JUS/2683/2015 Agindua, abenduaren 1ekoa, Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan barne igoeraren bidez sartzeko hautapen prozesurako deialdia egiten duena

SecciónV. Estatuko Administrazioa

2015eko lan publikoaren eskaintza onetsi zuen martxoaren 22ko 196/2015 Errege Dekretuan xedatutakoa betez, eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile beharrei aurre egiteko.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide sustapenari buruzko Erregelamendua onesten duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan esleituriko eskumenak erabiliz eta Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren VI. liburuan aipatzen diren Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen kidegoetan sartzeko hautapen prozesuak arautzeko oinarri orokorrak ezarri dituen urriaren 14ko JUS/2170/2015 Aginduaren (Estatuko Aldizkari Ofiziala, urriaren 19koa) arabera, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena egin ondoren, Ministerio honek Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegora barne igoeraren sistemaren bidez sartzeko hautapen prozesurako deialdia egitea erabaki du.

Deialdi honetan kontuan hartuko da, lan publikoa eskuratzeari dagokionez, emakumeen eta gizonen arteko tratu berdintasunaren printzipioa, Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluarekin, Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuarekin eta Gizonen eta Emakumeen Egiazko Berdintasunari buruzko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin bat etorriz, eta Ministroen Kontseiluak 2015eko azaroaren 20an hartutako erabakia betetzeko, horren bidez Estatuko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde publikoetako emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunerako II. Plana onetsi baitzen. Halaber, honako hauek kontuan hartuta garatuko da:

OINARRI OROKORRAK

Deialdi hau arautzen duten oinarri orokorrak urriaren 14ko JUS/2170/2015 Aginduan (Estatuko Aldizkari Ofiziala, urriaren 19koa) ezarri direnak izanen dira.

BERARIAZKO OINARRIAK

  1. Lanpostuen deskribapena.

    1.1. Barne igoeraren bidez sartzeko hautapen prozesuetarako dei egiten da, 376 lanpostu betetzeko, 2015eko lan publikoaren eskaintza onetsi zuen martxoaren 22ko 196/2015 Errege Dekretuaren II. eranskinean, Justizia Administrazioaren Langileei buruzko atalean, jasotakoetatik, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan (kidego kodea: 002); lanpostuak lehiaketa-oposizio bidez beteko dira, eta hauxe da lurralde banaketa:

    LURRALDE EREMUA SISTEMA OROKORRA GAITASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO ERRESERBA
    Andaluzia 6 -
    Kanariak 45 3
    Katalunia 80 4
    Valentziako Erkidegoa 35 2
    Madril 82 4
    Nafarroa 6 -
    Euskal Autonomia Erkidegoa 41 3
    La Rioja 5 -
    Justizia Ministerioa 57 3
    GUZTIRA 357 19
    1.2. Deialdiko lanpostu guztietatik 19 erreserbatuko dira (1.1 puntuan agertu den lurralde banaketarekin), legez ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten pertsonek betetzeko, baldin eta hautaprobak gainditu eta frogatzen badute aipatu desgaitasun maila dutela eta maila hori Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoari dagozkion eginkizunekin bateratzen ahal dela

    %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonatzat joko dira, abenduaren 1eko 1414/2006 Errege Dekretuaren 1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haiek gizarteratzeari buruzko lege orokorraren testu bategina onesten duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren ondorioetarako desgaitasuna duen pertsona nor den zehazten du), ezintasun iraunkor osoko, absolutuko edo baliaezintasun handiko pentsioa aitorturik duten Gizarte Segurantzako pentsiodunak, eta zerbitzurako ezintasun iraunkorragatiko edo baliaezintasuneko erretiro pentsioa aitorturik duten klase pasiboetako pentsiodunak.

    Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako lanposturen bat bete gabe geratzen bada, sarrera orokorreko lanpostuei gehituko zaie.

    Desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba kupoa aukeratzen duten izangaiek ezin izanen dute parte hartu sistema orokorreko gainerako lanpostuetarako.

    1.3. Izangaiek lurralde eremu bakar batean parte hartu ahal izanen dute, eta, prozesua gainditzen badute, nahitaez hartuko dute destinoa lurralde eremu horretan. Lurralde eremu batean bete gabe geratzen diren lanpostuak ezin izanen zaizkie metatu beste lurralde eremu bateko lanpostuei.

    1.4. Deialdiaren oinarri hauek aldi berean argitaratuko dira Estatuko Aldizkari Ofizialean eta lanpostuak eskaini diren autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan. Aldi berean argitaratzerik ez badago, agindu honetan ezarritako mugaegun eta epe guztiak Estatuko Aldizkari Ofizialeko argitalpen egunetik aurrera kontatuko dira.

  2. Hautapen prozesua.

    2.1. Hautapen prozesua oposizio-lehiaketa bidez eginen da. Lehendabizi oposizioaldia izanen da. Egin beharreko ariketak, puntuazioak eta balorazioak I-A eranskinean zehaztuta daude.

    Oposizioaldia gainditzen duten oposiziogileak lehiaketaldira igaroko dira. Baloratuko diren merezimenduak I-B eranskinean zehaztuta daude.

    2.2. Oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako azken emaitzen baturaren araberakoa izanen da hautapen prozesuaren azken kalifikazioa.

    2.3. Berdinketa gertatuz gero, puntuazioaren hurrenkera hau izanen da: lehentasuna emanen zaio oposizioaldiari; bigarrenik lehiaketaldikoari. Berdinketak jarraituz gero, oposizioaldiko lehen ariketaren nota lehenetsiko da, eta, azkenik, berdinketak jarraituz gero, lehen abizenaren lehen letrak izanen du lehentasuna, “J” letratik hasita, Administrazio Publikoen Estatu Idazkaritzak 2015eko otsailaren 5ean emandako Ebazpenarekin bat. Ebazpen horren bidez argitara eman zen Estatuko Administrazioaren Zerbitzuko Langileen Sarrerari buruzko Erregelamendu Orokorrean aipatzen den zozketaren emaitza.

  3. Programak.

    Oposizioaldian indarra izanen duen programa urriaren 14ko JUS/2171/2015 Aginduan dago (urriaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Oposizioko ariketa guztietarako gai zerrenden edukia bat etorriko da Estatuko Aldizkari Ofizialean deialdi honen egunera arte argitaratutako arauekin, oraindik indarra hartu gabe badaude ere.

    Nolanahi ere, Erregistro Zibilari dagokionez, deialdiaren datan indarra duten legeak baizik ez dira eskatuko.

  4. Titulazioa eta parte hartzeko bestelako betebeharrak.

    1. Hautapen prozesu honetan parte hartzeko, Oinarri Orokorren zazpigarren oinarrian adierazitako baldintza guztiak bete behar dira. Gainera, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean batxilergoko edo teknikariaren titulua eduki behar da, edo lortzeko moduan egon. Horrez gain, ekainaren 10eko EDU/1603/2009 Aginduan ezarritakoa ere bete beharko da. Agindu horretan, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu tituluen eta batxilergokoen arteko baliokidetzak ezartzen dira. Atzerrian lortutako tituluak badira, ondorio akademiko eta profesionaletarako homologazioaren edo, hala behar denean, baliozkotzearen frogagiria eduki beharko da. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

      4.2. Horrez gain, barne igoerako prozesua denez, baldintza hauek ere bete beharko dira:

    2. Laguntza Judizialeko Kidegoko karrerako funtzionarioa izatea.

    3. Kidego horretan gutxienez bi urteko antzinatasuna frogatzea.

  5. Eskabideak.

    5.1. Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek Justizia Administrazioko hautaprobetan onartua izateko eskabidearen eredu ofiziala (790 eredua) bete beharko dute. Inprimaki horren goialdean “Justizia Administrazioko hautaprobetan onartua izateko eskaera eta azterketa egiteko eskubideen tasaren likidazioa” izenburua du. Eredua gaztelaniaz eta autonomia erkidegoetako beste hizkuntza ofizialetan eskuratzen ahalko da. Eredu hori Justizia Ministerioaren www.mjusticia.gob.es web gunetik eta lanpostuak eskaintzen dituzten autonomia erkidegoen web guneetatik jaitsi ahal izanen da (6.7 oinarria).

    5.2. Eskabidea hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko da, 2016ko urtarrilaren 12tik aurrera, Justiziako estatu-idazkariari zuzendua. Eskabidea ezarritako epean eta moduan aurkezten ez bada izangaia baztertu eginen da.

    5.3. Eskabidea, dagokion tasa pagatu eta gero, hemen ere aurkezten ahalko da:

    1. Justizia Ministerioaren Erregistro Elektronikoaren bitartez, Interneteko www.mjusticia.gob.es helbidean, edo lanpostuak eskaintzen dituzten autonomia erkidegoetako web orrietan (6.7. oinarrian aipatzen direnak), bertan adierazten diren jarraibideekin bat.

      Eskabideak horrela aurkezten dutenek bide telematikotik ordaindu beharko dute azterketaren tasa.

      Oinarri orokorrak ezarri dituen urriaren 14ko JUS/2170/2015 Aginduaren (Estatuko Aldizkari Ofiziala, urriaren 19koa) bederatzigarren oinarrian xedatuta dagoenaren arabera ordainketa horretatik salbuetsita dauden edo tasen murrizketarako eskubidea duten izangaiek ezin izanen dute sistema hori erabili, eta paperezko eskabidea nahitaez aurkeztu beharko dute. Salbuespenerako edo murrizketarako eskubidea egiaztatzen duen dokumentazioa paperean aurkeztu beharko dute oinarri ondotik adierazten diren erregistroetako batean.

    2. Justizia Ministerioaren Erregistro Orokorrean (Bolsa, 8, 28071 Madril), edo Estatuko Administrazio Orokorreko Gobernuaren ordezkaritza eta ordezkariordetzetako erregistroetan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organo edo bulegoetako edozeinetan.

      5.4. Azterketa-eskubideen tasa.

      Azterketa-eskubideen tasaren zenbatekoa 7.49 eurokoa izanen da (3.74 eurokoa, erdia murrizteko eskubidea izanez gero), eta oinarri orokorretan, bederatzigarrenean, adierazten denaren arabera ordainduko da.

      Tasa ordaintzetik salbuetsita egonen dira bederatzigarren oinarri orokorreko 6. puntuan zehazten diren betebeharrak betetzen dituzten izangaiak. Horiek salbuespen horretarako eskubidea egiaztatu beharko dute oinarri horren 5. puntuan adierazten den dokumentazioa aurkeztuz.

      5.5. Eskabidea betetzeko jarraibideak emanen dira eskabidean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR