139/2013 FORU AGINDUA, azaroaren 12koa, Sustapeneko kontseilariak emana. Honen bidez gutxieneko zerbitzuak ezartzen dira Iruñerriko hiriko bidaiari-garraio erregularrerako, Transports Ciutat Comtal S.L. enpresako (TCC) enpresa batzordeak deitutako grebarako. Hauek dira grebaren egunak eta orduak: azaroaren 19an eta 21ean 7:30etik 9:30era eta 18:00etatik 20:00etara, azaroaren 26an eta 28an 12:00etatik 16:00etara, eta azaroaren 18an, 20an, 25ean eta 27an mantentze eta garbiketa lanetan, 23:00etatik 01:00etara.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Transports Ciutat Comtal S.L. enpresako (TCC) enpresa batzordeak grebarako deialdia egin du. Hauek dira grebaren egunak eta orduak: azaroaren 19an eta 21ean 7:30etik 9:30era eta 18:00etatik 20:00etara, azaroaren 26an eta 28an 12:00etatik 16:00etara, eta azaroaren 18an, 20an, 25ean eta 27an mantentze eta garbiketa lanetan, 23:00etatik 01:00etara. Enpresa hori Iruñerriko hiriko bidaiari-garraio erregularraren emakidaduna da.

Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan onartzen den greba egiteko eskubidearekin batera, gizartearen funtsezko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeak jarri behar dira, aipatu eskubidearen erabilera inola ere galarazi gabe, halaxe ulertu baitute, agindu hari dagokionez, bai jurisprudentzia arruntak bai konstituzionalak berak ere.

Bidaiari-garraioa funtsezko zerbitzu bat da, Espainiako Konstituzioaren 19. artikuluan askatasunez joan-etorrietarako aitortzen den eskubidea bermatzen duen tresna baita. Gainera, baliabide bat da funtsezko beste eskubide batzuk eta Konstituzioak babesten dituen ondasunak erabiltzeko, hala nola hezkuntzarako eskubidea, lan egiteko eskubidea eta osasuna babesteko eskubidea.

Garraio publikoari funtsezko izaera ematea besteak beste Konstituzio Auzitegiak berretsi zuen 53/1986 eta 26/1981 epaien bidez, baita Auzitegi Gorenak ere, 2003ko apirilaren 11ko Epaiaren bidez.

Hortaz, grebarako deia dela eta, bidaiari-garraioaren zerbitzua ezin da osorik gelditu; izan ere, gizarteko beste sektore batzuetan kalte eginen bailuke, garraio publikoa behar-beharrezkoa duten bestelako erabiltzaileen joan-etorriak galarazi edo eragotziko bailirateke, gizartearen interes orokorrei eginen litzaizkiekeen kalte larriez gainera, eta ez da ahantzi behar grebarako eskubidea herritarren beste oinarrizko eskubide batzuekin batera erabili behar dela.

Funtsezkotzat hartzen diren zerbitzuak zein diren erabakitzeko eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko behar diren neurriak hartzeko eskumena berea du gobernuko agintaritzak, halaxe xedatzen baita martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan, eta eskumen hori, kasu horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak erabili behar du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 49.1.f) eta 58.1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Iruñerriko Mankomunitateko buruaren azaroaren 8ko 358/2013 Ebazpenaren bidez proposatu zaio Sustapen Departamentuari zer gutxieneko zerbitzu ezarri Iruñerriko erabiltzaile guztientzako hiriko bidaiari-garraio erregularrean, Transports Ciutat Comtal S.L. enpresako (TCC) enpresa batzordeak deitutako grebarako; izan ere, Mankomunitateari dagokio garraio zerbitzuaren titulartasuna.

Aurreko aldietan, eskualdeko hiri garraioaren emakida duen enpresako enpresa batzordeak grebarako deiak egin dituenean, ondoko gutxieneko zerbitzuak ezarri dira, eta ebazpen honetan kontuan hartzeko modukotzat hartzen da:

–2004ko urtarrilean, urtarrilaren 12ko 10/2004 Foru Dekretuaren bidez %57ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren.

–2004ko martxoan, martxoaren 22ko 145/2004 Foru Dekretuaren bidez %57ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren abuztuaren 12ko 819/2001 Epaiak zuzenbidearen araberakoak deklaratu zituen.

–2007an, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren ekainaren 26ko 88/2007 Foru Aginduaren bidez %60ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren uztailaren 3rako deitutako grebarako.

–2010ean, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren ekainaren 29ko 47/2010 Foru Aginduaren bidez %60ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR