20/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 8koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak emana, 'Zangozako sarbideak hobetzeko eraikuntza proiektua' behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak uztailaren 3an emandako 66/2009 Foru Aginduaren bitartez, Iridium Concesiones de Infraestructuras S.A., Construcciones Mariezcurrena S.L. eta Construcciones Luciano Elcarte S.L. enpresek aurkeztutako eskaintzari esleitu zitzaion "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasuneko jarduketa: herri lanen kontzesioa A-21 Pirinioetako Autobia eraiki eta ustiatzeko" kontratua.

2009ko uztailaren 31n, "A-21 Pirinioetako Autobia eraiki eta ustiatzeko herri lanen kontzesioa" izeneko kontratua sinatu zen.

"Nafarroa 2012 Plana. Lehentasuneko jarduketa: herri lanen kontzesioa A-21 Pirinioetako Autobia eraiki eta ustiatzeko" kontratuaren 45. klausulan eskaten denari jarraituz, kontzesiodunak 4. tartea (Judasen Benta-Esa) eraikitzeko proiektua prestatu beharko du, esleitu den eskaintza proiektuari erabat lotua, eta Foru Administrazioari aurkeztu beharko dio 4 hilabeteko epean, kontratu hau formalizatzen den egunetik aurrera.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren apirilaren 27ko 31/2010 Foru Aginduaren bidez, "Pirinioetako A-21 autobiako 4. tartea: Judasen Benta-Esa" eraikitzeko proiektuaren jendaurreko epearen fasea ebatzi zen, eta hura behin betiko onetsi.

Proiektu horrek, aurrekontuan, gutxi gorabeherako zenbateko bat zuen Zangozako errepidea hobetzeko, baina ez zuen eraikuntza proiektua garatzen; zehazteko gelditzen zen.

2011ko otsailaren 4an, sozietate esleipen hartzaileak "Zangozako sarbideak hobetzeko eraikuntza proiektua" aurkeztu du. Proiektu horrek horrelako proiektuek izaten dituzten eranskinak ditu, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuaren Ingurumen ukipenen txostena dauka, aldekoa. 2011ko martxoaren 2koa da, eta bete beharreko baldintza batzuk jasotzen ditu.

Proiektu horren bidez oraingo errepidearen plataforma aldatuko da, eta hiru lerro izateraino zabalduko da. 3,50 metro zabal izanen da bakoitza, eta bazterbideek 1,50 metro izanen dute. Bi zatitan banatzen da jarduketa:

-1. tartea: A-21 autobiarekin lotzeko biribilgunetik Ledeako biribilgunera.

Tarte horretan 1.760 metro egokitu behar dira, eta ia osorik (1.660 m) hiru lerrokoa izanen da.

Ibilgailuak lerro bakar baten bidez aterako dira Ledeako biribilgunetik, eta ezkerrerako bihurgunea pasaturik, lerro hori bitan zatituko da A-21 autobiarekin lotzeko biribilguneraino.

Funtzionalitatearen aldetik, konponbiderik egokiena da, zeren galtzada gorantza bikoizten da, eta, hala, erraza da mantso ibiltzen diren ibilgailu astunak aurreratzea.

-2. tartea: Ledeako biribilgunearen eta Zangozaren artean.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR