34/2013 FORU AGINDUA, apirilaren 5ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 2ko 45/2009 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, hezkuntza sistemako lanbide heziketako irakaskuntzen barruko Lantokietako Prestakuntzako moduluaren garapena arautu zen, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezartzen duenez, lanbide heziketako irakaskuntzen curriculumean lantokietako prestakuntza praktikorako fase bat jasoko da.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitatean lanbide heziketaren antolamendua eta garapena hezkuntza sistemaren esparruan ezarri zuen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak, 22. artikuluan, dei egin zion Hezkuntza Departamentuari, Lantokietako Prestakuntzako moduluetan garatzearekin ikusteko duten alderdiak arautu zitzan.

Ildo horretan, proposatu da Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 2ko 45/2009 Foru Aginduaren zenbait alderdi egokitzea (haren bidez hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen barruko Lantokietako Prestakuntzako moduluaren garapena arautu zen). Helburua da ikastetxearen eta lantokien arteko harremana hobetzea eta malgutzea, ikastetxe bakoitzaren autonomia sustatzea bai praktikaldien jarraipenean bai kudeaketan eta, horrela, baliabide telematikoak eta lankidetzakoak erabil daitezen ahalbidetzea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 59.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea Hezkuntzako kontseilariak apirilaren 2an emandako 45/2009 Foru Agindua, hezkuntza sistemako lanbide heziketako irakaskuntzen barruko Lantokietako Prestakuntzako moduluaren garapena arautzen duena, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.

Bat.–5. bis artikulua gehituko da. Hauxe esanen du:

“5. bis artikulua. Batzordeak lantokiko prestakuntzarako.

Lanbide Heziketako ikastetxeek prestakuntza batzordeak sor ditzakete lantokietan. Gutxienez zuzendariak, kanpoko lanbide jardueren arduradunak eta ikastetxearen eragin eremuko enpresaburuen bi ordezkarik osatuko dituzte batzordeak.

Batzorde horren eginkizunak izanen dira ikastetxeen harremana enpresako ingurunearekin sustatzea eta ikastetxeari aholku eta babesa ematea (batik bat kanpoko lanbide jardueren arduradunari eta Lantokietako Prestakuntzako moduluaren tutoreei), enpresak bilatzeko eta modulu hori etengabe garatu eta hobetzeko.”

Bi.–8. artikuluko 3. idatz-zatia aldatu da. Hona testu berria:

“3. Lantokiko Prestakuntzako moduluaren iraupena Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean heziketa zikloetako curriculumak ezarri eta garatzen dituzten foru dekretu bakoitzean adieraziko da.

Heziketa zikloetako Lantokiko Prestakuntzako modulua egiteko aldiak, oro har, hauek dira:

–Ikastetxean irakaskuntzak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR