JUS/268/2016 Agindua, otsailaren 26koa, Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketarako Kidegoan barne igoeraren bidez sartzeko hautapen prozesuan onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesten dituena

SecciónV. Estatuko Administrazioa

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide sustapenari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 20. artikuluan eta Justizia Administrazioko funtzionarioen kidegoetan sartzeko hautapen prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak ezartzen dituen urriaren 14ko JUS/2170/2015 Aginduaren hamargarren xedapenean (urriaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritakoarekin bat,

Ministerio honek ebatzi du:

Lehenbizikoa.–Prozesu eta Administrazio Kudeaketarako Kidegoan eta barne igoeraren bidez sartzeko hautapen prozesuetan onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak onetsi, eta agindu honen eranskinean argitara ematea baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak, bazter uzteko arrazoiak adierazita. Aipatutako hautapen prozesuak abenduaren 1eko JUS/2682/2015 aginduaren bidez deitu ziren (abenduaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Bigarrena.–Zerrenda ziurtatu osoak argitara emanen dira Justizia Ministerioko web orrian ( www.mjusticia.es ), lanpostuak ateratzen dituzten Erkidegoetako web orrietan eta Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioko sarbide nagusiaren puntuan ( www.administracion.gob.es ).

Izangaiek egiaztatu beharko dute baztertutakoen zerrendan ez daudela eta, horrez gain, onartutakoen zerrendan haien izenak eta gainerako datuak zuzen adierazita daudela.

Hirugarrena.–Izangaiak hautapen probetarako onartutakoen zerrendan sartzeak, sistema irekiaren bidez izan edo desgaitasuna dutenentzako erreserbatik izan, ez du ekarriko inola ere Administrazioak aitortzea izangaiek betetzen dituztela deialdirako aginduan eskatzen diren baldintza orokorrak edo partikularrak. Baldintza horiek frogatu eta egiaztatuko dira hautapen prozesua gainditzen duten izangaien kasuan, funtzionario izendatu aurretik, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 23. artikuluan, oinarri orokorren aginduaren hamabosgarren xedapenean eta deialdirako aginduaren zortzigarren oinarrian aipatzen den bezala.

Laugarrena.–Justizia Administrazioko funtzionarioen kidegoetan sartzeko hautapen prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak ezartzen dituen urriaren 14ko JUS/2170/2015 Aginduaren hamargarren xedapenean xedatutakoarekin bat, baztertutako izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, baztertzea edo zerrendan ez agertzea eragin duen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR