399/2001 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana. Honen bidez onesten da 'Irakasleen Prestakuntza Jardueretarako Banakako Laguntza Ekonomikoen Deialdia', 2001/2002 ikasturteari dagokiona.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuko zuzendariaren txosten batek aditzera ematen du komenigarria dela ikastetxe publiko nahiz pribatu itunduetako irakasleei prestakuntza jarduerak egin ditzaten dirulaguntzak eskaintzea, jarduera horiek, beren izaera, berezitasun edo bestelako arrazoiengatik, Irakasleak Prestatzeko 2001/2002 ikasturterako Plangintzan sarturik ez badaude eta betiere Nafarroako hezkuntza eskaintzaren kalitatea hobetzeko baliagarri baldin badira.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta Gobernua arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.c) eta d) artikuluan esleitzen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Irakasleen Prestakuntza Jardueretarako Banakako Laguntza Ekonomikoen deialdia, 2001-2002 ikasturteari dagokiona eta Eranskin gisa agertzen dena, onestea.

  2. Foru Agindu hau eta bere eranskinetan agertzen den deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

  3. Aipatu deialdia bideratzeko gehienez ere 3.000.000 pezetako gastua baimentzea, 2002. urterako Aurrekontuko "Irakasleen prestakuntza jarduerak" izeneko kontusailaren kargura.

  4. Foru Agindu hau eta bere eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera eta ondoko hauei igortzea: Hezkuntza zuzendari nagusiari, Pedagogi Berrikuntzako, Ikasketen Antolamendurako eta Lanbide Heziketako Zerbitzuetako zuzendariei, baita Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako, Euskara, Inbertsio eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuetako zuzendariei ere. Orobat, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalera, Lanbide Heziketa eta Enpresaren Atalera, Irakasleen Hobekuntzako Atalera eta Irakasleentzako Laguntza Zentroen Unitate Teknikora ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita bostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Laguna Peña.

    E R A N S K I N A

    Deialdia, Irakasleen Prestakuntza Jardueretarako Banakako Laguntza Ekonomikoena, 2001/2002 ikasturteari dagokiona

    Lehenbizikoa.-1. Irakasleek prestakuntza jardueretan parte hartzeko banakako laguntza ekonomikoak horretarako dauden kredituen arabera emanen dira, eta ondoko mota hauetakoak izanen dira:

    A mota: hitzaldi, biltzar, ikastaro, mintegi eta antzekoetarako. Espainian egiten direnak. Gehienez ere, 90.000 pezeta.

    B mota: hitzaldi, biltzar, ikastaro, mintegi eta antzekoetarako. Atzerrian egiten direnak. Gehienez ere, 160.000 pezeta.

  5. Laguntza hauen xede diren jarduerak, bederatzigarren oinarrian aipatuko den Batzordearen aburuz haien kalitatea eta egokitasuna bermatzen duten organismo zein erakundeek antolatuak izan behar dute, eta unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetako irakasleek beren lanbidean hobeki prestatzera zuzenduak.

    Bigarrena.-Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira ondoko jarduera hauek:

    1. Maisu-maistren Kidegoko irakasleendako espezializazio ikastaroak, Bigarren Hezkuntzako irakasleek edo Lanbide Heziketako irakasle teknikoek Irakasgaitasun Ziurtagiria lortzeko diren ikastaroak, baita 2001/2002 Ikasturterako Irakasleen Prestakuntza Plangintza garatzeko Irakasleen Hobekuntzako Atalak eta Irakasleentzako Laguntza Zentroek antolatutako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR