187/2002 FORU DEKRETUA, abuztuaren 19koa, Administrazio Kontratazioko Batzordearen mendeko Arbitraje Batzordearen osaketa eta prezioak ezartzeko arbitraje prozedura arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 122. artikuluko lehen atalak ezartzen duenez, obretako kontratuak aldatzen direnean, aldaketek proiektutik kanpoko obra unitateak edo haienak ez bezalako ezaugarriak dituztenak sartzea dakartenean, Administrazioak ezarriko ditu haien prezioak, obretako zuzendari fakultatiboaren proposamena eta proposamen horri kontratistak entzunaldian egiten dizkion oharrak ikusita. Horrek ez baditu ezarritako prezioak onartzen, obra unitateak egiten jarraitu beharko du, Arbitraje Batzorde batek prozedura sumarioan erabakitako prezioekin. Alabaina, Administrazioak, edozein kasutan, beste enpresaburu batekin egiten ahal du kontratua ezarrita dituen prezioetan, edo obrak zuzenean egin.

Arau berean zehaztuta dago Administrazio Kontratazioko Batzordearen mende egonen dela Arbitraje Batzordea, eta erregelamendu bidez arautuko direla haren osaera eta prezioak finkatzeko prozedura sumarioa.

Bidezko da, beraz, Arbitraje Batzordea sortzea, Administrazio Kontratazioko Batzordearen mende, eta haren osaera eta funtzionamendua arautzea.

Onetsi den arauak Administrazio Kontratazioko Batzordearen adostasun txostena du, 2002ko apirilaren 26an egindako bilkuran emana. Orobat, Toki Araubideko Foru Batzordearena, 2002ko maiatzaren 22ko bilkuran emana, eta Nafarroako Kontseiluarena, 2002ko ekainaren 17ko irizpenean emana.

Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko abuztuaren hemeretzian egin bilkuran hartutako Erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Prezioak ezartzeko arbitraje prozedura arautzea du xede Foru Dekretu honek, obren administrazio kontratuak aldatzen direnean, aldaketa horien ondorioz proiektutik kanpoko obra unitateak edo haienak ez bezalako ezaugarriak dituztenak sartu eta kontratistak hasieran ezarritako prezioak onartzen ez dituenean, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 122.1 artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.

  2. artikulua.

  3. Kontratazio organoak hasiera batean prezioak ezarririk, kontratistak hamar egun izanen ditu, egintza jakinarazi eta biharamunetik, prezio horien kontrako iritzia agertzeko kontratazio organoari. Bere idazkian, Arbitraje Batzordeko kide tekniko izateko nor proposatzen duen azalduko du kontratistak.

  4. Kontratistak bere iritzia kontratazio organoari agerturik, honek 15 eguneko epea izanen du prezioen arbitrajea eskatzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR