43/2012 FORU AGINDUA, maiatzaren 15ekoa, araubide bereziko kirol irakaskuntzaren erdi mailako hasierako zikloko bloke komunaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1990 Legeak kirolaren antolamendua ezartzen du, eta 55.1 artikuluan zehazten du ezen, Gobernuak, Hezkuntza Ministerioak proposaturik, kirol teknikarien ikasketak arautuko dituela, hezkuntza mailetan ageri diren betebeharren arabera. Bestetik, Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak, II. tituluko I. kapituluaren (Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenak arautzen ditu) 5. artikuluko h) atalean, ezartzen du Nafarroako Gobernuaren eskumena dela kirol teknikarien prestakuntza garatu eta arautzea.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionala ezartzen du, produkzio sektorearen eskakizunei erantzutera bideratutako prestakuntza ekintzen esparruan, zeinean gorputz jarduerak eta kirolak sektore aipagarria osatzen baitute ondorio ekonomikoetarako.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak kirol irakaskuntzaren antolaketa eta haren egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barrenean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean kirol irakaskuntzako zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, kirol jarduera edo modalitate bateko lanbide jarduera izanen duten ikasleak prestatzeari begira, eta lan eta kirol munduaren bilakaerari eta herritar aktiboei egokitzen laguntzen baitute.

Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuak, araubide bereziko kirol irakaskuntzaren antolamendu orokorra ezartzen duenak, kirol irakaskuntza ziklo hierarkizatuetan antolatzen dela ezartzen du, eta horiek kirol prestakuntzako bloke eta moduluetan, modulu eta blokeen araberako eskaintza eginez. 10. artikuluan, 2. idatz-zatian, ezartzen du kirol irakaskuntzaren modulu komunek osatuko dutela bloke komuna, eta beti bera eta nahitaezkoa izanen dela kirol modalitate eta espezialitate guztietan, zikloetako bakoitzean.

Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, araubide bereziko kirol irakaskuntzaren antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/1011 Foru Dekretuak eredu bat zehazten du araubide bereziko kirol irakaskuntzaren curriculuma garatzeko, kirol modalitate eta espezialitateen ezaugarri eta helburuetara egokitu dadin, baita ikasleen ezaugarri eta beharretara ere.

248/2011 Foru Dekretua garatuz eman da foru agindu hau, araubide bereziko kirol irakaskuntzaren erdi mailako hasiera zikloko bloke komunaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena, aipatu foru dekretuan ezarritako diseinuaren irizpideei erantzutearren. Curriculum honek kirol irakaskuntzaren modulu komunei lotutako prestakuntza garatzen du, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 8. artikuluko b) idatz-zatian zehaztua.

Irakaskuntza horren curriculuma, foru agindu honen 2. puntuan zehaztua eta 1. eranskinean garatua, bi zatiz osatzen da. Alde batetik, irakaskuntza honen helburuak daude eta, bestetik, ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu atal bat orientabide didaktikoei buruzkoa. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

Azkenik, 7. eta 8. puntuetan eta horiei dagozkien 2. eta 3. eranskinetan deskribatzen da foru agindu hau arautzen duen azken elementua; haiek araubide bereziko kirol irakaskuntzaren erdi mailako hasierako zikloko bloke komuna ezartzeko baldintzei buruzkoak dira. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren gune eta horniduraren ezaugarriei buruzkoak dira.

Hori horrela, Lanbide Heziketaren Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

  1. Araubide bereziko kirol irakaskuntzaren erdi mailako hasierako zikloko bloke komunaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, foru agindu honen 1. eranskineko A) idatz-zatian jasotakoari jarraituz.

  2. Bloke komuna nahitaezkoa izanen da eta ikasketak ofizialak izanen dira; hortaz, bat etorriko dira urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuak arautzen duen araubide bereziko kirol irakaskuntzarentzat ezarritakoarekin, araubide bereziko kirol irakaskuntzaren antolamendu orokorra ezartzen baitu errege dekretu horrek.

  3. Ikaskuntzaren emaitzetan, ebaluazio irizpideetan, edukietan eta orientabide didaktikoetan antolatzea bloke komun hori osatzen duten kirol irakaskuntzaren moduluak, foru agindu honen 1. eranskinaren B) atalean garatzen den moduan, abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

  4. Bloke komun hau ematen duten ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute kirol irakaskuntza osatzen duten ikasketen modulu komunetako bakoitzerako.

  5. Bloke komuneko kirol irakaskuntzaren moduluetako bakoitza, erdi mailako hasierako ziklokoa, gainditzeak balio izanen du edozein kirol modalitate eta espezialitaterako, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 41. artikuluari jarraituz.

  6. Kirol irakaskuntzaren bloke komun honetako ikasketak osatzen dituzten moduluen irakaskuntzako esleipenak eta titulazio baldintzak ezartzea, 2 A) eranskinean hezkuntza administrazioko ikastetxe publikoetarako adierazitakoarekin bat, eta foru agindu honen 2 B) eranskinaren arabera, hezkuntzaz bestelako administrazioetako titulartasun publikoko ikastetxeetarako eta ikastetxe pribatuetarako.

  7. Araubide bereziko kirol irakaskuntzaren bloke komuna emateko baimenduta diren ikastetxeek guneei eta hornidurari buruz bete beharreko baldintzak jartzea, foru agindu honen 3. eranskinean ezarritakoari jarraituz.

  8. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua erakunde autonomora eta Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura eta Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

  9. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

    Iruñean, 2012ko maiatzaren 15ean.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

  10. ERANSKINA

    Curriculuma

    1. Hasierako zikloko bloke komuneko moduluen helburu orokorrak

      1. Kirol jarduera baten erreferentziako programazioa eta antolaketa aztertu eta interpretatzea, zereginak aukeratu, diseinatu eta denbora esleitzeko irizpideak erabilita irakaskuntza-ikaskuntzako saioa zehazteko.

      2. Zuzendaritza teknikak eta gertakariak kontrolatzeko prozedurak aukeratu eta erakustea, behaketa eta kontrol tresnak aplikatuta eta kasuak ebatzita, irakaskuntza-ikaskuntzako saioak bultzatzeko.

      3. Instalazio, material eta ekipoen segurtasun baldintzak identifikatzea, ezarritako prozedurak eta indarra duen araudia aplikatuta.

      4. Lehen sorospenak deskribatu eta ematea, kasuen ezaugarriak identifikatuta eta ezarritako protokoloak aplikatuta, lehen esku-hartzaile izateko istripua edo larrialdi egoera gertatuz gero.

      5. Balioak eta jarrerak eskuratzeko prozesuaren ezaugarriak identifikatu eta deskribatzea, kirolariengan duten eraginez jabetuta eta horiek arrazoituta, norberaren portaera etikoaren bidez balioak besteenganatzeko.

      6. Konpromisoaren, ongi egindako lanaren eta etengabeko ikaskuntzaren balioak onartu eta bultzatzea, balio horiek islatzen dituzten jarrerak deskribatuta, norberaren erantzukizunaren, ahaleginaren eta laneko berrikuntzaren espirituari eusteko, teknikari gisa.

      7. Talde lanaren oinarria diren printzipioak identifikatu eta deskribatzea, lidergoak eta komunikazioak lantaldearen barreneko ekimenari eta autonomiari eusteko duten garrantziaz jabetuta.

      8. Desgaitasun nagusien oinarrizko ezaugarriak identifikatu eta deskribatzea, ezarritako jarduketa prozedurei jarraituz eta harreman eta komunikaziorako oinarrizko baldintzak finkatuta, desgaitasunak dituztenak gizarteratzen eta normalizatzen laguntzeko.

      9. Gaitasun baldintzatuetarako entrenamendu egokiak kirolariaren heldutasunean duen garrantzia eta ikaskuntzan eta kirol bizitzan duen eragina justifikatzea.

      10. Ezaugarriak, aukeratutako estimuluak eta plangintzaren oinarrizko printzipioak identifikatzea gaitasun baldintzatuetarako entrenamenduan, estimuluak behar bezala banatuta entrenamendu saioan eta testuinguruan aplikatuta.

      11. Kirolean orekaz eta osasuntsu elikatzeko ohituren eragina aztertzea, haurren obesitatea eta horri loturiko eritasunei aurrea hartzen lagunduz.

      12. Elikagaien mantenurako edukia deskribatzea, baita jarduera fisikoarekin zein kirol errendimenduarekin duten zerikusia ere.

      13. Haurtzaroko eta adoleszentziako garapen biologiko, motor, kognitibo eta psikosozialaren ezaugarriak identifikatzea, eta kirol hastapeneko portaerekin erlazionatzea.

        ñ) Bere kargu dituen kirolariak zuzendu eta gidatzea, motibazio, komunikazio, lidergo eta kontrol teknikak aplikatuta.

      14. Tokiko eta erkidegoko kirol antolaketa identifikatzea, baita elkarteen oinarrizko egitura ere, bere tokia emanez kirol teknikariari eta harekiko hartu-emanei.

      15. Kirol jarduerako aurreneurriak bultzatzea, kirol teknikariak dituen arrisku eremuak aztertuta eta erantzukizun zibila eskatzeko aukerak gutxituta.

    2. Lanbide moduluak

      1. Izena eta iraupena

      Araubide bereziko kirol irakaskuntzaren hasierako zikloko bloke komunaren moduluak aipatzen dira, haien izena eta iraunaldia zehaztuta.

      KODEA IZENA ORDUAK, GUZTIRA
      MED-C101 Kirol portaeraren oinarriak 15
      MED-C102 Lehen sorospenak 15
      MED-C103 Jarduera fisiko egokitua eta desgaitasuna 5
      MED-C104 Kirol antolaketa 5
      NAED-01(1) Prestakuntza fisikoa eta elikadura kirol hastapenean 20
      (1) Nahitaezko modulua Nafarroako Foru Komunitatean.
      b) Lanbide moduluen garapena

      Modulua: kirol portaeraren oinarriak.

      Kodea: MED-C101.

      Iraunaldia: 15 ordu.

      Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

  11. Jendearen ezaugarri motor, psikologiko, afektibo eta sozialak identifikatzen ditu, eta haurtzaroko heldutasun aldiekin erlazionatzen.

    Ebaluazio irizpideak:

    1. Haurtzaroko heldutasun aldiak deskribatu dira, eta bakoitzaren berezitasunak identifikatu.

    2. Informazioa biltzeko oinarrizko teknikak aplikatu dira, pertsonaren datu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR