409/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako planak egin eta garatzeko Nafarroako enpresa eta entitate publiko edo pribatuei 2011n diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren xedea da Nafarroan genero berdintasuna lortzea, horretarako bide ematen duten baldintzak sustatuz eta genero desberdintasuneko eta bazterkeriako modu guztiak deuseztatzen lagunduz.

Nafarroako Foru Komunitateko Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako I. Planean (2006-2010), "Sustapen ekonomikoa, enplegua eta prestakuntza" izeneko 1. arlo berariazkoan, 1.3 helburu gisa ageri da "Nafarroako emakumeek lanpostu egonkorrak berdintasunez eskura ditzaten sustatzea"; planaren xede eta helburuek indarra izanen dute, arlo horri buruzko bestelako planik onetsi bitartean. Bestalde, 1.4 helburua da "Emakumeek lan merkatuan berdintasunez iraun eta aurreratzea" eta, azkenik, 1.5 helburua da "Negoziazio kolektiboari generoko ikuspuntua eranstea".

Helburu horiek betetzeko, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez, egoki deritzo enpresa eta entitate pribatu eta publikoei laguntza eta baliabide ekonomikoak ematea, horiek berdintasunerako planak egin eta garatzeko, euren garapen estrategikoarekin eta kalitate eta kudeaketa sistemekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako planak egin eta garatzeko Nafarroako enpresa eta entitate publiko edo pribatuei 2011n diru-laguntzak emateko deialdia onestea.

  2. Deialdiaren oinarriak onestea; foru agindu honen eranskinean daude.

  3. Ehun eta berrogei mila (140.000) euroko gastua baimentzea, 2010eko gastuen aurrekontuko "Erakundeetan berdintasunerako planak egiteko transferentziak" izeneko 930001 94000 4709 232200 kontu-sailaren kargura, edo ekitaldi horretan gaitzen den antzeko kontu-sailaren kargura, betiere horretarako krediturik bada.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Berdintasunerako Institutuari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2010eko abenduaren 31n.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    ERANSKINA

    Oinarri arautzaileak

  5. oinarria Xedea eta helburua.

    Deialdiaren xedea da Nafarroako Berdintasunerako Institutuak enpresa eta entitate publiko edo pribatuentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea. Diru-laguntzak erakundeetan, 2011n, emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak sustatzeko eta bultzatzeko dira eta honako helburu hauek dituzte:

  6. Enpresek eta erakundeek egindako genero berdintasunerako planak abian jarri, garatu eta burutu daitezela bultzatzea.

  7. Enpresetan genero berdintasunerako planak egin daitezen, bai barne antolakuntzari bai zerbitzu edo produktuak egiteari dagokienez.

  8. oinarria Entitate onuradunak.

    Deialdiko diru-laguntzak jasotzen ahalko dituzte Nafarroako enpresa edo entitate publiko edo pribatu guztiek, edozein izanik ere haien araubide juridikoa.

  9. oinarria Betebeharrak.

  10. Berdintasunerako plana egiteko diru-laguntza eskatzen bada, legez beharturik ez egotea, Emakumeen eta Gizonen arteko Egiazko Berdintasunari buruzko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren III. kapituluko 45. artikuluari jarraikiz.

  11. Helbide soziala Nafarroako Foru Komunitatean izatea.

  12. Entitateko pertsona bat izendatzea, genero berdintasunerako planaren proiektuaren edo prozesuaren arduradun.

  13. Diagnostikoa eta berdintasunerako plana egiteko, erakundeetan generoan eta aukera berdintasunean gutxienez ere 2 urteko eskarmentua duela froga dezakeen laguntza teknikoa kontratatzea -edo gutxienez ere 100 orduko prestakuntza, erakundeetan genero berdintasunaren kudeaketan, edota prestakuntza, enpresetan genero berdintasuna txertatzeko prozeduran-.

  14. Enpresako zuzendaritzak konpromisoa hartzea berdintasunerako lan taldeko edo batzordeko kide guztiek parte hartuko dutela Nafarroako Berdintasunerako Institutuak antolatuko duen 4 orduko prestakuntza ekintza batean.

  15. oinarria Diruz lagun daitezkeen proiektuak eta horiek gauzatzeko epea.

  16. 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 9ra bitarte egin eta gauzatuko diren genero berdintasunerako planetarako emanen dira diru-laguntzak.

  17. Diruz lagun daitezkeen proiektuak:

    2.1. Entitatearen Genero Berdintasunerako Planean aurreikusitako neurriak abian jarri, garatu eta burutzeko proiektuak:

    1. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko azterlanak, entitatearen barne antolakuntzari zein egiten dituen produktu edo zerbitzuei dagokienez.

    2. Lan munduko genero berdintasunari buruzko sentsibilizazioa eta/edo prestakuntza. Gutxienez ere 6 ordu iraunen du eta, bertan, plantillako zati adierazgarri batek (alor, departamentu, lanpostu eta/edo mailen araberakoa) parte hartuko du, gutxienez.

    3. Onetsitako genero berdintasunerako plana ezartzean plantillaren parte-hartzea errazten duten neurriak.

    4. Gizonen eta emakumeen bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzeko eta enpresan ematen den berdintasun ezari eta laneko sexu jazarpenari aurre egiteko beste neurri batzuk.

      Onetsitako planean sartu ez diren baina proiektuan proposatu ziren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR