395/2013 FORU AGINDUA, azaroaren 28koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio-aitorpenaren eredu berri bat (182 eredua) onetsi zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak urtarrilaren 18an emandako 8/2013 Foru Aginduaren bidez, jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio-aitorpenaren eredu berri bat (182 eredua) onetsi zen, eredua aurkeztera behartuta daudenen eremua handituz, sindikatu, alderdi politiko eta elkargo profesionalek informazio berria eman zezaten, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan kasuan kasuko kenkariak aplikatzeko.

Bestetik, konpromiso sozialeko proiektuei aplikatzekoak zaizkien pizgarri fiskalak arautzen dituen maiatzaren 29ko 18/2013 Foru Legeak xedapen gehigarri bat (hamargarrena) gehitzen dio Fundazioen eta Babes Jardueren Tributu Araubidea arautzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legeari, laguntza fiskala emateko gizarte zerbitzuen, garapenerako lankidetzaren eta berdintasunaren arloko jarduerak gauzatzen dituzten proiektuei eta, aldi berean, egokiro bereizteko, batetik, “konpromiso sozialeko proiektua” zigilua duten proiektuetarako pizgarriak, eta, bestetik, 10/1996 Foru Legeko artikuluetan ematen diren gainerako pizgarri fiskalak. Xedapen gehigarri horren 5. idatz-zatiak ezartzen du ezen, onura fiskalak aplikatzeko, ekarpenen eta dohaintzen entitate onuradunek behar diren egiaztagiriekin (Gizarte Politiketako kontseilariak arautuko ditu egiaztagiri horien edukia eta ezaugarriak) frogatu beharko dutela ekarpenak eta dohaintzak egiazkoak direla, eta benetan erabili direla “konpromiso sozialeko proiektu” bat gauzatzeko, eta emandako egiaztagirien edukia jakinarazi beharko diotela Zerga Administrazioari, tributuen gaineko arauetan ezarritako eredu eta epeekin.

Kontuan harturik eman beharreko informazio berri horren izaera eta xedea eta 182 ereduko informazioarenak antzekoak direla, komenigarritzat jo da informazio-eredu bera erabiltzea 10/1996 Foru Legearen hamargarren xedapen gehigarriaren ondoriozko informazio berria emateko.

Halaber, eta 10/1996 Legean aurreikusten diren jarduketa guztiak osatzeko, komenigarritzat jo da enpresek laguntza emateagatik dituzten pizgarri fiskalen gaineko informazioa sartzea informazio-eredu horretan. Pizgarri horiek 10/1996 Foru Legearen II. Tituluko II. eta III. Kapituluetan erregulatzen dira (interes orokorreko jardueretan laguntza emateagatik dituzten kenkariak, dohaintza gisa eskaintzeko eskuratzen diren artelanengatik dituzten kenkariak eta interes orokorreko jardueretan eta artea sustatzekotan egindako gastuengatik dituztenak).

Halaber, gehitu da irakaskuntzako kooperatibek informazioa eman behar dutela, PFEZri buruzko Legaren Testu Bateginaren 62.4 artikuluaren arabera.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR