116/2008 FORU DEKRETUA, azaroaren 24koa, Nafarroako Jokoaren Kontseilua sortu eta osaera, antolamendua eta jarduna arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Jokoari buruzko abenduaren 14ko 16/2006 Foru Legeak berritasun handiak ekarri ditu aipatutako arloaren arautzeari dagokionez. Indargabetu eta ordeztu egin zuen arlo hori lehenago arautzen zuen ekainaren 27ko 11/1989 Foru Legea, eta esparru berria eratu Nafarroako Foru Komunitatean jokoaren eta apustuen sektorea arautzeko.

Jarduera ekonomiko horren sektorea berrantolatu beharra dago. Oso dinamikoa da eta, ikusirik azkeneko urteetan izandako bilakaera eta etorkizunean garatzeko dauden aukerak, uztartu behar dira enpresaburuen interesak, zilegiak direnak, eta arlo horrekin lotutako zenbait balio eta interes, besteak beste, segurtasun juridikoa, jokoaren eta apustuen praktikan eta antolakuntzan edonola ere parte edo esku hartzen duten guztiena eta osasunean nahiz ekonomian kalte hartzen ahal duten guztiena. Bada, sektorea berrantolatzeko behar horri erantzuten dio esparru juridikoaren berritzeak, eta hala azaltzen da 16/2006 Foru Legearen zioen azalpenean.

16/2006 Foru Legean, besteak beste, aurreikusten da Nafarroako Gobernuak Nafarroako Jokoaren Kontseilua eratuko duela. Jokoaren eta apustuen arloan aholku eman eta esku hartzeko organoa izanen da eta bertan esku hartuko dute bai jokoaren eta apustuen arloko eskumena esleitua duen Nafarroako Gobernuaren departamentuak (horren mende egonen da organikoki), bai arlo horretan eskumena duten beste departamentu batzuek, bai arlo horretan interesa duten enpresa, sindikatu eta gizarte-erakunderik adierazgarrienek ere.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposatuta, Nafarroako Kontseiluarekin bat eta Nafarroako Gobernuak 2008ko azaroaren 24ko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Foru dekretu honek helburu du Nafarroako Jokoaren Kontseilua sortu eta osaera, antolamendua eta jarduna arautzea.

    2. artikulua. Nafarroako Jokoaren Kontseiluaren sorrera, helburua, izaera eta atxikipena.

    3. Nafarroako Jokoaren Kontseilua eratu da, Administrazio Publikoak jokoaren sektorearekin dituen harremanak arintzen laguntzeko eta sektorearen arautegiaren kalitatea hobetzeko.

    4. Nafarroako Jokoaren Kontseilua aholku eman eta esku hartzeko kide anitzeko organoa da, Nafarroako Foru Administrazioarena eta Nafarroako Foru Komunitatean joko eta apustuen politikaren ezagupenean, eztabaidan, segimenduan, aholkularitzan eta proposamenetan interesa duten gizarte sektoreena.

    5. Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren mende egonen da Nafarroako Jokoaren Kontseilua. Aipatutako departamentuak Nafarroako Jokoaren Kontseiluari aholkularitza eta jardunerako behar dituen bitartekoak emanen dizkio.

  2. KAPITULUA

    Eginkizunak

    1. artikulua. Nafarroako Jokoaren Kontseiluaren eginkizunak.

      Nafarroako Jokoaren Kontseiluak eginkizun hauek ditu:

    2. Aginduzko txostenak ematea jokoaren eta apustuen arloa zuzenean ukitzen duten orotariko xedapenetarako proiektuei buruz.

    3. Azterlanak eta proposamenak egitea.

    4. Nafarroako Foru Komunitatearen jokoaren eta apustuen urteko memoria ezagutzea.

    5. Orokorrean, jokoaren eta apustuen arloan txostenak egin, kontsultez arduratu eta aholku ematea, bere lehendakariak hala eskatzen duenean.

  3. KAPITULUA

    Osaera

    1. artikulua. Osaera.

    2. Nafarroako Jokoaren Kontseiluak kide hauek izanen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR