54/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, 'Sunbillako hego eta iparraldeko bidegurutzeak Iruña-Pausu N-121A Errepideko 49+350 eta 51+000 k.p.etan moldatzea' izeneko proiektua behin-behinekoz onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herri Lanetako zuzendari nagusiak, uztailaren 28ko 854/2008 Ebazpenaren bidez, "Sunbillako hego eta iparraldeko bidegurutzeak Iruña-Pausu N-121A Errepideko 49+350 eta 51+000 k.p.etan moldatzea" izeneko proiektua prestatzeko lanak P.J.S. Proyectos, Estudios y Servicios Técnicos de Navarra, S.A.-Sertecnari esleitu zizkion.

Zainketa Zerbitzuak jakinarazi duenez, Sunbillako hegoaldeko bidegurutzea, N-121A errepideko 49+350 k.p.an dagoena, garrantzitsuena da, hiribarrenetik hurbilena delako eta bi zerbitzugunetatik gertu dagoelako. Bidegurutzea biribilgune zatitu bat da. Bertan, Iruñetik Sunbillara doazen ibilgailuen ezkerreko biraketek eta herrigunetik Pausura doazenenek errepidea gurutzatu behar dute, galtzadaren zabalera osoa zeharkatuz. Errepideko eguneko batez besteko intentsitatea 5.841 ibilgalu egunean da. Horietariko %27,9 ibilgailu astun dira. Trafikoaren goi intentsitate horrek, kamioi kopuru handiak eta errepideak bihurgunean duen trazadurak oso arriskutsu bihurtzen dituzte biraketa horiek. Horregatik puntu horretan istripuak gertatu izan dira, batzuetan hildakoak izan direlarik.

Errepideko bi lerroak ez gurutzatzeko, ezkerreko biraketak egiteko erdiko lerro bat eraiki asmo da. Bertan, biraketa egiten duten ibilgailuek Sunbillan sartzeko edo bertatik ateratzeko lerro bakarra gurutzatu beharko dute.

Erdiko erraiak dezelerazio bidea du, Iruñetik Sunbillera doazen ibilgailuendako, eta, Sunbillatik atera eta Pausurantz errepidean sartzen direnendako, azelerazio bidea. Era berean, eskuineko biraketetarako azelerazio eta dezelerazio lerroak proiektatu dira, ahalik eta luzeen, lur erabilgarriaren arabera. Iparraldeko eta hegoaldeko trafikoen arteko bereizketa erdibitzaile baten bidez egin da. Erdibitzaileak zapaltzen ahal den zintarria du eta bi aldeetan bazterbide bana.

Ondoko etxebizitzetara joateko, bi biribilgune itxi txiki egin asmo dira, errepide nagusiaz bi aldeetan, ibilgailu mota orori biratzen uzten diotenak.

Iparraldeko bidegurutzearen aldaketaren funtsa ezkerreko biraketak kentzea da. Horrela, errepidean zeharko gurutzaketa saihesten da. Gaur egun, iparraldeko eta hegoaldeko bideagurutzeen egoera bera da. Horretarako, alboetako babesguneak itxi eta ibilgailuak soilik eskuinera biratzera behartuko dira. Horrela, galtzadako gurutzaketak saihestuko dira eta errepide horretako puntu horretan bide segurtasuna nabarmen hobetuko da.

Proiektuak segurtasun eta osasun arloko azterlana eta lanek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR