printzipioei jarraituz gauzatuko dituzte beren eginkizunak.

    4. Gizarte Kontseiluko kideek, beren eginkizunak gauzatzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren interes orokorrak hartuko dituzte kontuan, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 3. artikuluan adierazitako xedeak bete daitezen zainduko dute.

    5. Kideak ez daude aginte-mandatuaz loturik, eta bakoitzak bere kasa baliatuko du bere kargua; alabaina, delegatzeko aukera dago.

    6. artikulua. Delegatzeko araubidea.

    7. Gizarte Kontseiluko kideak bileretan agertzera behartuta izanagatik, Gizarte Kontseiluko beste kide baten esku uzten ahal dute ordezkaritza.

    8. Ordezkaritza idatzita eginen da, bilera jakin baterako eta Gizarte Kontseiluko beste kide bati emanda; ordezkaritza hori modu orokorrean egiten ahal da, edo nolako boto nahi duen adierazita gai-zerrendako puntuetan.

    9. Kide batek gehienez bi alditan baino ez du erabiliko, urte natural batean, delegatzeko aukera hori Osoko Bilkurako bileretarako denean, eta lautan gehienez ere Gizarte Kontseiluko batzordeen bileretarako denean; bata besteari metatuz zenbatuko dira.

    10. Delegazioa kasu bakoitzean behar den gehiengorako hartuko da kontuan, baina ez bilkura eratutzat emateko gutxienez behar den quoruma ezartzeko.

    11. artikulua. Gizarte Kontseiluko kideak ordeztea proposatzeko prozedura.

    12. Kideren batek bere karguko eginbeharrak betetzen ez baditu, Gizarte Kontseiluak, presidentearen ekimenez eta interesdunari entzunaldia emanda, hura ordezteko proposatzen ahal dio izendatu zuenari. Proposamena arrazoitu beharko da, eta gehiengo osoz hartuko da.

    13. Kasu hauetako edozeinetan esan daiteke ez direla karguaren eginbeharrak bete:

      1. Karguaren eginbeharren utzikeria, begi bistakoa.

      2. Urtean lau saiotan baino gehiagotan ez agertzea justifikatu gabe, edo Osoko Bilkuretako hiru saiotan baino gehiagotan jarraian.

      3. Dagozkion organo kolegiatuen bilkuretan, urtean lau saiotan baino gehiagotan ez agertzea justifikatu gabe, edo hiru saiotan baino gehiagotan segidan; bata besteari metatuz zenbatuko dira.

    14. artikulua. Bateraezintasunak.

      Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 14. artikuluan ezarrita dago Gizarte Kontseiluko kideen bateraezintasunen araubidea.

  4. KAPITULUA

    Gizarte Kontseiluko kideen eskubide eta betebeharrak

    1. artikulua. Gizarte Kontseiluko kideen eskubideak.

    2. Hauek dira Gizarte Kontseiluko kideen eskubideak:

      1. Zein organotan hartzen duten parte, haien bilkuretan izatea, hizpidea eta botoa dutela.

      2. Zein bilkuretara deitzen zaien, haien eguneko gai-zerrendako gaiak eta proposamenak garaiz jakitea.

      3. Gizarte Kontseiluan gertatzen den guztiaren berri izatea, baita haren funtzionamendu egokirako egokia den harena ere.

      4. Gizarte Kontseiluko buruaren bitartez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko organoen informazioa eta lankidetza izatea, eta bere eginkizunak betetzeko beharrezkotzat jotzen diren datu eta dokumentuak eskuratzea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legean aurreikusitako moduan. Eskaera horiei erantzutearren, Kontseiluko buruak errektorearengana joko du, eta hark modu egokian bideratuko ditu.

      5. Proposamenak aurkeztea Gizarte Kontseiluko organoei.

      6. Beste edozein, gaur egungo araudian ezarrita badago.

    3. artikulua. Gizarte Kontseiluko kideen betebeharrak.

      Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 13. artikuluaren arabera, hauek dira Kontseiluko kideen betebeharrak:

      1. Osoko Bilkuretara eta, zer batzordetako kide diren, horien bilkuretara ere joatea.

      2. Karguak direla-eta beren esku utzitako zeregin guztiak betetzea.

      3. Barneko eztabaiden gaineko isilpekotasuna eta konfidentzialtasuna gordetzea, bai eta espresuki isilpekotzat jotzen diren gai eta jarduketenak ere.

      4. Bateraezintasunari buruzko arauak betetzea, foru lege honekin bat haiengan eragina izan dezaketenak, eta Gizarte Kontseiluko buruari jakinaraztea bateraezintasuna ekar...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR