62/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 28koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako gizarte zerbitzuen kalitaterako laugarren sarirako dei egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Foru dekretu horrek gizarte zerbitzuen sistemako zerbitzuen kalitatearen hobekuntza sustatzeko gaitasuna esleitu zion departamentuari, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean xedatutakoaren barruan lortu beharreko helbururik garrantzitsuenetariko bat da eta.

Departamentu horren eskumena gauzatzeko asmoz, bereziki zahar etxeetan zaintzen diren pertsonentzako gizarte, hezkuntza eta kultura ekintzak garatzea xede duen ''Tomás y Lydia Recari García'' fundazioarekin elkarlanean, Nafarroako ongintza, gizarte eta erlijio erakundeek diruz lagundurik, Nafarroako gizarte zerbitzuen kalitaterako laugarren sarirako dei egin da. Sari hori urtero banatzen da.

Gizarte zerbitzuen kalitatea osoko kontzeptu gisa ulertu behar da, erabiltzaileen bizi-kalitatea bermatzen lagundu behar duena. Sistema osoaren ardatza erabiltzaileak izan behar du, eta haren beharrak eta aureikuspenak kontuan hartu behar dira. Bizi-kalitate hori lortzeko, pertsonaren beraren oinarrizko eta funtsezko alderdietan oinarritutako estandarretatik abiatu behar da, hala nola ongizate fisiko eta emozionala, edo antolamendu juridikoak pertsona guztiei aitorturiko eskubideak erabiltzea. Horretarako, zentroek eta zerbitzuek beste alderdi garrantzitsu batzuk hobetzeko jardun behar dute, horien artean, kudeaketaren zerbitzua-eraginkortasunaren kalitatea, profesionalen lanaren kalitatea eta pertsonentzako laguntzaren kalitatea.

Lehen bi deialdietan erabaki zen pertsonentzako laguntzan oinarritutako bizi-kalitatea sustatzea, bi xede funtsezkori begira. Asmoa zen gizarte zerbitzuak darabiltzatenei laguntzeko jardunbide egokiak sustatzea, haien bizi-kalitatean eragina izateko asmoz. Izan ere, gizarte zerbitzuen laguntza hartzen dutenak, direla adineko pertsonak, desgaitasunak dituztenak, gizartetik bazterturik gelditzeko arriskuan daudenak, babesik gabeko adingabeak edo genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeak, lehenik eta behin, funtsezko eskubideak dauzkaten pertsonak dira eta pertsona horiei gizarte laguntza eman behar zaie, haien beharrekin bat datorrena, haien bizitza atseginagoa, osasungarriagoa eta, pertsonak diren aldetik, duinagoa izan dadin.

Iazko edizioan lehenengo bi deialdietako muinari eutsi zitzaion eta berrikuntza bat sartu zen, Enpleguaren Kalitatean parte hartzeko modalitatea, arlo horretako jardunbide egokiak biltzeko asmoz.

Pertsonen eskubideei eta pertsonarengan oinarritutako bizi-kalitateari buruzko parte-hartze modalitateari dagokionez, garrantzitsutzat jo zen erabiltzailearen familia- eta gizarte-ingurune hurbilenean esku-hartzea sustatzea. Hau da, gizarte zerbitzuen erabiltzailea aintzat hartzea modu zabalean eta gure gizartearen erabilerei, ohiturei eta balioei egokitua.

Ildo horretatik, erabiltzailea eta bere senideak, lagunak eta gizarte-sareak hartuko dira tresna sozialetatik zerbitzua jasotzen duten onuradun gisa, bai eta emandako eta jasotako zerbitzuen kalitatearen hobekuntzaren laguntzaile gisa ere. Hori horrela, epaimahaiaren lehentasun irizpidea izanen da pertsonen arteko harremanen dimentsioa (intimitatea, familia, lagunak...), eta bereziki baloratuko ditu erabiltzaileen senideak, lagunak eta gizarte-sareak aintzat hartzen dituzten jardunbide egokiak.

"Enpleguaren kalitatea"...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR