18/2013 FORU LEGEA, maiatzaren 29koa, konpromiso sozialeko proiektuei aplikatzekoak zaizkien pizgarri fiskalak arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, KONPROMISO SOZIALEKO PROIEKTUEI APLIKATZEKOAK ZAIZKIEN PIZGARRI FISKALAK ARAUTZEN DITUENA.

ZIOEN AZALPENA

Foru lege honen helburua da laguntza fiskala ematea gizarte zerbitzuen, garapenerako lankidetzaren eta berdintasunaren arloan jarduerak gauzatzen dituzten proiektuei, betiere betetzen badituzte ezarriko diren zenbait eskakizun, eraginkortasun, efizientzia eta gardentasunekoak, alegia. Horrez gain, proiektu horiek “konpromiso sozialeko proiektuaren” zigilua lortu beharko dute.

Proiektu horiek sustatzeko pizgarri fiskalerako Fundazioen eta Babes Jardueren Tributu Araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko indarreko 10/1996 Foru Legean ezarritako esparrua erabili da. Foru lege horren barruan, xedapen gehigarri berri bat txertatu da, egokiro bereizteko, batetik, “konpromiso sozialeko proiektuaren” zigilua lortzen duten proiektuetarako pizgarriak, eta, bestetik, legearen gainerako artikuluetan ematen diren gainerako pizgarri fiskalak. Araua argitzeaz gain, foru legearen xedea da pizgarri fiskala nabarmen hobetzea “konpromiso sozialeko proiektuaren” zigilua lortu duten proiektu horietarako.

Xedapen gehigarri horren 1. atalean ahalmena ematen zaio Nafarroako Gobernuko Gizarte Politiketako kontseilariari foru agindu bidez ezar ditzan proiektu horiek bete beharko dituzten eraginkortasun-, efizientzia- eta gardentasun-baldintzak, bai eta “konpromiso sozialeko proiektuaren” zigilua lortzeko prozedura ere.

Horrela, laguntza guztia gizarte-entitateei bideratu nahi zaie, eragin handiagoa izateko pertsona behartsuenen eta talde ahulenen garapenean, autonomian eta gizarteratzean. Lortu nahi dena da herritarrak mobilizatzea, konprometitu daitezen pertsona-talde horiekin eta gizarte-entitateekin, zenbait arlotan jarduten duten proiektuei lagunduz; zenbait arlo, nola baitira ezgaitasuna, mendekotasuna, garapenerako lankidetza edo berdintasuna.

Gizarte Politiketako kontseilariaren foru aginduaren bidez egindako deialdian oinarrituta, departamentuko organo eskudunak “konpromiso sozialeko proiektuaren” zigilua luzatuko die ezarritako baldintzak betetzen dituzten proiektuei, horretarako ebazpena onetsirik. Ebazpenean zehaztuko da, halaber, kasuan kasuko proiektua irabazi-asmorik gabeko zein entitatek gauzatuko duten, bakarka nahiz beste batekin edo batzuekin elkarlanean.

Xedapen gehigarriaren 2. atalean ezartzen dira pertsona fisikoei emanen zaizkien onura...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR