3/2009 FORU AGINDUA, urtarrilaren 14koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak emana, 'Pirinioetako A-21 autobia, 5. tartea: Esa-Probintziako muga' eraikitzeko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta proiektu hori behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Apirilaren 22an Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak emandako 36/2008 Foru Aginduaren bidez "Pirinioetako A-21 autobia, 5. tartea: Esa-Probintziako muga" eraikitzeko proiektua behin behinekoz onetsi eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurreko aldian honako alegazio hauek aurkeztu direla:

  1. alegazioa.-Enrique Normand Facías jauna.

    Autobia Señorío de Monjardín hoteletik hurbil igaroko denez, asotsaren kontrako hesiak jartzea eskatu du.

    Erantzuna:

    Onartu egin da alegatutakoa. Proiektuan asotsaren aurkako hesiak jartzea aurreikusi da, hau dela eta, autobiatik helduko den asots-maila ingurumenari buruzko legerian ezarritako mugen barnekoa izanen da.

  2. alegazioa.-Emilia, M.ª Carmen eta M.ª Angeles Berradre Puyada andreak.

  3. Beren gurasoek, Y-28, Y-47 eta Y-70 finketako katastroko titularrak, zendu zirela adierazi dute. Heriotza-ziurtagirien kopiak aurkeztu dituzte eta ukitutako finken tartea ikusi ahal izatea eskatu dute.

  4. Dejabetze prozesuan ukitutako alderditzat hartzea.

  5. Gurasoek titular diren finkak, lurrak eta jabetzak egiaztatzea jaraunspena onartu ahal izateko.

    Erantzuna:

  6. Onartu egin da eskatutakoa. Jendaurreko aldian interesdunek proiektua eskura izanen dute Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuan eta Esa eta Xabierko udaletxeetan.

  7. Onartu egin da eskatutakoa. Aurkeztutako informazioa ikusirik, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan sartu dituzte. Dena dela, jabetza frogatzen duten jatorrizko agiriak eraman beharko dituzte aurreko aktak egiteko.

  8. Ez da onartu eskatutakoa. Hura ez baita proiektuaren jendaurreko epearen xedea.

  9. alegazioa.-Manuel Fernández Redín jauna.

    Bere bizilekua eta Y-22 finkako gainontzeko jabekideena aurkeztu eta helbideak zuzentzea eskatu du.

    Erantzuna:

    Onartu egin da eskatutakoa eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan helbideak zuzendu dira adierazitakoarekin bat.

  10. alegazioa.-José Antonio Aquerreta Martínez de Lagos jauna, Esako Udalaren ordezkari gisa.

  11. 36/2008 Foru Aginduaren eranskinean agertzen diren laboreak finketan benetan direnekin bat ez datozela adierazi du, eta ordaintzeko ondorioetarako bertan diren laboreak kontuan hartuak izatea eskatu du.

  12. Autobia eraikitzearen ondorioz zatituko diren finken bideetako zuzeneko sarrerak berriro egitea eskatu du.

  13. Askotan eskatu den moduan, aurreikusitako lotunearen hegoaldeko biribilgunean Xabierrerako norabidearekin Esan eginen den saihesbidera irteera bat egitea eskatu du.

  14. Zangozako Mankomunitateko ur hornidura hodi bat dagoela adierazi du; berriro jar dadila eta arreta berezia jartzea eskatu du herri ugari zerbitzu hori gabe ez uzteko.

  15. Ingurumen eraginaren adierazpenean eta Esako urtegia handitzeko Plan Hidrologikoan aurreikusitakoa betetzeko beharra azpimarratu du.

  16. Tunelaren inguruko ur-biltegiak ukitzen ahal dituzten luiziei dagokienez konponbide teknikoak eskatu ditu.

  17. Ukitutako eta berriro jarritako azpiegiturak Udalari eta Mankomunitateari lagatzea eskatu du.

    Erantzuna:

  18. Onartu egin da eskatutakoa. Jendaurreko aldian azaldu diren datuak egungo udal katastroan lortu diren datuak dira. Dena dela, okupatu aurreko aktak egitean beste datuen artean finka bakoitzaren egoera erreala eta bertan den labore mota azalduko dira. Informazio horrek dagokion kalte-ordainak jasotzeko eskubidea emanen du.

  19. Onartu egin da eskatutakoa. Proiektuan egungo bideetatik edo eginen diren bide berrietatik lurzatietako sarbideak berriro egitea aurreikusi da.

  20. Aipatzen den Esako saihesbidea aurreikusia ez dagoenez, ez da eskatutako irteera sartu. Dena dela, biribilgunearen neurriei esker, puntu horretan Xabierrerako norabidea duen Esako saihesbidearekin lotzen ahal da.

  21. Onartu egin da eskatutakoa. Proiektua prestatzerakoan Zangozako Mankomunitateari bere ardurako den azpiegiturari buruz kontsulta egin zaio. Informazio hori oinarri hartuta autobiaren lanak ukitutako zerbitzuak berriro jartzea aurreikusi da.

  22. Ingurumen eraginaren adierazpenari dagokionez, proiektua behin betikoz onesteko Ingurumen eraginaren adierazpenean jasotako guztia bete da. Esako presa handitzeko lanei dagokienez, lanen arduradun den administrazioarekin behar diren harremanak izan dira.

  23. Tunelaren proiektuan lanak egungo instalazioen gainean izanen duen eragina aztertu da.

  24. Onartu egin da eskatutakoa. Berriro jarriko diren azpiegiturek eta zerbitzuek egungo titularren edota onuradunen eskura jarraituko dute.

  25. alegazioa.-Emilia, M.ª Carmen eta M.ª Angeles Berradre Puyada andreak.

  26. Katastroan Josefina Castillo Budíos andrearen izenean dagoen 1. poligonoko 218 A lurzatiko Y-71 finkaren titularrak berak direla diote. Horri buruzko dokumentaziorik ez dute aurkeztu.

  27. 1. poligonoko 118. eta 280. lurzatietako Y-28 eta Y-70 finkan osorik desjabetzea eskatu dute.

  28. 1. poligonoko 142. lurzatiko Y-47 finka osorik desjabetzea ere eskatu dute, sarrerarik gabe geratuko baita.

    Erantzuna:

  29. Ez da onartu alegatutakoa. Dena dela, erreklamatzen duten jabetza egiaztatzen duten dokumentuak aurkezten ahalko dituzte. Dokumentu horiek interesa duen beste alderdiarekin alderatu beharko dira okupazio aurreko aktak egiteko unean. Jabetza auzian dela joko balitz edo kontraesanean diren tituluak aurkezten badira, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeren 5.1 artikuluan xedatutakoa bete beharko da.

  30. Onartu egin da eskatutakoa. Aipatu lurzatien ezaugarriak ikusirik eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeren 23. artikuluarekin bat, Y-28 eta Y-70 finkak osorik desjabetuko dira.

  31. Ez da onartu eskatutakoa. Y-47 finka ez da sarrerik gabe geratuko, beraz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 46. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, balioespenaren unean, haren barruan sartuko da lurzatiaren parte bat desjabetzeak sortzen dituen kalteen ordaina.

  32. alegazioa.-Esteban Alemán Rípodas jauna.

  33. Francisco Alemán Orduna jauna, Y-61, Y-63 eta Y-64 lurzatietako titularra zendu dela eta bere emaztea den Fermina Rípodas Ducay andrea dela orain jabea alegatu du.

  34. Alegatu du Y-62 finkako titularra ez dela Francisco Alemán Orduna jauna, Esako Udala baizik.

    Erantzuna:

  35. Onartu egin da alegatutakoa. Fermina Rípodas Ducay andrea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan sartu da eta lurzatien jabetza frogatzen duten jatorrizko agiriak aurkeztu beharko ditu.

  36. Alegatutakoa hein batean onartu da. Katastroko datuen arabera 1. poligonoko 276B lurzatiko Y-62 finka landalurreko azpilurzatia da eta bere titularra Francisco Alemán Orduna jauna da. Bertan eskorta edo ukuilu bat dago eta bere titulartasuna Esako Udalarena da. Hauxe da bere katastroko erreferentzia: 1. poligonoa, 276. luzatia, 1. azpieremua, 1. unitatea.

  37. alegazioa.-Víctor Santiago Zabalza Sánchez jauna.

  38. poligonoko 320. lurzatiko Y-87 finka olibadia dela eta ez larrea alegatu du.

    Erantzuna:

    Onartu egin da alegatutakoa. Jendaurreko aldian azaldu diren datuak egungo katastroko datuak dira. Dena dela, okupazio aurreko aktan finkaren benetako egungo erabilera adierazi beharko da

  39. alegazioa.-Francisco Javier Del Castillo Zarranz.

  40. Bere jabetza den Y-88 finkak bidearekiko sarrera zuzena izan dezala eta autobiaren lanek ukitutako errepidea eta bide guztiak berriro jartzea eskatu du.

  41. Bere ama den Bárbara Zarranz Labari andreari egin beharreko jakinazpenak Doneztebeko bere helbidera egitea eskatu du.

    Erantzuna:

  42. Onartu egin da alegatutakoa. Proiektuak autobia lanek ukitutatako sarrerak berriro jartzea aurreikusi du. Y-88 lurzatiari dagokionez, autobiarekiko paralelo joanen den bidetik sartzen ahalko da.

  43. Onartu egin da eskatutakoa eta Bárbara Zarranz Labari andreari egin beharreko jakinarazpenak hurrengo helbidera igorriko dira: Leitzako errepidea 1-1. D, 31740 Doneztebe.

  44. alegazioa.-Fernando Ozcoidi Cirauqui jauna.

    Alfonso Lorenzo Anaut Petroch jaunari eskritura publikoaren bidez Y-164, Y-165 eta Y-166 finkak erosi zizkiola adierazi du. Finka horiek Agoizko Jabetza Erregistroan inskribatu ziren 1998ko ekainaren 7an.

    Erantzuna:

    Onartu egin da eskatutakoa. Gaur den egunean katastroko datuak jendaurreko aldian azaldu direnak dira, dena dela, aurkeztu den informazioa kontuan izanda finka horien titularra zuzendu da ondasun eta eskubideen zerrendan.

    Aurkeztutako alegazioak ebatzirik, ukituko diren ondasun eta eskubideen zerrenda eranskinean azaltzen den moduan gelditu da.

    Proiektuan Ingurumen eraginaren adierazpenean ezarritako determinazioak jaso ditu eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren aldeko txostena bada.

    Horiek horrela, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz, eta Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

    AGINDU DUT:

  45. "Pirinioetako A-21 autobia, 5. tartea: Esa-Probintziako muga" egiteko proiektua jendaurrean egoteko epea amaitutzat eman eta azalpen zatian azaldu bezala ebaztea.

  46. "Pirinioetako A-21 autobia, 5. tartea: Esa-Probintziako muga" egiteko proiektua eta honekin batera doan ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betikoz onestea; proiektuaren hasierako aurrekontuak 109.545.798,33 euro egiten du, BEZa barne.

  47. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

  48. Foru agindu hau Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari, Esako eta Xabierko udalei eta alegazio egileei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  49. Foru agindu honek ez du administrazio bidea agortzen, eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

    Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR