9/2009 FORU AGINDUA, Hezkuntzako kontseilariak emana, Itzulpen Bulegoa Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuari atxikitzea xedatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abenduaren 11ko 203/2007 Foru Aginduaren bidez, Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren eta Itzulpen Bulegoa Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxiki zitzaion.

Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoa eratu zuen irailaren 10eko 183/2007 Foru Dekretua aldatzeko azaroaren 107/2008 Foru Dekretuaren bidez, Euskararen gaineko Azterlanetarako Atalaren eginkizunak aldatu ziren eta atal hori Euskararen gaineko Ikerketa eta Itzulpenerako Atala bihurtu zen.

Euskaratik eta euskarara itzultzeko Hezkuntza Departamentuan dagoen zerbitzua hobeki eman eta koordinatzeko asmoz, foru agindu honen helburua da Itzulpen Bulegoa Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuko Euskararen gaineko Ikerketa eta Itzulpenerako Atalari atxikitzea.

Horrenbestez, Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoa sortu zuen irailaren 10eko 183/2007 Foru Dekretuaren 22. artikulua aplikatuz,

AGINDU DUT:

  1. Itzulpen Bulegoa Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuko Euskararen gaineko Ikerketa eta Itzulpenerako Atalari atxikitzea. Itzulpen Bulegoari eginkizun hauek dagozkio:

    -Hezkuntza Departamentuko zerbitzuetako dokumentuak itzultzea, Nafarroako Gobernuko beste itzulpen unitateei dagozkienak izan ezik.

    -Agintzen zaion beste edozein eginkizun, bere eskumenekoak badira.

  2. Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzen dituen abenduaren 11ko 203/2007 Foru Aginduaren 12. zenbakiko hasierako tartea aldatzea. Honela geldituko da:

    12...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR