127/2008 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak emana, 'Pirinioetako Autobiaren III. tarteko (Izko-Judasen Benta) 3. proiektu aldatua' izeneko proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak ekainaren 1ean emandako 77/2007 Foru Aginduaren bidez, "Pirinioetako A-21 Autobiaren III. tartea: Izko-Judasen Benta" egiteko proiektua jendaurrean egoteko tramitea ebatzi eta proiektua behin betiko onetsi zen.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariaren urriaren 2ko 120/2007 Foru Aginduaren bidez, "Pirinioetako A-21 Autobiaren III. tartea: Izko-Judasen Benta" egiteko obrak Arian Construcción y Gestión de Infraestructuras, S.A. enpresari esleitu zitzaizkion, 31.141.300,08 euroan. Obrak 2009ko ekainaren 30erako bukatu behar dira.

Zuinketa egiaztatzeko akta 2007ko abenduaren 17an sinatu zen. 2007ko abenduaren 18an hasi ziren obrak.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak jakinarazi duenez, obrak egiten ari zela ustekabeko bat gertatu da. Izan ere, Red Eléctrica de España enpresaren 220 Kv-eko Zangoza-Cordovilla linea elektrikoaren ukipena konpontzean atzerapen larria gertatu da. Hori dela eta, ahalik eta eragin gutxien izateko modua aztertzea komeni da. Horrez gain, Arana sakanaren ukipena gutxitzeko ahaleginak egin eta autobiaren geometria hobetzea komeni da.

Lanak "Pirinioetako Autobiaren III. tarteko (Izko-Judasen Benta) 3. proiektu aldatua" izeneko proiektuan zehazten dira.

Proiektua egiteko, obrek ukitutako ondasun eta eskubideen aldaketa behar da, foru agindu honen eranskinean ageri den zerrendari jarraikiz.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak ados dagoela adierazi du, espedientean dagoen idazkiaren bidez.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuaren 2007ko ekainaren 16ko Erabakiaren bidez eginiko presako okupazioa aplikatuko zaie ondoren egin beharreko aldaketei.

Horrenbestez, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren bidez emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. "Pirinioetako Autobiaren III. tarteko (Izko-Judasen Benta) 3. proiektu aldatua" izeneko proiektua behin-behinekoz onestea.

  2. Aipatu proiektua, eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, foru agindu honen eranskinean ageri dena, jendaurrean jartzea, 15 egun baliodunean, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman ditzan. Horretarako, interesdunek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko bulegoetan eta Irunberriko eta Urraulbeitiko herriko etxeetan.

  3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean eta Irunberriko eta Urraulbeitiko herriko etxeetako iragarki oholetan argitaratzea.

  4. Lurzatien planoen kopia bat Irunberriko eta Urraulbeitiko Udalei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  5. Foru agindu hau jakinaraztea ARIAN Construcción y Gestión de Infraestructuras, S.A. enpresari, Irunberriko Udalari, Urraulbeitiko Udalari, Proiektu, Trenbide eta Lan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR