423/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 27koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean goi mailako musika ikasketen curriculuma ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza sistemaren antolamendu berria aplikatzeko egutegia ezarri zuen ekainaren 14ko 986/1991 Errege Dekretuak (apirilaren 12ko 535/1993, uztailaren 1eko 1487/1994, otsailaren 16ko 173/1998 eta ekainaren 25eko 1112/1999 Errege Dekretuek aldatuak) 28. artikuluan honako hau xedatzen du: "2000-2001 ikasturtetik aurrera ezarriko dira, oro har, hezkuntzako administrazioei egokiak iruditzen zaizkien antolamendu berriko goi mailako kurtsoak".

Nafarroako Parlamentuak martxoaren 27an onetsitako 7/2002 Foru Legearen bidez, LOGSEko goi mailako musika ikasketak ezartzeko arauak eman eta "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa sortu zen. Lege haren lehenbiziko xedapen gehigarriak ezartzen du Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren bitartez, goi mailako musika ikasketen curriculuma ezarri eta haietan sartzeko probak arautuko dituela, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 4. artikuluan xedatuarekin bat.

Apirilaren 17ko 109/2002 Foru Aginduaren bidez baimena eman zaio "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioari musikako goi maila irakatsi eta bertan maila horretako espezialitate batzuk ezartzeko, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Orokorrarekin bat.

Nafarroako Foru Komunitatean goi mailako musika ikasketetan sartzeko probak maiatzaren 8ko 142/2002 Foru Aginduak arautzen ditu.

Bidezkoa da, beraz, ikasketa horien curriculuma ezartzea eta horretarako oinarrizko arauak ere betetzea, honako hauei dagokienez: apirilaren 15eko 389/1992 Errege Dekretuan ageri den espezialitateen gutxieneko eskaintza, eta apirilaren 21eko 618/1995 Errege Dekretuan zehaztutako gutxieneko ikasketak. Azken dekretu horren bidez goi mailako musika ikasketen curriculumeko oinarrizko alderdiak ezarri ziren eta ikasketa horietan sartzeko proba arautu.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua.-Arauaren xedea eta aplikazio esparrua.

  2. Foru Agindu honek goi mailako musika ikasketen curriculuma ezartzen du Nafarroako Foru Komunitatean, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren arabera (urriaren 4ko "EAO").

  3. Foru Agindu hau aipatu Lege Organikoaren 4.3 artikuluak ezarritakoa betez ematen da, eta apirilaren 21eko 617/1995 Errege Dekretuan ezarritakoa biltzen du. Dekretu haren bidez goi mailako musika ikasketen curriculumeko oinarrizko alderdiak ezarri ziren eta ikasketa horietan sartzeko proba arautu (ekainaren 6ko "EAO").

  4. artikulua.-Musikako goi mailaren xedeak eta helburu orokorrak.

  5. Nafarroako Foru Komunitatean, goi mailako musika ikasketen xedea da etorkizunean musikako sormenean, interpretazioan, ikerketan eta irakaskuntzan arituko diren profesionalen kualifikazioa bermatzea, kalitatezko prestakuntza teoriko, praktiko eta metodologikoa emanez.

  6. Goi mailako musika ikasketen curriculumak helburu orokor hauek lortzen lagunduko die ikasleei:

    1. Prestakuntza teoriko, praktiko, tekniko eta metodologikoa -orokorra nahiz espezializatua- lortzea, horri esker beren irizpide musikalak eta nortasun aberats eta dinamikoa garatu ahal izateko, beren esperientzian eta interesetan oinarrituta.

    2. Lanean eta ikasten ari direnean ohitura egokiak hartzea, graduatu ondoren etengabeko prestakuntzaren bidean segi dezaten.

    3. Musikako profesionalek erabiltzen dituzten teknika eta baliabideen edukiak eta aplikazioa ezagutzea, beren gaitasunak hobeki aprobetxatu ahal izateko.

    4. Musikak gaur egun jende artean eta gizartean duen hedadura ulertu eta baloratzea, norberaren jarduera musikala inguruarekin lotzeko eta etengabe aldatzen ari den lan egoera kontuan hartzeko.

    5. Musikako oinarri zabala lortzea, musikaren arloan egun dauden eta etorkizunean izanen diren lan aukeren aurrean egokitu ahal izateko.

    6. Prestakuntza garaian orientazioa eman eta lehen urratsak egitea beren lanbidea garatzeari eta lan munduan sartzeari begira.

    7. Musikako ondare espainiarra ezagutu eta baloratzea.

  7. Foru Agindu honetan ezarritako curriculum garapenak bereziki nabarmendu nahi ditu prestakuntza pedagogiko, teoriko eta humanistikoa, musika "modernoa" eta musikari aplikatutako teknologia berrien ezagutza eta erabilera.

  8. artikulua.-Espezialitateak.

  9. Nafarroako Foru Komunitatean goi mailako musika ikasketak osatzen dituzten espezialitateak hauek dira:

    -Akordeoia

    -Harpa

    -Kantua

    -Klarinetea

    -Klabea

    -Konposizioa

    -Kontrabaxua

    -Fagota

    -Moko flauta

    -Zeharkako flauta

    -Gitarra

    -Musika tradizional eta herrikoiaren tresnak (Txistua)

    -Jazza

    -Musikologia

    -Oboea

    -Organoa

    -Hizkuntza eta hezkuntza musikalaren pedagogia

    -Kantuaren eta musika-tresnen pedagogia

    -Perkusioa

    -Pianoa

    -Saxofoia

    -Tronboia

    -Tronpa

    -Tronpeta

    -Tuba

    -Biola

    -Biolina

    -Biolontxeloa

  10. artikulua.-Ikasketen iraupena eta balorazio akademikoa.

  11. 1/1990 Lege Organikoaren 39.1 artikuluko c) idatz-zatian eta 617/1995 Errege Dekretuko 1. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, goi mailako musika ikasketek ziklo bakar bat osatuko dute eta lau kurtsoko iraupena izanen.

  12. Curriculum honen ondorioetarako, balorazio akademikoaren unitatea kreditua da eta kreditu bakoitzak hamar eskola ordu ditu.

  13. Espezialitate bakoitzaren karga akademiko osoa I. eranskinean ageri da.

  14. artikulua.-Azken titulazioa.

    Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 42.3 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, ikasketa horien goi maila gainditzen duten ikasleek eskubidea izanen dute Musikako Goi Mailako Titulua jasotzeko dagokien espezialitatean; titulu hori ofiziala izanen da, estatu osoan baliozkoa, eta unibertsitateko lizentziadunaren pareko izanen da ondorio guztietarako.

  15. artikulua.-Curriculumaren egitura eta edukia.

  16. Espezialitate bakoitzeko curriculuma honela osatuta dago: a) nahitaezko irakasgaiak, b) aukerako irakasgaiak eta c) osaera libreko irakasgaiak, Foru Agindu honen I. eranskineko banaketaren eta kreditu balorazioaren arabera.

  17. Foru Agindu honen I. eranskineko tauletan kasu bakoitzerako zehazten diren nahitaezko irakasgai guztiak eginen dituzte ikasleek. II. eranskinean ageri da irakasgai horien edukien deskribapena.

    Abesbatza, Orkestra eta Orkestra/Banda irakasgaietan, bai eta Ganbera Musika Orkestrarekin edo beste tresna multzo batzuekin konbinatzen dituztenetan ere, dagozkien kreditu guztiak kurtsoetan banatzeko modua orientazio gisa eman da (I. eranskina). Ikastetxeek banaketa ezberdinak egin ahalko dituzte, beren irakaskuntza lana antolatzen dutenean agertzen zaizkien beharren arabera.

  18. Aukerako irakasgaien bidez ikasleen prestakuntza osatu nahi da, beren espezialitatearekin edo etorkizuneko lanbidearen arlo zehatzekin zerikusia duten esparruetan. Irakasgai horiek Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ezarriko ditu edo ikastetxeak berak, apirilaren 21eko 617/1995 Errege Dekretuko 6.2 artikuluak bultzatzen duen pedagogi eta antolaketarako autonomiaz baliatuta, aldez aurretik Hezkuntza eta Kultura Departamentuak onartzen baditu.

    Aukerako irakasgaiak ezartzeko kontuan hartu beharrekoak: eskaria, ikastetxeko giza baliabideak eta baliabide materialak eta irakasgai horiek ikasleen etorkizun profesionalean duten garrantzia.

    Aukerako irakasgaiek kasuan kasuko espezialitatearekin zerikusia izan behar dute, gutxienez lauhileko bat iraunen dute eta gutxienez hiru kreditu eta gehienez sei izanen. Haien curriculuma, kontuan harturik irakasgaiak, iraupena, irakastorduak eta edukien deskribapen laburra, irakasleen klaustroak onartu behar du, irakasgaiak eman behar dituen departamentuak proposaturik, non ez diren hezkuntzako administrazioak ezarritako irakasgaiak, ikastetxean ezarritako beste espezialitate batzuen curriculumean ageri direnak edo Foru Agindu honen hirugarren xedapen gehigarrian aipatu akordioetan sartuta daudenak. Ikastetxeak ezarritako irakasgaien curriculuma, irakasleen klaustroak onartu eta gero, Hezkuntza eta Kultura Departamentura igorriko da, onetsi eta, egoki denean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko.

    Foru Agindu honen I. eranskineko tauletan ageri diren kredituek zehazten dituzte ikasleek gutxienez izan beharreko aukerako irakasgaiak. Eranskinean irakasgai horiei esleitutako kreditu guztiak kurtsoetan banatzeko modua orientazio gisa eman da; ikastetxeek banaketa ezberdinak egin ahalko dituzte, beren irakaskuntza lana antolatzen dutenean agertzen zaizkien beharren arabera.

    Nolanahi ere, ikasturte bakoitzerako aukerako irakasgaien eskaintza urteko programazio orokorretan jaso beharko da.

  19. Osaera libreko kredituen xedea da ikasleari curriculuma bere interes pertsonalen arabera osatzen laguntzea. Horien edukia norberaren espezialitatearekin edo beste batzuekin lotuta egon daiteke. Ikasleek ikastetxeko edozein irakasgai hauta dezakete osaera libreko irakasgai gisa, banakako laguntza duten musika-tresnen irakasgaiak izan ezik, baldin eta ikaspostu hutsik badago.

    Era berean, aldez aurretik ikastetxeko zuzendariaren baimena izanda, hizkuntza eskola ofizialek edo goi mailako irakaskuntzako beste erakunde batzuek ematen dituzten irakasgaiak ere hauta ditzakete. Foru Agindu honen hirugarren xedapen gehigarrian aipatu akordioetan ageri diren irakasgaietarako ez da beharko zuzendariaren baimenik.

    Foru Agindu honen I. eranskineko tauletan ageri dira ikasleek osaera libreko irakasgaietan gutxienez izan beharreko kredituak. Eranskinean irakasgai horiei esleitutako kreditu guztiak kurtsoetan banatzeko modua orientazio gisa eman da; ikasleek beste banaketa bat hauta dezakete, beren irakasle tutorearekin erabakitzen duten plangintzaren arabera.

  20. artikulua.-Kurtsoko errezitaldiak eta karrera bukaerako kontzertu eta lanak.

  21. Musika-tresnen espezialitateak eta kantua.

    1.1. Musika-tresnen espezialitateetako ikasle guztiek, bigarren eta hirugarren kurtsoetan, gutxienez errezitaldi bat egin beharko dute jendaurrean kurtso bakoitzeko, ikastetxean bertan edo kanpoan. Errezitaldiak hogeita hamarren bat minutukoak izanen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR